Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Literaktum

Literaktummaiatzean egin zen (8tik 17ra), helburu nagusi hau izanik: pentsaera kritikoa, gogoeta eta eztabaida sustatzea literaturaren inguruan, ikuspegi irekia izanez beste arte-hizkuntza eta arte-arlo batzuen aurrean.

Jaialdi hori, egun sendoturik badago ere Donostiako kultur agendan, 1995ean sortu zen, Okendo Kultur Etxeak eta Liburutegi Nagusiak Literatur sorkuntzako jardunaldiak antolatu zituztenean. 2005. urtetik aurrera, beste kultur etxe batzuk gehitu zitzaizkion programari, eta gaur egun sarean egiten den jaialdi bat da, zenbait kultur eragilerekin lankidetzan (Euskal Idazleen Elkartea (EIE), Musika Parkean eta Koldo Mitxelena Kulturunea).

Hasieratik izan duen bilakaeran, Literaktum beste era bateko helburu batzuk hartuz joan da, literatur gertaerari modu aktibo, parte-hartzaile eta sortzailez ekiteko, literatura beste arte-forma batzuekin lotuz eta teknologia eta formatu berriak eta gaur egungo joerak ere jaialdira ekarriz.

2014ko edizioan, 1.183 lagunek hartu zuten parte, 12 jardueratan.

2014-05-08 17.02.35 2014-05-17 18.08.14
Bernardo Atxaga Literaktumeko kafeetan Poesia Urumea ertzean: Iban Zaldua, Ana Morales eta Giorgio Bassmatti.

Euskal autoreak eta nazioartekoak pasatu ziren Aiete, Casares-Tomasene, Ernest Lluch, Loiola, Lugaritz eta Okendo kultur etxeetatik, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretotik eta San Telmo Museotik, eta Koldo Mitxelena Kulturunetik. Idazleak: Dolores Redondo, Bernardo Atxaga, Clara Sánchez, Petros Márkaris, Ana Malagón, Iban Zaldua, Ana Morales; Nagore Legarreta argazkilaria; musikariak: Imanol Epelde, Giorgio Bassmatti eta Anari; Jon Obeso poeta; Idoia Zabaleta dantzaria; kazetariak: Ekain Pérez, Enrique Martín eta Teresa Flaño.

Aurreko urtean bezala, 2014an ere jarduera bat programatu zen haur eta gazteentzat: Tik-Tak ipuin musikala, kontzertu dramatizatu bat, Andoni Morianoren ipuin batean oinarritua; musika, Josu Elberdinena, zuzenean joa.