Aurten ziklo sendoak mantendu egin dira eta proposamen berriagoak indartu ditugu, baina horrekin batera, proiektu berriak martxan jarri ditugu lankidetza sarea indartuta, programazioa eta zerbitzua hobetu asmoz.
2014an elkarlanerako bide berri bat sortu nahi izan dugu Altzako ikastola eta ikastetxeekin eta Heziketa Jardunaldiak antolatu ditugu eta horietan, besteak beste, Rafael Bisquerraren adimen emozionalari buruzko hitzaldia izan genuen. Erantzuna ezin hobea izan da, bai irakasle bai gurasoen aldetik eta dudarik gabe jarraipena izango du datozen urteetan.
Ikasleak ere gerturatu dira kultur etxera proposatutako hainbat ekimenetan parte hartzera, besteak beste, artelan bat sortu dute Miguel Moleten laguntzarekin, Zeramika artean jardunaldien barruan.
Altzako eragileekin burututako ekitaldien artean, Natur Astea dugu. Aurten aukera izan dugu bertako hegaztiak ezagutzeko Ugatza elkartearen eta Aranzadiko Juan Arizagaren eskutik. Haurrek ere hartu dute parte Aranzadik gidatzen duen Txoribox programaren bitartez.
![]() |
Natur Astea 2014 - Txoribox |
Antzerkia kalean - Roda Mon - Grupo Mumusik |
Bertsolaritzak toki berezia du programazioan eta Bertso astearen barruan Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano, Alaia Martin eta Unai Agirre bertsolariak izan ditugu, besteak beste.
Urtean zehar, halaber, bertsolaritzari lotutako beste emanaldi batzuk ere izan ditugu: Garai Hura Gara Andoni Egaña eta Xabier Lizasorekin edo Artejiraren barruan Rap eta Bertsoak uztartu zituen saio berezia.
Eremu zabalagoa hartzen duten jaialdien aldetik proposamen interesgarriak iritsi dira Altzara aurten: Musika sakratua edo Abesbatzen Astean Eskifaia eta Choros Amici abesbatzen emanaldiak, Literaktumen barruan Dolores Redondoren hitzaldi arrakastatsua edo Pepín Tre, Oscar Aginagalde eta Ramon Agirreren interpretazioak Poltsiko Antzerkiaren zikloan.
|
Dolores Redondo - Literaktum |
Olatu Talka jaialdiaren baitan inoiz baina ekitaldi gehiago egin dira: azoka, kontzertuak, tailerrak... Ekimena urtez urte hazten ari da, bai eta parte-hartzea handitzen ere.
Antzerkia Kalean zikloa udan da protagonista eta antzerkira gerturatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Mumusic taldearen Roda Mon edo Malas Compañías taldearen Txatarra antzezlanak gure plazetan taularatu dira.
Casares Irratiak Donostialdean sortzen diren lan artistiko eta ekimen berriak aireratzeko bitarteko bihurtzea du helburu eta, horretarako, webgune berria estreinatu du www.casaresirratia.info helbidean. Bertan, zuzeneko emisioa entzuteaz gain, nahieran entzungai eta deskargatzeko moduan dago Casares Irratian ekoizten dugun guztia. Facebook (www.facebook.com/CasaresIrratia) eta Twitter (@dk_casares) kontuak ere sortu ditugu.
![]() |
Casares Irratia |
Altzoka - Olatu Talka |
2014ean 33 irratsaioz osatutako programazioa eskaini dugu. Horietatik 16 saio irratien arteko sarearen bidez eskaini ditugu, eta beste 17 Casaresen ekoiztu dira, irrati-tailerreko partaideek, kolektiboek, irratiko lantaldeak edo sail-arteko lankidetzan eginak.
Ikastaroen eskaintza oparoa ere prestatu dugu, esperientzia handia duten profesionalekin: Forki eta Sergio Errasti, Xabi Unanue, Kiko Jauregi, Inko Martin, Galder Perez, Joxerra Garzia eta Xabier Erkizia.
Eta aipatzekoak dira irratiaren inguruko hainbat emanaldi edo ekitaldi berezi: Kultura irratian: aurrera begirako erronkak irrati-topaketa Arantxa Iturbe, Gorka Bereziartua, Iñigo Astiz eta Gaizka Amondarainen parte-hartzearekin, Motel Hela irrati-antzerkia, Mikel Laboaz: Marisolekin bakarrizketan irrati-performancea eta kalean egindako irratsaio bereziak Olatu Talka edo Artejira jaialdietan.
Plus 55 programak, jarduerekin eta auzoko eragileekin elkarlanean, sendotzen jarraitzen du. Aurten 2.500 pertsona baino gehiagok parte hartu dute 35 ekintzetan. Hileroko ohiko programazioaz gain, nabarmentzekoak dira bereziki Osasun jardunaldiak, orain arteko 7 edizioen asistentziarik handiena izan dutelako, eta Olatu Talkaren barruan antolatzen den azoka berezia, Altzoka, elkarlana bultzatzen duena.
Osasun Jaurdunaldiak - Plus 55 |
Musika Sakratuaren XXV. Zikloa |
Altzako Tokiko Bildumaren zerbitzuaren kalitateak maila ona izan du aurten ere: 1978-1997 urte bitarteko 200 bat berri bildu dira, eta argazkien atalean, aipamen berezia merezi du kirola gaiaren inguruan argazkiak biltzeko martxan jarri den ekimenak. Datu-basean 10.964 dokumentu daude katalogatuta eta horietatik 10.275 web orrian. Bestalde, webaren bisita kopurua oso altua izan da aurten ere, 119.742 bisitatik gora.
Liburutegiak umeengan irakurzaletasuna bultzatzeko ekitaldiak antolatzen jarraitu du Tomasenen, eta horren adibide dira Ipuinaren ordua zikloa, martxoa eta apirila bitartean garatutako Istoriaegileak tailerra edo Ramon Soroizek eskainitako Tramankuluak eskolan antzezlana.
Guztita | Euskara | Gaztelera | Elebiduna | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kopurua | Erabiltzaileak | Kopurua | Erabiltzaileak | Kopurua | Erabiltzaileak | Kopurua | Erabiltzaileak | |||
Antzerkia | 15 | 2533 | 9 | 1587 | 4 | 396 | 2 | 550 | ||
Dantza | 2 | 850 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 850 | ||
Zine-Bideoa | 15 | 505 | 5 | 125 | 10 | 380 | 0 | 0 | ||
Musika | 9 | 815 | 3 | 123 | 6 | 692 | 0 | 0 | ||
Hitzaldiak | 19 | 1062 | ||||||||
ikastaroak eta tailerral | 63 | 971 | ||||||||
Erakusketak | 7 | 800 | 0 | 0 | 0 | 0 | 7 | 800 | ||
Bilerak eta eragileen ekitaldiak | 1512 | 10043 | ||||||||
Aretoen alokairuak | 1 | 9 | ||||||||
Liburutegiko ekotaldiak | 36 | 1093 | ||||||||
Beste | 17 | 2172 | ||||||||
TOTALA | 1696 | 20853 |
Kopurua | Erabiltzaileak | |
---|---|---|
TOTALA | 30 | 84961 |
Liburutegi Bisitariak | 75483 | |
Irrati Tailerra | - | 299 |
Tokiko Bilduma | - | 283 |
Plus 55 | 26 | 977 |
Kzgunea | - | 7.919 |
Kzgunea (IT Txartela) | 4 | 33 |
Formakuntza
Guztira | Euskera | Gaztelera | Elebiduna | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kopurua | Erabiltzaileak | Kopurua | Erabiltzaileak | Kopurua | Erabiltzaileak | Kopurua | Erabiltzaileak | Ema Giz | |||
TOTALA | 124 | 1195 | 11 | 198 | 38 | 577 | 6 | 56 | 491 238 | ||
Cursos de 2013/2014 | 27 | 376 | 5 | 105 | 20 | 343 | 2 | 28 | 258 118 | ||
Cursos puntuales 2014 | 3 | 37 | 2 | 24 | 1 | 15 | 0 | 0 | 16 21 | ||
Cursos 2014/2015 | 25 | 316 | 4 | 69 | 17 | 219 | 4 | 28 | 217 99 | ||
Cursos de Kzgunea | 69 | 466 |
Bisitariak Guztira: 119.799
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa