Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

CC Egia

2014. urtea oparoa izan da Egia kultur etxearentzat, eta oparoa izan da, hain zuzen, erabiltzaileek programazioari eta zerbitzuei emandako erantzunari esker. Egia Bizirik, Kalapie, Dandai, Mugarik gabe, Egia Euskaraz... askotariko elkarteekin batera landu dira jarduerak, hitzaldiak, proiekzioak edo erakusketak, elkarte zein kolektiboek kultur etxean duten parte-hartzea bultzatuz.

Musikak, ohi bezala, garrantzi handia izan du Gazteszenan, eta Ttan Ttakun Irratia, Mojo Workin, Lurrazpiko Festa eta Revolutionary Brothers kolektiboen ekimenei laguntza eman zaie. Buenawista Prollekziom's-ekin koordinatuta, Musikagelaren kontzertuak Egia auzoko gune desberdinetan egin dira, eta, besteak beste, Los Bracco, El Octavo Arbol, The Young Wait taldeek eta Iker Piris artistak izan dute beren lanak jendaurrean erakusteko aukera. Aurten, gainera, Egia kultur etxeko ateak zabaldu dizkiogu Donostikluba jaialdiari, eta bi musika emanaldi eskaini dira kultur etxeko gune desberdinetan, hots, liburutegian, terrazan, pasilloetan zein erakusketa aretoan. Amaierako festak sekulako arrakasta izan du, eta zalantzarik gabe, datozen edizioetan ere helduko diogu formatu honi.

egia musika2
El Octavo Arbol
egia-musika
Bigott

Antzerki programazioari lotuta, gaur egungo ekoizpenen ildoari jarraitu diogu, eta diziplina desberdinak uztartu dituzten emanaldi bikainez gozatzeko aukera izan dugu, hala nola, zirkua, dantza eta musika. Matarile Teatro, Circus Incognitus, Dos a Deux, Zen del Sur taldeek publikoa harriturik utzi dute. Nabarmentzekoa da Dejabu Panpin Laborategiak euskaraz eskainitako Arrastoak proposamena, bi egunetan Gazteszena betetzea lortu baitzuen, publikoaren aldetik harrera bikaina izanda.

Antzerki amateurrari ere tartea egin zaio Aitor Ikastolak antolatutako antzerki astearen bidez. Aste horretan, kultur etxeko ikasleek antzerki emanaldiak eskaintzen dituzte eta beste auzoetako ikastetxeetako ikasleak ere hurbiltzen dira. Bestalde, Gazteen Antzerki Topaketa egin da eta Donostiako talde amateurrek parte hartu dute. Arte Eszenikoen Tailerra (TAE) ezin dugu alde batera utzi, haren ikastaroen bidez trebatzen baitira etorkizuneko aktoreak kultur etxearen antzerki aretoetan..

egia-antzerkia
Teatro - Dos a Deux.
egia-antzerkia2
Teatro - Matarile Teatro.
egia-logela
Teatro Infantil - Logela Multimedia.

Dantzak, Egia kultur etxearen espezializazioak, nabarmen egin du aurrera aurten sormenaren inguruko sentsibilizazio eta bultzada egitasmoari dagokionez. Dantza garaikideko konpainiak nagusi dituen programazioa eskaini da, eta laguntza eta bitartekotza programetan lankidetzan aritu da artista zein erakundeekin: Mugalariak, DSS2016 fundazioarekin elkarlanean eta Aterpean, Dantza Hirian elkartearekin lankidetzan. Programa horien baitan, Dantzaz Konpainia, Lasala, Elirale eta Jordi Vilasecak sorkuntzarako egoitzak egin dituzte, eta baita bitartekotza-lanak ere auzoko ikastetxeekin edo gazte taldeekin. Ildo horri jarraikiz, dantza eta komunitatea batzen dituen Dantzategia programa burutu da, eta Jone San Martinek zuzendu eta Mikel R. Nietok lagundutako koreografiaren bidez, soinu-paisaia bat sortu dute. Lan hori Egia auzoan bertan erakutsi eta sortu da, eta astebetez, auzoko bizilagunek eta auzora hurbildutakoek edo iragaitzaz zeudenek dantza hurbilagotik ezagutzeko aukera izan zuten. .

egia-dantza- j usoz
Dantzaz Konpainia
egia-dantzategia
Dantzategia

Igor Calonge, Asier Zabaleta, Mudances, Roberto Olivan, Maduixa eta Dantzan Bilaka programak beren lanak aurkeztu dituzte Gazteszenan, Judith Argomaniz, Ziomara Hormaetxe, Judit Ruiz eta Maria Martin artista gazteen parte-hartzearekin. Dantzaren aldeko apustua irmoa egiten dugu, eta artisten eta konpainien inplikazioa argia da diziplina hori hiriaren kultur eskaintzaren barruan kokatzea helburu duen oinarrizko proiektuari dagokionez. Aurten, berriz ere, Euskararen Egunean eta Porrontxo Jaietan parte hartu dugu, eta Poltsiko Antzerkia eta Antzerkia Kalean Jaialdiak antolatu ditugu, kultur etxearen jarduerak zuzenean auzoko beste topagune batzuetara hurbiltzeko helburuarekin.

egia-porrontxoak
Porrontxo jaiak
egia.artejira
Artejira

Bestalde, hiriko zenbait ekitaldi entzutetsu auzora iritsi dira: DFeriaren bidez, antzerki eta dantza emanaldiak eskaini dira; Olatu Talka ekimenaren baitan, jarduera ugari egin dira auzoan barrena; Titirijai jaialdiarekin, Perth Companyren Alvyn Sputniken abenturak txotxongilo antzerki bikaina ikusteko aukera izan zen, Tim Watts artista australiarrak kontatutako istorio dibertigarri eta hunkigarriaren bidez; Jazzaldiaren aurkezpena; Giza Eskubideen Zinemaldiaren proiekzioa; Hip Hip Urri programa; Artejira, Donostia 2016 egoitzaren irekiera ospatzeko... Azken batean, Donostia hiriko ekitaldi esanguratsuetan ere Egia auzoak bere lekua izan dezan lan egin dugu. Kultur etxeko erakusketa-eremuetan egindako erakusketen artean, Laura Esteve, Sandra Cuesta, Lehior Bilbao eta Gorka Bravo (dantzaren gaineko bere begiradarekin) artisten lanak izan dira ikusgai. Horrekin batera, Daandai elkarteak tailerretan egindako margolanak erakutsi ditu eta Manuel Iradier elkarte afrikanistak Emakumeak Begira erakusketa egin du. Urteari amaiera emateko, Egia auzoko Egurzaleak tailerreko Patxi Txikik eta Luis Zabalak aurten egindako azken lanak aurkeztu dituzte. Garai garrantzitsua izan da Musikagela entseguetarako lokalen zerbitzuarentzat. Aurten bi zerbitzu berri eskaini ditu, hau da, zuzeneko emanaldietarako soinuztapen-ekipamendua eta grabaziorako estudioa. Zerbitzu honen hamaika urteetan barrena, taldeek antzemandako beharrak jakinarazi dituzte eta, horrela, Musikagelak taldeen kontzertuetako soinuztapena hobetzeko aukera eskaintzen du, eta baita beren lanak ezagutzera emateko maketa bat grabatzekoa ere. Prestakuntza ez dugu alboratu, eta aurten ahots-teknikari eta masterizazioari buruzko ikastaroak eskaini dira; horiez gain, gitarra eta bateriako master class-ak eman dira. Etorkizun handiko egitasmoa da, zalantzarik gabe, eta urtero 20 talde baino gehiagok parte hartzen dute.

liburutegi
El día de las bibliotecas
egia-ipuinaren ordua
Hora del Cuento

Liburutegiak jarduera egitarau zabala antolatu du haurrentzat, eta liburutegira bisitaldiak, ipuinaren ordua eta egun berezien ospakizunak egin dira, musika eta antzerki emanaldiez lagunduta. Helduei zuzenduta iaz abiatutako Literatur Solasaldien jarduera finkatu egin da, zientzia-fikzioarekiko interesa duten pertsonak bilduz. Nobedadeen artean, irakurketa erraza tailerra azpimarratu behar dugu, Atzegi elkartearekin lankidetzan egina. Gaztelekua, gazteentzako erreferentzia lekua eta topagunea da, eta egunero gazte ugari hurbiltzen da bertara. Jarduera programa zabala eskaintzen du zerbitzuak, dinamika aktiboa eta parte-hartzailea bultzatuz. Adin guztietako 500 pertsona baino gehiagok parte hartu dute aireko dantza, serigrafia, jazz dantza, patroigintza, altzarien zaharberritzea, pilates, marrazketa eta beste hainbat diziplina eskaintzen dituzten ikastaroetan. Guztira, 30 ikastaro eskaintzen dira urritik ekainera bitartean eta aurten harrera bikaina izan dute. Eskaintza honekin batera, KZgunea, Ikasgela eta Plus 55 (aurten lehen aldiz) zerbitzuak eskaintzen dira. Zerbitzu eta jarduerok dinamika aktibo eta parte-hartzailearen osagaiak dira, eta programak sendotzearekin batera, ekimen berriak gauzatzeko aukera ematen du dinamika horrek.

 

Ekitaldiak
 Kopurua      Erabiltzaileak
GUZTIRA 365 36.491
Antzerkia 54   9.326
Dantza 27   4.540
Bideoa 19      599
Musika 20   8.282
Hitzaldiak 20      655
Ikastaroak eta tailerrak 116   2.635
Erakusketak 15   9.473
Elkarteen bilerak eta jarduerak 77   1.416
Aretoen arokairuak 7   1.949
Liburutegiko jarduerak 54   1.339
Muntaiak eta ensaioak 21      740

 

Zerbitzuak
                  Kopurua       Usuarias/os
Kzgunea formakuntza                   98               470
GUZTIRA                 137          67.468
Liburutegiko bisitariak          39.619
Musikagela                   32            5.843
Gaztelekua                 129            4.244
Plus 55                     6               508
Ikastaretoa                     1            4.436
Kzgunea            5.598
Kzgunea (IT Txartela)                   16               170

 

Emakumeen formakuntza
 GuztiakEuskeraGaztelera
 Kopurua Erabiltzaileak Kopurura Erabiltzaileak Kopurura Erabiltzaileak
GUZTIRA   60    848 26 322 34 448
 2013/2014 Ikastaroak   29    436 13 165 16 193
2014/2015 Ikastaroak   31    412            13 157 18 255
     

 

Formación Hombres
 GuztiakEuskeraGaztelera
 Kopurua Erabiltzaileak Kopurua Erabiltzaileak Kopurua Erabiltzaileak 
GUZTIRA   60 159 26   57 34 104
 2013/2014 Ikastaroak   29   79 13   24 16   55
 2014/2015 Ikastaroak   31   80 13   33 18   47
    

 

  • Bizitariak: 146.839