Larrotxeneko bideo espezializazioak aurten aro berri bati hasiera eman dio. Testuinguru honetan, aurtengo Bideoaldia Victoria Eugenia Antzokian burutu dugu eta ikuslez gainezka egon zen antzokia. Aro berri honek lan konexio berriak jorratzea ere ekarri du, Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiarekin., adibidez. Musikeneko konposizio ikasleek 5 film laburren musika originalak sortu dituzte. Aurten uzta oparoa izan dugu: 17 lan ikusteko aukerarekin: 10 produkzio eta 7 koprodukzio. Lekeitioko Zine Bilera Jaialdian Ataraxia lanak gidoi onenaren saria jaso du eta Hoy Quiero Confesar film laburra ere 50-etik gora jaialditan izan da aukeratua.
XXVI. Bideoaldia |
![]() |
Morau ta Beñardo |
Lagunekin Kantari programa xumea, aurtengoan 13. ediziora iritsi da. Entzuteko atsegina eta kantatzeko plazerra dira Lagunekin Kantariren berezitasun nagusiak. Gorka Knörr gure artean izan da, euskal kantagintzako hainbat abesti enblematiko sortu dituena. Natxo Knörr anaia izan zuen pianoan laguntzaile. Bigarren saioan, Mixel Etxekopar kantaria, xirula, ttun-ttun, kontrabaxu, klarinete eta flauta jotzailea, Mathieu Mendizabalek lagunduta etorri zen. Etxekoekin Kantari Itziar Zamorarekin batera Donostiako kanta taldeetako lagunak izan ziren protagonista, aulkitik oholtzara pasata. Izugarrizko arrakasta izan du programa honek aurten eta aretoa beteta egon da.
Liburutegia espazio kontsolidatu moduan aurkeztu genezake Intxaurrondo Zaharrean. Haur liburutegia izanik, berak betetzen duen funtzioa ez da horretara mugatzen, auzoaren bilgune bihurtzen baita liburutegia. Elkarlanean jarraitzen dugu English School eta Zurriola ikastolekin haurrak liburutegira etor daitezen.
Auzoarekin elkarlanean aritu gara Intxaurrondo Eguna, Intxaurrondo Zaharreko festak eta haurrentzako tailer eta jarduerak antolatuz.
![]() |
Haur antzerkia: Orobil Borobil |
![]() |
Poltsiko antzerkia: Kokakola ta barea |
![]() |
Haur antzerkia: Ilusioaren doinua |
Euskara urteko jardunean zeharkako lerrotzat hartzen dugu. Haur programazio guztia euskaraz egiten dugu, baita Poltsiko antzerkia ere. Horretaz gain, Arrainentzako Himnoak Morau ta Beñardorenazken proiektu musikala aurkeztu genuen azaroan.
Kopurua | Erabiltzaile | Kopurua | Erabiltzaile | Kopurua | Erabiltzaile | Kopurua | Erabiltzaile | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
GUZTIRA | 114 | 3.838 | 85 | 2.375 | 23 | 842 | 6 | 621 |
Antzerkia | 8 | 959 | 7 | 885 | 1 | 74 | ||
Musika | 7 | 545 | 7 | 545 | ||||
Elkarteen bilerak eta aktibitateak |
49 | 515 | 37 | 352 | 10 | 116 | 2 | 47 |
Liburutegiaren jarduerak | 40 | 1158 | 28 | 506 | 12 | 652 | ||
Besteak | 4 | 574 | 4 | 574 |
Kopurua | Erabiltzaile | |
---|---|---|
Bideo tailerra (produkzioak eta partehartzaileak) | 38 | 303 |
GUZTIRA | 38 | 15.372 |
Liburutegiko bisitak | 15.069 |
Denak | Euskara | Gaztelera | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Kopurua | erabiltzaile | Kopurua | Erabiltzaile | Kopurua | Erabiltzaile | |
GUZTIRA | 15 | 163 | 6 | 75 | 9 | 88 |
2013/2014 ikastaroak | 4 | 26 | 4 | 26 | ||
2014/2015 ikastaroak | 11 | 137 | 6 | 75 | 5 | 62 |
Denak | Euskara | Gaztelera | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Kopurua | Erabiltzaile | Kopurua | Erabiltzaile | Kopurua | Erabiltzaile | |
GUZTIRA | 15 | 71 | 6 | 37 | 9 | 34 |
2013/2014 ikastaroak | 4 | 13 | 4 | 13 | ||
2014/2015 ikastaroak | 11 | 58 | 6 | 37 | 5 | 21 |
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa