Aurten jarduera eta ekimen ugari egin ditugu, horietako asko Loiolako, Txomin Eneako eta Martuteneko gizarte eta kultura eragileen parte-hartzearekin lotuak.
Hainbat parte-hartze prozesutan murgilduta gabiltza zenbait udal departamenturekin, hirigintzari dagokionez, Txomin Enearen, Martuteneren eta Loiolako Lorategi Hiriaren oraina eta etorkizuna baitaude jokoan.
Programazioaren aldetik, aipagarriak dira aurtengo erakusketa kopurua eta espazio berriak: Lekuona drogeriaren erakusleihoan, Loiolako argazki zaharrak eta Didier Petit de Meurvilleren grabatuen argazkiak; María Victoria Semperenaren erakusleihoan Txuribeltz, Txomin Eneako argazki zaharrak; Etxarrieneren erakusleihoan Martuteneko argazki zaharrak... Beltz erakusketa nabarmentzekoa izan da: Alberto Saavedraren eskutik orain dela 20 urte Lurtarrak erakusketa egin eta gero, aurten instalazio berri honen baitan poesia irakurketak (Sara Torres), piano saioak (Ana Barrado), In Tenebris soka laukotea, haur jokoak, pelikula labur bat, performance bat (Ángel Marco), haiku tailer bat eta abar antolatu ditugu.
Kultur etxeko urte osoko ikastaroez gain, bestelako ikastaro trinkoak antolatu ditugu. Adibide gisa: zen pintura eta pintura txinatarraren inguruko topaketak Laura San Juanarekin, akuarela topaketa Sara Beiztegirekin, pintura txinatar ikastaroa Li Chi Pan maisuarekin eta zen pintura ikastaroa Andy Kay maisuarekin.
Behin Batean Loiolan erromeria Txirritaren bertsoaren espirituari jarraituz, hainbat antzerki herrikoi plazaratu ditugu, adibidez, latsarien eta txanelarien ogibide zaharrak erakutsiz ibaian. Bestalde, Atari Ederreko jaiotzaren 10. urteurrena ospatuz, Mari Domingiren gaztaina erre etxola egin dugu.
![]() |
Latsarien parada
![]() |
Exposición Beltz |
![]() |
Vintage Jazz Dantza ikastaroa |
Loiolako Kantujira berreskuratu dugu. Urumea arroarekin lotuta, gero eta irteera eta txango gehiago antolatzen ari gara, beti kultur etxetik kanpoko jarduerak plazaratu nahian.
Programazioaren zati handi batek elkarte eta herritarrekin zerikusia du: Loiolatarra Kultur Elkartea, Musika Parkean, Cristina Enea Fundazioa, Sarroeta Martuteneko Auzo Elkartea, Urumea Ibaia Loiolako Auzo Elkartea, Lanberri Txomin Eneako Auzo Elkartea, Kalapie, Sustrai Aisialdi Taldea, Baleube heziketa sortzailea, Bidegin Elkartea, Ur-Kirolak Kirol Elkartea, Albaola Itsas Ondearen Fundazioa, Arantzazuko Ama Ikastola, La Salle Ikastetxea, Haritzalde Naturzaleen Elkartea, IRESGI, Euskal Idazleen Elkartea, Euskadiko Idazleen Elkartea, Tantai Konpartsa, Loiolako Hontza Kultur Elkartea, Esnatu Emakumeen Taldea, Zuhaitz Elkartea, Gipuzkoako Artisten Elkartea, Ibaiertz Abesbatza eta Loiola, Martutene eta Txomin Eneako Jai Batzordeak. Talde hauekin guztiekin modu iraunkor batean lan egiten dugu.
Liburutegian Ipuinaren Orduarekin jarraitzen dugu, bai Loiola K.E.an, bai Etxarrienen (haurtxokoan) eta baita Amundarain Mediatekan ere. Bestalde, poesia bereziki lantzen jarraitzen dugu: Literaktum (Iban Zaldua), Poesia Bisuala erakusketa, Artejira (Miren Agur Meabe, Antonio Casado), Haiku tailerra eta poesia irakurketak.
![]() |
Eskola dantza taldea - Festival de Folklore |
![]() |
Akuarela topaketa |
Kopurua | Erabiltzaileak | |
---|---|---|
GUZTIRA | 206 | 37.317 |
Antzerkia | 14 | 2.351 |
Dantza | 3 | 1.204 |
Zinea | 3 | 54 |
Bideo | 3 | 885 |
Musika | 19 | 1.546 |
Hitzaldiak | 6 | 233 |
Ikastaroak eta tailerrak | 9 | 138 |
Erakusketak | 27 | 25.610 |
Elkarteen bilerak eta jarduerak | 52 | 917 |
Aretoen alokairuak | 1 | 15 |
Liburutegiko jarduerak | 35 | 458 |
Hainbat | 34 | 3.906 |
Kopurua | Erabiltzaileak | |
---|---|---|
GUZTIRA | 22.959 | |
Liburutegiko bisitak | 22.959 |
Guztiak | Euskara | Gaztelera | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Kopurua | Erabiltzaileak | Kopurua | Erabiltzaileak | Kopurua | Erabiltzaileak | |
GUZTIRA | 47 | 594 | 15 | 160 | 32 | 434 |
2013/2014ko ikastaroak | 18 | 235 | 6 | 62 | 12 | 173 |
2014/2015 ikastaroak | 20 | 251 | 6 | 69 | 14 | 182 |
2015eko ikastaro puntualak | 9 | 108 | 3 | 29 | 6 | 79 |
Guztiak | Euskara | Gaztelera | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Kopurua | Erabiltzaileak | Kopurua | Erabiltzaileak | Kopurua | Erabiltzaileak | |
GUZTIRA | 47 | 164 | 15 | 51 | 32 | 113 |
2013/2014ko ikastaroak | 18 | 65 | 6 | 24 | 12 | 41 |
2014/2015 ikastaroak | 20 | 69 | 6 | 19 | 14 | 50 |
2015eko ikastaro puntualak | 9 | 30 | 3 | 8 | 6 | 22 |
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa