2010ean kultur etxea ireki zenetik abiatutako bidean sakontzen jarraitu du Aiete Kultur Etxeak 2014. urtean, eta, horrenbestez, auzoko erreferentzia gisa indarra hartu du eta lurraldearen gaineko eraginak gora egiten jarraitzen du.
Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearekin duen lotura berezia dela eta, Aietek aparteko arreta jartzen du gai horietan, eta, besteak beste, Arbela beltza. Sasoi ilunak euskal hezkuntzan erakusketa eta ideien lehiaketaren ondorioz egindako Altxaldi frankista eta ondorengo urteak erakusketa antolatu ditu Bakearen Etxearekin elkarlanean.
![]() |
Exposición Arbel-beltza. Sasoi ilunak euskal hezkuntzan. Fotógrafo Alberto Schommer Koch 1959 (Archivo del Territorio Histórico de Álava) |
Egile ikastaroetan ere nabarmendu da kultur etxeak espezializazio honetan sakontzen diharduela. Horrela, ikastaroak eskaini dira eraldatzen ari den munduko gobernantzari buruz, Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren aholkularitzarekin, memoria historikoari buruz, Lankidetza Sailarekin, eta euskal bake prozesuaren historia berriari buruz, Lokarri gizarte erakundearekin elkarlanean.
Erakusketei dagokienez, berdintasuna, iraunkortasuna eta sormenaren inguruko gogoeta bultzatzen duten erakusketak egin dira. Esaterako, ACNUR Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziaren Emakumea. Denok gara horietako bat erakusketa, ONCEren Denontzako mundua: gaigabetasunak gainditzen nazioarteko argazki lehiaketa, Alicia Otaegui artista plastikoaren Ez da dirudiena erakusketa, lehen hezkuntzako irakasleen lanaren baitan genero kontuei buruz diharduen Nola ikasten duzu andereño izaten? erakusketa, EHU unibertsitateko ikerketa taldearekin elkarlanean, eta Berrerabiliz sortu birziklatutako materialekin egindako lan artistikoen erakusketa, Aieteko Emaus Gizarte Fundazioa Taldearekin lankidetzan.
![]() |
Exposición: Emakumea, denok gara horietako bat. Fotógrafo: Francisco Magallón |
Aipatutakoez gain, auzoko bizilagunek proposatutako Aieteko artistak erakusketa aipatzekoa da. Jendetza bildu zen inaugurazioan, bertako artisten kontzertua ere egin zen, eta bertako kultur identitatea sendotzen eta aberasten duten ekimenen arrakastaren isla izan zen.
Horren haritik, Aiete kultur etxeak Aiete auzoaren dinamizazio soziokulturala izan du lehentasu, eta lurraldeko eragileekin batera landutako ekimenen bidez gauzatu du dinamizazio hori. Aipatu lankidetzaren ondorio dira Olatu Talka, ipuin kontalariak, kontzertuak eta haur eta gazteak biltzen dituen Aiete Faktor ekimena barne hartu dituena, eta Euskararen Egunari lotutako programazio koordinatua.
Auzoko jaietan ere kultur etxeak indar handia jartzen du jarduerak antolatzen, besteak beste, kaleko antzerkia, gozo-eltzeak, altxorraren bila, globoflexia tailerra, apar festa, xake txapelketa, bertsolariak eta Aieten barrena ibiltzen den kantu-jira.
Laugarren urtez, auzoko Lantxabe elkartearekiko lankidetza estua mantentzen jarraitzen dugu: literatura eta zinema zikloarekin batera, gaurkotasuneko gaiak, gai artistikoak eta abar hizpide dituzten hitzaldiak eskaini dira, kalitate handikoak eta publikoaren aldetik harrera bikaina dutenak.
Hiriko jaialdiak, Musika Sakratua, Literaktum edo Antzerkia Kalean esaterako, Aieten ere ospatu dira. Aurreko urteetako joerari jarraituz, oso harrera ona izan dute jarduera horiek, eta beren kalitate eta parte-hartze mailaren ondorioz, programazioaren ezinbesteko osagai bilakatu dira. Nobedadeak ere izan dira aurten, Donostikluba zirkuitu donostiarrean eta Poltsiko Antzerkian parte hartu baitu kultur etxeak.
Horiekin batera, Aietek bereziki bultzatzen duen haurrentzako programazioa burutu da. 4.000 ikusletik gora hurbildu dira formatu txikiko antzerkietara nola zinemara. Jarduera horiek, parkearekin batera, auzoko, hiriko eta baita inguruko herrietako haurren erreferentzia bilakatu dute kultur etxea.
![]() |
![]() |
Prestakuntzaren arloan, musika-tresna minoritarioak irakasteko eskaintzaren originaltasuna nabarmendu behar da aurten, hala nola, harmonika, alboka, kriskitinak, panderoa eta ukelelea. Harrera bikaina izan dute ikastaro horiek.
Zerbitzuetan, liburutegiak haurrentzako programazio zabala gauzatu du. Ipuinaren ordura bertaratutakoen kopurua handitu egin da, irakurketa kluba aurten 1 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzendu zaie, adin horrentzako eskariari erantzunez, eta Liburu bat, mundu bat ekimenak izandako arrakastaren ondorioz, programan aldez aurretik izena eman behar da orain. Eskoletako bisitaldiei harrera egin zaie eta nazioarteko egunak ospatu dira, ipuin kontalariak, antzerkiak eta etxe hegalariak izan direlarik, eta Fernando Amezketarraren eta Julio Caro Barojaren urteurrenak gogoan izan dira.
Ilustratzailearen txokoa, Galtzagorri elkartearekin lankidetzan, gure ilustratzaileei balioa ematen eta ezagutarazten jarritu du. Aurten, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón eta Jon Zabaleta ilustratzaileen lanak izan dira ikusgai. Horrekin batera, dokumentazio bilduma bat lantzen ari da, jada klasiko bilakatu diren ilustratzaileen irudiak eta elkarrizketak donostia.tv-rentzat grabatuz.
![]() |
Artejira |
![]() |
Artejira |
DSS2016EUrekin elkarlanean, Artejira ekimena antolatu da aurten hiriko zenbait gunetan. aieten ilustrazioari lotutako emanaldiak egin ziren. Juan Kruz Igerabide idazleak Aieteko beltxargari buruzko ipuin bat sortu zuen, eta ipuina irakurtzen zuen bitartean, kultur etxearen aurrealdean Aitziber Alonso eta Eider Eibar ilustratzaileek ipuina marrazkiekin islatu zuten.
Amaitzeko, ezin ditugu ahantzi Haurtxoko eta Gazteleku zerbitzuak. Aurten, parte-hartze ekimen batean murgildu dira, eta bertako erabiltzaileak, gazteak eta haurrak, arduratu dira programazioaren zati bat erabakitzeaz. Auzoko eragileekiko lankidetza gero eta handiagoa da. Auzoko jaietan inplikatzen dira beti, eta Caritas-Aieterekiko lankidetzan, Gabonak Zuretzat ekimenean, eta nazioarteko zein bertako egunen ospakizunetan parte hartzen dute. Horrela, eskainitako jarduera hezigarri eta ludikoen bidez, kultur etxearen programazioa osatzen eta aberasten dute.
Número | Usuarias/os | |
---|---|---|
TOTAL | 234 | 23.718 |
Teatro | 11 | 1.446 |
Video | 60 | 2.881 |
Música | 6 | 1.251 |
Conferencias | 11 | 801 |
Exposiciones | 20 | 12.767 |
Reuniones y actividades de asociaciones | 51 | 2.781 |
Alquiler de salas | 0 | 0 |
Actividades de la biblioteca | 75 | 1.791 |
Varios | 0 | 0 |
.
Número | Usuarias/os | |
---|---|---|
TOTAL | 80.023 | |
Visitas Biblioteca | 71.863 | |
Haurtxokoa (actividades) | 5.922 | |
Gaztelekua (actividades) | 2.238 | |
Plus 55 |
Todas | Euskera | Castellano | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Número | Usuarias | Número | Usuarias | Número | Usuarias | |
TOTAL | 37 | 313 | 8 | 45 | 27 | 258 |
Cursos de 2013/2014 | 19 | 142 | 6 | 28 | 11 | 104 |
Cursos de 2014/2015 | 8 | 95 | 1 | 11 | 7 | 84 |
Otros | 10 | 76 | 1 | 6 | 9 | 70 |
Todos | Euskera | Castellano | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Número | Usuarios | Número | Usuarios | Número | Usuarios | |
TOTAL | 37 | 157 | 8 | 36 | 27 | 121 |
Cursos de 2013/2014 | 19 | 80 | 6 | 31 | 11 | 49 |
Cursos de 2014/2015 | 8 | 22 | 1 | 1 | 7 | 21 |
Otros | 10 | 55 | 1 | 4 | 9 | 51 |
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa