Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Okendo .K.E.

Okendo Kultur Etxeak, urte honetan, bere maila eta interesa mantendu ahal izan du, antolatutako jarduerak, zerbitzu eta ekintzetan pertsona eta elkarte ugarik parte hartu dutelarik.

Jarduerak, beti bezala, auzoari begira antolatu dira, ekintza artistiko eta musikal asko prestatu direlarik, bai kalean, baita taberna eta galerietan ere.

 konprimitua 5

 Subterfugeren 25. urteurrenaren erakusketa

Ondorioz, auzoko elkarteekin daukagun harremanak arina izaten jarraitzen du. Horren adibide dira kultur etxeko aretoen lagapena, auzoko jaietan ospaturiko jarduera ezberdinetan izandako partaidetza eta kolaborazio lana, hala nola, San Juan eta San Tomas egunetako musika kontzertuak, antzerkia eta haur ekintzak

 konprimitua 4                    konprimitua 3

 Clara Sánchez, Literaktum                                                            Poxpolo ta konpainia, haur antzerkia

Poltsiko antzerkia.

 Aurtengo erakusketek auzoarentzako, eta orokorrean hiri guztiarentzako, erreferente izaten jarraitzen dute. Erakusketa aretoen esposizio ildoak maila handiko eta estilo ezberdinetako erakusketak eskeintzea du helburu, mota ezberdinetako artistei aukera emanez. Honela, besteen artean, “Mafaldaren 50. Urteurrena”-rekin, “200 erakusketa Euskal Akuarelista Elkartea” eta “7 emakume margolari taldea”, eta “Iker Valle” bezelako artistekin gozatzeko aukera izan dugu. Ahaztu gabe Giza Eskubideen eta Beldurrezko zinemaldiekin egindako elkarlana, “Elkarrekiko Menpekotasuna“ eta “ Subterfuge-ren 25. Urteurrena” direla haien erakusle.

Konprimitua1
"Aulki hutsak" filma 
konprimitua2
 Musika parkean Urgullen

 Aurten, hiriko elkarte eta talde ezberdinekin egindako elkarlana aipatzekoa da, gai ezberdinen arloan garatutako ziklo eta hitzaldiei dagokienez, halanola, osasuna, natura eta ekologiari buruzkoak, eta bereziki Xakobeotar Jardunaldiak eta Eskualdeen Etxeen bilerak.

 Liburutegia, KZ Gunea, Gaztelekua/Haurtxokoa eta Plus 55 bezelako barne zerbitzuek beraien funtzionamendu maila ona mantentzen jarraitzen dute, bai jendearekiko arretarengatik, eta baita jardueren arrakastarengatik ere. Etxearekin duten hartuemanetan izaera irekia eta adeitsua erakusten dutelarik, beste guztiekin elkarlanean aritzeko prest beti.

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 493 66.256
Antzerkia 16 2.507
Zinea 23 925
Bideoa 18 700
Musika 25 5.447
Hitzaldiak 67 4.310
Ikastaroak eta tailerrak 189
Erakusketak 16 45.525
Elkarteen bilerak eta jarduerak 191 4.729
Areto alokairuak 3 175
Besteak 6 150
Liburutegiko jarduerak 123 1599

 

Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 392 180.015
Liburutegiko bisitak 141.665
Haurtxokoa 181 5.978
Gaztelekua 135 4.629
Plus 55 76 5.333
Kzgunea  22410

 

Prestakuntza emakumeak

 GuztiakEuskaraGaztelera
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 196 1.611 9 91 47 937
2013/2014 ikastaroak 24 488 3 31 21 457
2014/2015 ikastaroak 32 540 6 60 26 480
KZguneako ikastaroak 140 583

 

Prestakuntza gizonak
 GuztiakEuskaraGaztelania
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 196 806 9 24 47 237
2013/2014 ikastaroak 24 126 3 9 21 117
2014/2015 ikastaroak 32 135 6 15 26 120
KZguneako ikastaroak 140 545

 

  • Bisitariak guztira: 246.271