Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Arte Eszenikoak

Musikalik garrantzitsuenak Donostiara etortzen jarraitzen dute; esate baterako, Sonrisas y lágrimas eta Los miserables.

2014ko dantza-programazioak, berriz, zenbait harribitxi utzi dizkigu, dantzazaleek gogoan gordeko dituztenak. Titaniumek, bikaina hala ideiaren nola gauzatzearen aldetik, dantza-estiloen fusio futurista bat aurkeztu zuen Rojas & Rodriguez jenio-parearen eskutik. Julio Boccak, berriz, Montevideoko Ballet Nacional Sodre aurkeztu zigun. Hitz batez definitzeko: betegina. Malandain Ballet Biarritz-ek, lankidetzan jarraitzen baitugu harekin, Estro estreinatu zuen, eta, horri esker, jarduera paralelo asko jarri ziren martxan, oso modu aberasgarrian jarri ere.

 

aaee histrion juana 1 foto de pablomabe
Juana la loca, Histrion Teatro
aaee muerte prematura de un viajante 1
La prematura muerte de un viajante, Sindrome Clown

 Antzerkian, Victoria Eugenia Antzokiak omenaldia egin zion La Zaranda, Teatro Inestable de Andalucía La Baja-ri, mundu osoan zabaldu baitu nortasun eta kalitate handiko antzerki mota bat. Magüi Mirak zirrara eragin zuen La anarquista ikuskizunarekin; bera eta Ana Wagener izan ziren protagonistak, ezin modu bikainagoan. Ez zen isilik pasatu Giulio Cesare lana ere, Andrea Baracco sortzaile italiarrarena. Gaurkotasuna eta zorroztasuna erakutsi zituen proposamen horrek. Aipatuak bezalako ikuskizunei esker, jarrai dezakegu amesten. Urtearen amaiera aldera, Emilia lanak, Claudio Torcahir-en zuzendaritzapean, bukaera handiosa eskaini zigun kalitatearen aldetik. Donostiako udak ondo erantzun zien ikusleen nahiei, eta agertokietara ekarri zizkigun Goyo Jiménez, Asier Etxeandia, Luis Merlo, Carlos Hipólito, Lola Herrera, Héctor Alterio, beren antzerki-lanekin: El intérprete, El crédito, En el estanque dorado... bai eta beste batzuk ere: Enfrentados, The Hole, El diario de Adán y Eva.... Azken batean, jendearen konplizitatea lortu ahal izan da 2014. urtean, garai benetan zailak izan arren. Donostia Kulturaren lau antzokiek (Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra, Gazteszena eta Imanol Lartzabal) 120 funtzio baino gehiago programatu zituzten guztira, antzerkia eta dantza, eta 104.334 ikusle baino gehiago bildu zituzten.

Gainera, 2014an Eskolatik antzerkira programaren edizio berri bat egin genuen Arte Eszenikoak txikienen artean sustatzeko, ikastetxeekin lankidetzan. Donostiako 5.751 neska-mutil pasatu ziren bertatik, helburua arte eszenikoetara hurbiltzea eta sentiberatzea izanik.

 

aaee circus incognitus
Circus Incognitus, Jamie Adkins

Euskarazko antzerki-lanentzako saririk garrantzitsuena, Donostia Antzerki Saria, Lingua Nabajorum ikuskizunari eman zitzaion, Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek sortu eta jokatutako lanari.

Jaialdiei dagokienez, dFERIA 2014k "Mugak" izan zuen gaia, eta 33 funtzio eskaini zituen hiriko antzeztokietan. Ia 9.000 ikus-entzule, 333 profesional akreditatu, eta salmentek 7,5 aldiz handitu zutelarik dFERIAren aurrekontua, 200.000 € ingurukoa. Edizio honetan, ARTEZ ere lankide izan genuen dFERIAren programa egiten eta hedatzen. Poltsiko Antzerki Jaialdiak 2.108 ikus-entzule baino gehiago erakarri zituen 27 emanaldietara.

Azkenik, nabarmentzekoa Biarritz eta Baionarekiko lankidetza; Biarritzekin, Koreografia Zentroaren bitartez, eta Baionarekin, berriz, Scène Nationaleren bitartez; biei esker, Arte Eszenikoetara hurbiltzeko eta sentiberatzeko jarduera orotarikoak eskaintzen zaizkie interesa dutenei, eta horrek ikus-entzule jakitunago eta sentiberagoak sortuko ditu.

Euskararen presentzia zaindu eta emendatu dugu programazioan, Euskararen Udal Zerbitzuarekin lankidetzan, eta arreta berezia eskaini diogu dantza garaikideari gure agertokietan, batez ere Egiako Gazteszena aretoan, eta, formatu txikiagoan, baita Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan ere. Baina, batez ere, lortu dugu antzerki- eta dantza-muntaketa handiekin batera beste txikiago batzuk ere izatea, bere txikian interesgarriak gertatu baitira gizarte-, giza edota poesia-edukien aldetik. Euskal ekoizpenik onenak pasatu dira Donostiako agertokietatik, bai eta espainiar eszenako izen handiak eta nazioarteko konpainia garrantzitsuak ere. Gainera, leihotxo bat ireki dugu Latinoamerikara begiratzeko.

Nabarmentzekoak, halaber, haurrei zuzenduriko lau programazio egonkorrak, Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharrean eta Imanol Lartzabal, Gazteszena eta Altzako aretoetan.

 

 

Antzerkia eta Dantza
 LanakEmanldiakIkusleakGazte ordua
Teatro
Neguko Antzerkia
Antzerki Profesionala Euskeraz 13 26 5.196 72
Antzerki Profesionala Gazteleraz 26 36 8.145 200
Haurrentzako Antzerkia Euskaraz 25 30 6.522
Victoria Eugenia Club 6 13 941
Antzerki Amaterurra Euskaraz 10 10 1.247
Antzerki Amateurra Gazteleraz 11 11 999
Eskolatik Antzerkira 7 26 5.751
Kale Antzerkia Euskaraz
8 8 1.655
Kale Antzerkia Gazteleraz
11 15 3733
Neguko Antzerkia GUZTIRA
117 175 34.189
272
 
Udako Antzerkia
Antzerki Profesionala Euskaraz 2 8 1.799 48
Antzerki Profesionala Gazteleraz 12 53 21.295 414
Victoria Eugenia Club Euskaraz 3 11 582  49
Udako Antzerkia GUZTIRA
17 72 23.676 511
Dantza

Dantza Profesionala 48 57 13.250 82
Victoria Eugenia Club 5 6 522
Dantza GUZTIRA
53 63 13.772
 
Lirika 3 4 2.038 88
Lirika GUZTIRA
3 4 2.038 88
Musikala 3 21 19.351
Musikala Guztira
3 21 19.351
Jaialdiak
dFERIA 31 37 6.764
Poltsiko Antzerkia 11 27 2.108
Gazte Antzerkia 18 18 1.683
Jaialdiak GUZTIRA
60 82 10.555

Beste Jarduera Batzuk
DANZTA
49 216 9.248
ANTZERKIA
7 8 309
GUZTIRA
56 224 9.557