Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostikluba

Donostikluba zirkuitu eta jaialdiak Donostiako formatu txiki eta ertaineko musika-mundua sustatzen eta dinamizatzen du, bertako musikariei eta eremu horretan ari diren kolektiboei lagunduz. Donostiklubak hiru parte batzen ditu: jaialdia, zirkuitua eta musika independenteko klub-sare bat; gainera, bertako musika-taldeentzako plataforma bat da.

2014an, finkatu egin da aurreko urtean zirkuituan eta musika-jaialdian egin zen aldaketa, hau da, bertako musikariei leku gehiago ematea.

Urte osoan, 62 kontzertu antolatu ziren, bai gure espazio publikoetan eta bai taberna eta bestelako lekuetan, eta 12.451 lagun bildu zituzten. Nabarmentzekoa, beste jarduera batzuen artean, Musikaren Eguna (FNACekin batera egindako jarduera), non 2.500 lagun bildu baitziren.

Besteak beste, honako talde hauek hartu zuten parte zirkuituan: Quique González, The Sadies, Bigott, The Stranglers, Future Islands edo Mojo Workin' jaialdia, Lurrazpizko festa 2014 edo Donostia Revolution Jamrock 3.

2014an, garrantzi berezia izan dute bertako musika-taldeen kontzertuek; Egia K. E.ko Musikagela zerbitzuaren bitartez antolatu dira. Horrekin batera, urriko Donostikluba Jaialdia oso berritzailea gertatu zen: Egia Kultur Etxean egin zen, doan; gune guztiak bete ziren musikaz, eta bertako musika-taldeek eta atzerriko musika-taldeek hartu zuten parte.

2014-03-15 00.03.21
Mojo Workin' Gazteszenan.
p1120276
Belako, gazteekin topaketa  Intxaurrondo Kultur Etxean.