Liburutegi publikoek gizartearen aldaketei erantzun eta haietara egokitu beharra dute. Gizarte digitalak iraultza ekarri du liburuaren inguruko eragile tradizionaletara. Iraultza hori hasi besterik ez da egin.
Formula eta zerbitzu digital berrien bila gabiltza. Hori da datozen urteetan izango dugun dema, donostiarrei irakurbide berriak eskaintezko.
Bisitak eta maileguak
1.014.166 bisita egin dira gure liburutegietara.
Mailegu kopurua: 547.345. Alegia, 2,99 mailegu biztanleko. Datu horrek esan nahi du Europako batezbestekoaren pare gabiltzala (3-4 mailegu biztanleko).
Erosketei dagokienez, 31.634 dokumentu erosi dira. Berritze-kuota % 7,53koa da.
Liburutegien Udal Sareko zerbitzuak erabili dituzten herritarrei dagokienez, 125.084 izan dira guztira. Bazkide aktiboak, hau da, 2014an gure liburutegiren batean mailegu-zerbitzua gutxienez behin erabili dutenak, % 29,16 izan dira. Datu hori ez da aldatu. Bazkide berriak 5.819 izan dira (3.147 emakume eta 2.667 gizonezko).
![]() |
Orrimarkagailua: Maite Gurrutxaga |
![]() |
Liburutegi Nagusia. Haur Saila |
![]() |
Loiola K.E. Liburutegia |
2014. urtea lan tekniko handiko urtea izan da, zertarako eta Euskadi Absysnet 2.0 irakurketa publikoko sarearen liburutegi-kudeaketarako sistema integratuan egokitzeko arazoak konpontzeko. Bi lan-ildo izan ditugu: integrazio informatiko teknikoa eta ondorengo funtzionamendua bermez arautzeko hitzarmenaren zirriborro-proposamena.
Nabarmentzekoak, urtero bezala, Maite Gurruchaga ilustratzaileak Liburuaren Egunerako egindako orri-markatzailea eta bi irakurketa-gida. Bosgarren urtez segidan, Donostia Kulturako liburutegiek udarako liburuak hautatu zituzten familia osoarentzat. "Irakurtzeko uda"k neska-mutikoentzako 80 erreferentzia dakartza, eta beste 40 helduentzat. Bertsio digitalean baino ez da argitaratzen.
Bigarrena, berriz, Julio Caro Barojaren bibliografia zabaletik aukeratutako izenburuek osatzen dute: "Julio Caro Baroja gogoan (1914-2014)". Gida San Telmo Museoko formatu txikiko piezen erakusketarako egin zen. Pieza bat sareko liburutegi bakoitzean, antropologoaren testu bateko azalpenekin batera.
Lanean jarraitzen dugu, halaber, haurrak irakurle bihurtzeko. Nabarmentzekoak: "Irakurri baino lehen irakurri" jarduera, 0-3 urteko haurrentzat, Mestiza elkartearekin lankidetzan; "Ipuinaren ordua" jarduera, ohikoa, 2-4 urteko haurrentzat. Larunbatetan, "Irakurketa kluba" eskaintzen dugu 6-8 urteko haurrentzat, Galtzagorrirekin lankidetzan. Fernando Morillorekin lankidetzan, berriz, "Irakurketa digitalaren kluba", 11-12 urteko haurrentzat. Horiek dira gure proposamen batzuk. Saioetan, batez beste, 20 haurrek hartzen dute parte.
Komunikazioari dagokionez, nabarmentzekoa, halaber, Donostia Kultura atariko zerbitzuko bi blogen alde egin dugun apustua. Orain arte bezala, liburuzainek daramate "Liburu dantza" bloga, liburuak gomendatzeko blog irekia. 42 gomendio idatzi dira 2014an. "Liburutegien ahotsa" blogak, hilero post bat duelarik euskaraz eta gaztelaniaz, liburutegien, teknologiaren eta irakurketa profesionalaren berri ematen du.
Internet zerbitzua |
![]() |
Julio Caro Baroja gogoan (1914-2014) |
![]() |
Pantailaren abentura. Irakurketa digitala. |
Liburutegien zerbitzuan hiru abagune ditugu seinalatuak: Liburuaren Nazioarteko Eguna, apirilaren 23an; Literaktum Literatura Jaialdia, maiatzean; eta Liburutegiaren Eguna, urriaren 24an. Horietan, hiru irizpide hartu dira kontuan, batez ere: euskara, tokiko bilduma eta hermengo literatur ospakizunak.
Literaktum-en Pepe Artolaren jaiotzaren 150. urteurrena gogoratu genuen, Jose Ignazio Ansorenak gidatutako literatur ibilbide baten bitartez. Imanol Epelderen eskutik, "Etxepare Rap", euskal literaturan rap-erritmoz egindako ibilia. Arrisku handiko apustu honek gazte jendez bete zuen gure Ekitaldi aretoa.
Liburuaren Egunean, Gipuzkoako plazan egindako ohiko feriaz gainera, jarduera asko antolatu genituen. Haurrentzat, "Ilustrazio tailerra", Aitziber Alonsoren eskutik, eta Txirri eta Mirriren ikuskizuna, irakurketaren inguruan. Helduentzat, berriz, Pepe Artolaren testuen irakurketa dramatizatua, Ramon Agirre, Asier Hernandez eta Eneko Olasagastiren eskutik. Luis Martín Santos gogoratu genuen literatur ibili baten bidez, eta, amaitzeko, "Urko Menaia and the Basques" kontzertua izan genuen.
"Liburutegiaren eguna" delakorako, hiru ardatzen inguruko hitzaldiak izan genituen, hiru egunetan. Lehen egunean, Ikus-entzunezkoen dokumentazioa, Euskal Telebista, Euskadiko Filmategia, Eresbil eta ETBren artxiboa adibidetzat jarrita. Bigarren eguneko gaia liburutegietako komiki bildumak izan zen, eta horretaz aritu ziren Catherine Ferreyrolle, Angoulême-ko Bibliothèque de la Cité Internationale de la bande dessinée-ko zuzendaria, Vicente Funes, Murtziako liburutegikoa, Dani Fano eta Susana Araiz, zeinak Komikigune aurkeztu baitzuen, Koldo Mitxelena Kulturunean komikiari eskainitako gunea.
Azken eguna liburudendei eskaini zitzaien, eta horretaz jardun zuten Andoni Arantzegi liburu-saltzaileen lehendakariak, Groseko Garoa liburudendak, Kaxilda liburudendak eta Bilboko Alhondigako Alasne Martinek. Solasaldi guztiak Koldo Mitxelena Kulturunean izan ziren. Ondo sendotutako jarduera da, eta Mediateka Tabakalerak ere hartzen du parte programazioan.
Ez ditugu aipatu gabe utziko emakume idazleak: Kathrin Schmidt idazle alemanak "Al norte de los recuerdos. Literatura y memoria" aurkeztu zuen, eta Marta Sanz gonbidatu zuten abenduko irakurketa-klubera, "Daniela Astor y la caja negra" izenburuko bere eleberriaz hitz egin zezan. Gaztelaniazko irakurketa-klubean dinamizatzaile berria dugu, Amaia García, Bookhunterblog izeneko blogaren egilea, Beatriz Monrealek eginkizun hori utzi eta gero.
Euskarazko irakurketa-klubean, Danele Sarriugarte eta Lander Garro idazleak izan ditugu.
Ingelesezko solasaldiaz, berriz, Donostia Book Club taldea arduratzen da. Horra nola parte hartzen duten herritarrek liburutegietako jardueretan; kasu honetan, irakurketa-klubetan.
Ezin ahaztu "Poesia eta pentsamendua" jardunaldiak, Juan Ramón Makusok koordinatuak, eta "Poesia Orduak" izeneko jardunaldiak, Euskal Idazleen Elkartearekin elkarlanean, gure beste jarduera askotan bezala.
![]() |
Liburuaren eguna 2014 |
![]() |
Irakurketa erraza |
![]() |
Liburutegiaren eguna 2014 |
Libutegi kopuura | 17 |
---|---|
Populazioa | 183.113 |
Bilduma modernoko funtsak (1) | 420.042 |
Liburu eta liburuxkak | 327.446 |
Braille liburuak | 55 |
Entzuteko dokumentuak | 33.769 |
Documentu elektronikoak | 4.750 |
Ikus-entzunezko dokumentuak | 46.889 |
Musika inprimatua | 6.728 |
Grabatuak | 243 |
Mapak | 30 |
Liburu elektronikoen irakurleak | 72 |
Ordenagailu eramangarriak | 28 |
iPad | 22 |
Euskarazko funtsa | 75.018 |
Gaztelaniazko funtsa | 293.784 |
Beste hizkuntzetako funtsa | 51.240 |
Bilduma historiko katalogatua | 64.766 |
Microfilmak / Mikrofitxak | 8.109 |
Altak | 31.634 |
Bajak | 10.300 |
Bildumaren hazkundea %-tan | 12,05 |
Bildumaren berrikuntza %-tan (2) | 7,53 |
Erabilera publikoko ordenagailuak | 309 |
Internet / CDROM sarbide-postuak | 270 |
OPAC | 39 |
OPAC kontsultak (bisitak) | 230.982 |
OPAC kontsultak (orriak) | 2.288.781 |
Web kontsultak (bisitak) | 109.440 |
Web kontsultak (orriak) | 336.601 |
Hemeroteka digitaleko kontsultak (bisitak) | 25.579 |
Hemeroteka digitaleko kontsultak (orriak) | 428.159 |
Liburu Dantza Blog-a (bisitak) | 4.849 |
Liburu Dantza Blog-a (orriak) | 10.003 |
Liburutegien ahotsa Blog-a (bisitak) | 3.124 |
Liburutegien ahotsa Blog-a (orriak) | 4.740 |
Liburutegi zerbitzuko bazkideak | 125.084 |
2014. urteko bazkide berriak | 5.819 |
14 urtetik gorako bazkide berriak | 4.157 |
14 urtetik beherako bazkide berriak | 1.662 |
2014ko bazkide aktiboak | 29,16% |
Liburutegira egindako bisitak | 1.014.166 |
Eguneko bisiten batez bestekoa | 3.403,24 |
Maileguak | 547.345 |
Eguneko maileguen batez bestekoa | 1.836,73 |
Liburu-maileguak | 333.065 |
Entzuteko dokumentuen maileguak | 25.226 |
Dokumentu elektronikoen maileguak | 2.914 |
Ikus-entzunezko dokumentuen maileguak | 164.186 |
Musika inprimatuaren maileguak | 2.845 |
Aldizkarien maileguak | 11.280 |
Bideojolasen maileguak | 4.240 |
Liburu elektronikoen irakurleei egindako maileguak | 339 |
Ordenagailuen eramangarrien maileguak | 3.248 |
Internet / CDROM / WiFi kontsultak | 175.274 |
KZ aretoetan | 78.513 |
Aretoan | 55.059 |
WiFi | 41.702 |
Jarduera kopurua | 975 |
Parte-hartzaileak | 22.081 |
Erakusketak | 13 |
(1) Ez dira sartu Amundarain Mediatekako funtsak
(2) PAB (Bertelsman Fundazioarena) liburutegiak aztertzeko programaren arabera
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa