Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Lugaritz KE

Urtero legez iritsi da egindako bideari erreparatzeko ordua, eta ez da dudarik aurten ere balorazioa ona dela. Antiguatarrek zerbitzu guztiak era egokienean jaso dituztela esan dezakegu, eta espazio eszenikoak erreferente izaten jarraitu duela hiri mailan. Beraz, gure ustetan ondorioak onak eta baloratzeko modukoak dira.

Lehenik, ohiko hainbat zerbitzuren bitartez (liburutegia, gaztelekua/haurtxokoa, KZgunea edota +55 zerbitzuak) adin ezberdinetako jendearengana iristeko aukera izan dugu. Besteak beste, jarduera hauek nabarmendu nahi ditugu: ipuinaren ordua, nagusien antzerkia, bideo-forumak, dantzaldiak edota arrakasta handia izan duten psikologia arloko hitzaldiak.

Beste erakunde, fundazio edota elkarteekin izandako elkarlanari dagokionean, berriz, Cristina Enea Fundazioarekin batera antolatutako ikastaroak eta eskolen bitartez datozen haurren bisitak nabarmendu nahi ditugu, auzoaren etorkizuna eskuan dutenen heziketan Kultur Etxean eskaini dezakeen ekarpenik oparoenetakoa dela iruditzen baitzaigu.

Honen haritik, ez dugu ahaztu nahi Donostia 2016 Fundazioarekin batera antolatutako jarduera eta programak, besteak beste, Mugalariak egitasmoaren bidez, antzerkiaren sorkuntza bultzatzeko saiakera egin da. Izan ere, Lugaritzek dantza konpainia baten egonaldia ahalbidetu du eta haiek sorkuntza prozesuan murgildu dira, aurrerago beraien lana hemendik kanpora eskaini ahal izateko. Elirale konpainia izan dugu bidelagun, hain zuzen ere.

Baina ez da izan hau Donostia 2016 Fundazioa eta Lugaritz Kultur Etxea elkarrekin bultzatutako egitasmo bakarra; haurrei begira jarri baikara urrian, Hip Hip Urri! egitasmoari esker. Eta honen bitartez, 200dik gora umek antzerki ikuskizunez zein sorkuntzaz (hainbat tailerren bitartez) gozatzeko aukera izan dute. Europatik etorritako konpainia bat izan genuen gure artean (DJReus) eta ikastoletatik 120 haur inguru hurbildu ziren.

Oro har, helduen antzerkiak zein haurrenak lehentasunezko tokia dute Lugaritzen, antzerkian espezializatuta baitago etxea; formatu txiki zein ertaineko kalitatezko emanaldiak eskaini ohi dira. Eta, aurtengoa, ez da salbuespena izan. Besteak beste, honako talde hauek igaro dira: Markeliñe, Titzina, Paraiso, Logela Multimedia, Vaca 35, Alberto San Juan, Histrion, Gorakada edo Adentro Teatro.

lugaritz antzerkia en construccin
Helduen antzerkia
lugaritz hip hip urri
Hip Hip Urri!
lugaritz mugalariak
Mugalariak

 

Euskal musikak ere badu bere tokia Antiguako kultur etxean eta aurten hitzordu garrantzitsuak eta oso arrakastatsuak izan ditugu. Gure artean izan dira Mursego, Anari, Korrontzi edota Neighbor bezalako taldeak; jendea erakarri duten eta une gozoak bizitzeko aukera eman digute. Ahaztu gabe Donostia Bertsotan saioa, auzoan hainbesteko arrakasta duena.

Eta musikari helduz ezin dugu ahaztu aurten bete direla Imanol Larzabal hil zeneko 10 urte. Urte horietan, Imanol Oroituz elkartea bidelagun izan dugu izen bereko jardunaldiak antolatzen. Aurtengoa, ordea, berezia izan da eta erakusketa eta afari herrikoiaz gain, Imanol, hamar urteko ausentzia dokumental ekoiztu berria eskaini dugu, EITBrekin elkarlanean eta Pausokak ekoiztutakoa. Azkenik, 10 urteko zikloa ondo borobiltzeko, ahaztu ezineko kontzertua egin zen azaroaren 8an, artista handi askorekin elkarlean. Horien artean: Karlos Gimenez, Mikel Andueza, Pascal Gaigne, Amaia Zubiria, Ainara Ortega, Arantza Irazusta, Niko Etxart, Euzkitze edota Andoni Egaña. Horiei zein antolakuntzan lagundu duten guztiei eskerrak, une benetan hunkigarriak bizi izan baitziren bertan.

lugaritz mursego
Mursego
lugaritz imanol oroituz
Imanol Oroituz

 

Bestalde, bi urtetik behin, Antiguako merkatuaren inguruan eta bertan jarduten duten auzoko elkarteekin festa berezia ospatu izan dugu, eta hori da, hain zuzen, aurten egin duguna. Hitzordu honen bitartez elkarteek auzoko kaleetan beraien lanak erakusteko aukera izaten dute eta beraien jarduna merkatuko ateetatik kanpo ateratzen da.

Honako ekimen hauek izan dira aurtengo aipagarrienak, baina badira ohiko ziklo eta hitzordu aipatzeko modukoak eta auzoan oso errotuta daudenak, hala nola, Poltsiko Antzerki jaialdia, Kale Antzerkia jaialdia, Literatura eta Kafea edota Gazte Antzerki Topaketak. Ahaztu gabe aurten udalak bultzatutako Auzoak indartzen egitasmoa, non auzotarrak beren iritziak helarazteko aukera izan duten.

Dudarik gabe, zerbitzu, jardunaldi, ikuskizun edota topaketa hainbaten bitartez, Lugaritz kultur etxea bilgune izan da auzoan eta beste behin ere izaera horri heldu eta helburuarekin bat egiterik izan dugu.

 

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 264 20402
Antzerkia 66 9698
Dantza 9 878
Bideo 11 553
Musika 17 2189
Hitzaldiak 13 298
Ikastaroak eta tailerrak 32 546
Erakusketak 9 1102
Elkarteen bilerak eta jarduerak 34 459
Aretoen alokairuak 3 841
Liburutegiko jarduerak 24 479
Besteak 46 3359

 

Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 143 50238
Liburutegiko bisitak 40925
Haurtxokoa 50 2126
Gaztelekua 49 1367
Plus 55 44 2600
KZgunea 3220

 

Prestakuntza emakumeak
 GuztiakEuskeraGaztelera
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 85 666 26 220 25 244
2013/2014ko ikastaroak 24 206 13 96 11 110
2014/2015 ikastaroak 22 181 9 76 13 105
Unean uneko ikastaroak 2014 4 56 3 27 1 29
Udako ikastaroak 2014 1 21 1 21
Kzguneko ikastaroak 34 202

 

Prestakuntza Gizonak
 GuztiakEuskeraGaztelera
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 85 281 26 76 25 101
2013/2014ko ikastaroak 24 76 13 37 11 39
2014/2015ko ikastaroak 22 83 9 26 13 57
Unean uneko ikastaroak 2014 4 15 3 10 1 5
Udako ikastaroak 2014 1 3 1 3
Kzguneko ikastaroak 34 104

 

  • Bisitariak: 71587