donostiakultura.eus 1.673.258 bisita izan zituen 2014an (aurreko urtean baino % 11,32 gehiago); datu horiek adierazten dute Donostiako eta Donostialdeko kultur eta jai-ataria sendotuz doala.
2014an, honako hauek bisitatu ziren gehien:
1.- DONOSTIA KULTURA AGENDA da oraingoz atariaren erakargarri nagusia, unean uneko eskaintzarik osatuena biltzen baitu.
2.- DKren 84.023 bazkideek aukeran dituzten zozketa eta eskaintza bereziak.
3.- Donostiako Aste Nagusiaren programa (abuztuan)
4.- Ikastaroen eskaintza (irailean)
5.- Donostiako liburutegietako mailegu-kontsultak.
Nabarmentzekoa, halaber, gailu mugikorretatik gero eta bisita gehiago egiten direla webera. Eta donostiakultura.tv ikus-entzunezko webaren jarraitzaileak, 323.481 bisitaldirekin (% 19,76ko hazkundea).
Donostia Kultura webgunea.
Prentsarako argazki saioa.
Hilabeteko agendaren diseinu berria.
Nabarmentzekoa, halaber, webeko gune berriak garatu izana Donostikluba, Casares Irratia eta Musikagelarentzat... Eta hori baino gehiago, jarraitzaileak ugaritu izana sare sozialetan: Facebook, baina batez ere twitter, komunikazio-kanal eraginkor nabarmena. Donostia Kulturak 58.613 jarraitzaile ditu guztira sare sozial nagusietan: 34.568 Twitter-eko kontuetan, eta 22.240 Facebook-ekoetan.
Honako hauek ahaztu gabe: Donostia Kulturako programatzaileen blogak; besteak beste, Arantza Urkiak sinatua, liburuak gomendatzeko blog irekia, eta Liburutegien ahotsa, biak ere literatur eremukoak; Subtítulos, zinekoa (Josemi Beltrán), Musika Bulegoa (Miguel Martin) eta Arte Eszenikoetako bloga, Eszena, Norka Chiapusoren esku.
014an, Altzako Casares Kultur Etxean dagoen irrati horren programazioari eutsi zaio; 13 programa ematen ditu astean, hainbat kolektiboren lanari, Irrati Tailerreko kideei eta departamentu arteko lankidetzari esker. Gainera, 2014an Cómo hablar en público con eficacia ikastaroa nabarmendu da, Enrique Pérez Urrestik emana, eta irrati-antzerkiko obra baten aurkezpena: Más allá del umbral.
Zine unitatetik, honako hauek argitaratu ziren 2014an: 2014ko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen katalogoa, 2000 Maniacos koprodukzioan, Munstroak (25. urteurrenagatiko albuma) eta honako Nosferatu hauek: De Lumière a Kaurismäki eta Langile-klasea zineman.
Nosferatu: Langile-klasea zineman.
Nosferatu: Aki Kaurismaki.
Fantasiazko eta Beldurrezko zinemaren astea: Munstroak.
Bestalde, Donostia Kulturako Prentsa kabineteak erakundearen ohiko komunikazio-premiei erantzuten die, batik bat programa bereziei: jaialdiak, zikloak edo urteurrenak.
Horretarako, emanean dihardu, 2014ko datu hauek adierazten duten bezala:
Prentsaurrekoan Victoria Eugeniako prentsa aretoan.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa