Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Victoria Eugenia Antzokia

Victoria Eugenia Antzokia da Gipuzkoako lehen antzokia, eta lider izaten jarraitzen du lurralde honetako programazio eszenikoan.

Biarritz eta Baionarekiko lankidetzari esker –Biarritzekin, Koreografia Zentroaren bitartez, eta Baionarekin, berriz, Scène Nationaleren bitartez–, Arte Eszenikoetara hurbiltzeko eta sentsibilizatzeko jarduera orotarikoak eskaintzen zaizkie interesa dutenei, eta horrek ikus-entzule jakitunago eta sentiberagoak sortuko ditu; azken buruan, baita ikus-entzule berriak ere, gazteen artean batik bat.

2014ko dantza-programazioak, berriz, zenbait harribitxi utzi dizkigu, dantzazaleek gogoan gordeko dituztenak. Titaniumek, bikaina hala ideiaren nola gauzatzearen aldetik, dantza-estiloen fusio futurista bat aurkeztu zuen Rojas & Rodriguez jenio-parearen eskutik. Julio Boccak, berriz, Montevideoko Ballet Nacional Sodre aurkeztu zigun. Hitz bitan definitzeko: ezin hobea. Malandain Ballet Biarritz-ek, lankidetzan jarraitzen baitugu harekin, Estro estreinatu zuen, eta, horri esker, jarduera paralelo asko jarri ziren martxan, oso modu aberasgarrian jarri ere.

Antzerkian, Victoria Eugenia Antzokiak omenaldia egin zion La Zaranda, Teatro Inestable de Andalucía La Baja-ri, mundu osoan zabaldu baitu nortasun eta kalitate handiko antzerki mota bat. Magüi Mirak zirrara eragin zuen La anarquista ikuskizunarekin; bera eta Ana Wagener izan ziren protagonistak, ezin modu bikainagoan. Ez zen isilik pasatu Giulio Cesare lana ere, Andrea Baracco sortzaile italiarrarena. Gaurkotasuna eta zorroztasuna erakutsi zituen proposamen horrek. Aipatuak bezalako ikuskizunei esker, jarrai dezakegu amesten. Urtearen amaiera aldera, Emilia lanak, Claudio Torcahir-en zuzendaritzapean, bukaera handiosa proposatu zigun kalitatearen aldetik. Donostiako udak ondo erantzun zien ikusleen nahiei, eta agertokietara ekarri zizkigun Goyo Jiménez, Asier Etxeandia, Luis Merlo, Carlos Hipólito, Lola Herrera, Héctor Alterio, beren antzerki-lanekin: El intérprete, El crédito, En el estanque dorado... bai eta beste batzuk ere: Enfrentados, The Hole, El diario de Adán y Eva.... Azken batean, jendearen konplizitatea lortu ahal izan da 2014. urtean, garai benetan zailak izan arren.

vea antigonavea matadero.antgona.siglo xxi foto andrs de gabriel 3
Antigona Siglo XXI, Cosntantes Teatro

Musikalik garrantzitsuenak Donostiara etortzen jarraitzen dute; esate baterako, Sonrisas y lágrimas eta Los miserables. Sasibill-ek pizturik dauka betiere zarzuelaren garra. Lehen aldiz Victoria Eugenian, Irungo Luis Mariano elkarteak Madama Butterfly opera aurkeztu zuen.

Antzerkiak programazio zabala, askotarikoa eta kalitatezkoa eskani du. Eta amaitzeko, gogora dezagun martxoaren 27an euskaraz ospatu ohi dugula Munduko Antzerki Eguna, aurreko denboraldian euskaraz eta helduentzat eskainitako ikuskizunik onenarentzako saria emanez; oraingo honetan, Lingua Nabajorum lanari eman zitzaion.

 

vea-pekin
Tao Sanchun-en hiru borrokak, Tianjineko Opera Troupe Gaztea
vea ohx 3292
Estro Nocturnes, Malandain Ballet Biarritz

Ezin ahaztu aktoreek, lagunek eta lankideek Koldo Losadari egindako agur-omenaldia, haren heriotza tragikoaren ondotik. Notas para Koldo omenaldi benetakoa, sentitua eta xumea izan zen, Victoria Eugenia Antzokia mukuru beteta zegoelarik. 500 artista baino gehiago, euskal eszenatokietako aktore handi bati agur esateko.

Antzokian izaten dira zenbait zinemaldi ere; esate baterako, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, Giza Eskubideen Zinemaldia eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, besteak beste.

Musikaren aldetik, Victoria Eugenia Antzokiko programazioak proposamen deigarrienetako batzuk bildu zituen 2014an; besteak beste, Pink Martini, Miguel Poveda, Paco Ibañez eta Rosana; eta euskaldunen artean, Eñaut Elorrieta, Gontzal Mendibil, Jaso ikastolako Ikimilikiliklik musikala, Imanoli egindako omenaldia eta Adarra Sariaren lehen edizioa, zeina Mikel Laboari eman baitzitzaion; haren alargun Marisol Bastidak jaso zuen, ekitaldi hunkigarri batean, non Iñaki Salvador, Josetxo Silguero, Ainara Ortega, Kukai Dantza Taldea eta Delorean taldea izan baitziren; azkenak Laboaren kanten zenbait bertsio jo zituen. Antzokian izan ziren, halaber –urtero bezala–, Musika Hamabostaldiko zenbait kontzertu ere.