Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

CC Intxaurrondo

2014 urtean zerbait nabarmendu beharko bagenu, kultur etxeak kontzertu kopuruan eta ikusle kopuruan izan duen gorakada da. 3.000 pertsona gehiago etorri dira gure aretora musika kontzertuak entzutera (guztira 8.500 inguru), eta horrekin, espazioak hiriaren musika mapan bere lekua hartu duela esatera ausartuko gara. 10 kontzertu gehiago egin dira, batez beste, 4,2 kontzertu egiten dira hilabetean (ekaina, uztaila, abuztua ez da programatzen) eta batez beste, 238 pertsona etorri dira kontzertu bakoitzera.

Lehengo urtean abiatu genituen hiru lan esparruetan lanean jarraitzen dugu; formazioa, sorkuntza eta zabalkundea. Formazioari dagokionez, Musika Eskolako gelak martxan jarraitzen du eta arratsaldero, ikasleak, musika mintzaira zein piano ikastaroetara etortzen dira. Lauaizeta ikastolarekin elkarlanean jarraitu dugu eta Belakoren egonaldia aprobetxatuz, Lauaizetako ikasleak kultur etxean izan ziren, hona hemen horren adibidea. Sorkuntza bultzatzeko asmoz Miarritzeko Atabal zentroarekin batera Belakoren egonaldia antolatu genuen. Diskoa grabatu berri, udara aurretik kultur etxean izan genituen bira prestatzen. Azkenik indar handiena hartu duen atala zabalkundea izan da, kontzertuena alegia. Aurten ere, bertako zein nazioarteko taldeak izan ditugu; bertakoen artean, Esne Beltza, Napoka Iria, Doctor Deseo, Tania de Sousa, Petti, Niña Coyote eta Chico Tornado edo Kasernarat aipatuko ditugu. Nazioartekoetan, aldiz, Ty Segall, The Stranglers, Future Islands, Redd Cross, Ivan Ferreiro edo The Nomads.

doctordeseo memoria

Doctor Deseo

ivanferreiro memoria
Ivan Ferreiro
reddkross memoria
Redd Kross

Auzoarekin elkarlanean, III. Intxaurrondo Eguna, Emakumeen Astea, Ibiltariaren Astea, Extremadurako kultur astea eta Janintx Aniztasunaren inguruko hilabetea nabarmendu nahi ditugu. DSS2016 Fundazioarekin batera Infusioak izeneko proiektu bat gauzatu dugu auzoan. Artista profesionalek eta auzoko eragileek elkarlanean sorkuntza prozesu bat egin dute. Sagasti Eder Printzesa eta Granadako Boabdil auzo algara Koldo Izagirrek idatzi eta Eneko Olasagastik zuzendu zuen. Bertan, aktore profesionalez gain, auzoko elkarte eta eragileek ere parte hartu zuten, ikus. Emakumeen astea antolatu genuen auzoko bi emakume elkarte zein +55 zerbitzuarekin batera, eta formatua mantendu dugu aurten. Ibiltariaren asteak XXVI. edizioa egin zuen eta aretoa jendez beteta egon zen. Extremadurako kultur astean, Jarancio Konpainiaren antzerkia eta erakusketa gurean hartzeko parada izan genuen. Eta azkenik urrian Plazara Goaz taldeak Janintx Aniztasunaren inguruko hilabetea antolatu du, auzoko eragileen artean antolatutako erakusketaz gain.

Euskara urteko jardunean zehar-lerro moduan hartzen dugu. Zazpi literatur solasaldi egiten ditugu urtean, lau komikienak eta hiru euskal literaturakoak. Emakumeen Astean, Ibiltariaren Astean, kontzertuetan, Plazara Goazekin elkarlanean antolatzen ditugun Pirritx eta Porrotxen saioan zein gainontzeko atal guztietan ere euskararen presentzia ahalik eta handiena izatea nahi dugu. Sagasti Eder Printzesa auzo algara euskaraz egin da eta horrek sorkuntza bultzatzeaz gain, auzorako idatzitako obra euskaraz sortu eta antzeztea ekarri du.

Zerbitzuei dagokienean, +55, haurtxokoa eta gaztelekua eta liburutegia bere eguneroko jardunean ari dira. Sendotzen ari dira zerbitzuak eta horrek erabiltzaileen zifra altuak ematen ditu. Auzoari zein erakundeei egiten zaien espazioen lagapenak nabarmen igo dira aurten.

Plus 55 programak, jarduerekin eta auzoko eragileekin elkarlanean jarraituz, zerbitzua sendotzen jarraitu du aurten ere. Aurten 19 jarduera egin dituzte eta 610 pertsonak parte hartu dute. Nabarmentzeko jarduera bat Clown Terapia Tailerra izan da, lau saio egin ziren eta jendeak jarraipena eskatu zuen. Horregatik, 2015ean urte osoko ikastaro bat egingo da.

sagastieder memoria
Sagastieder Printzesa eta Granadako Boabdil
kokein memoria
Kokein
       


JARDUERAK                         EUSKARA        GAZTELERA       ELEBIDUNA

  Kopurua ErabiltzaileKopurua ErabiltzaileKopuruaErabiltzaileKopuruaErabiltzaile
Antzerkia 9 1.916 5 910
Dantza
Bideoa 4 68 3 104 1 16
Musika 9 1.313 9 3.145 9 2.363 16 3.221
Hitzaldiak 2 130 6 421 2 275
Ikastaroak eta Tailerrak 15 252 5 160 10 92
Erakusketak 4 1.447 4 3.170
Elkarteen bilerak eta aktibitateak 24 7.984 11 267 17 2.601
Aretoen alokairuak 1 30 1 20 1 180
Liburutegiaren jarduerak 33 1.140 13 251 1 15 1 990
Besteak 1 200
GUZTIRA 81 12.581
53 6.765
35 8.620
17 4.211

 

      ZERBITZUAK                                                                     
  Kopurua Erabiltzaile
Liburutegiko bisitak 80.214
Plus 55 (jarduerak) 12 517
Haurtxokoa (jarduerak) 175 5.430
Gaztelekua (jarduerak) 156 6.953
GUZTIRA 343 93.114

 

Emakumeen formakuntza
 GuztiraEuskeraGaztelania
 KopuruaErabiltzaileKopuruaErabiltzaileKopuruaErabiltzaile
GUZTIRA 16 187 4 47 12 140
 2014/2015 ikastaroak 14 172 4 47 10 125

 

  Gizonezkoen formakuntza
 GuztiraEuskeraGaztelania
 KopuruaErabiltzaileKopuruaErabiltzaileKopuruaErabiltzaile
GUZTIRA 16 86 4 15 12 71
2014/2015 ikastaroak 14 75 4 15 10 60

  • Bisitariak guztira: 125.564