Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Festak

2014an, Festak unitateak ehun bat jardueratan hartu du parte: hiriko elkarte eta erakundeekin batera jardun du, eta, denen artean, aberastu egin dituzte urtean zehar Donostian egiten diren jaietako programak.

Hain zuzen ere, Danborrada, Kaldereroak, Santa Ageda, Aste Nagusia edo Santo Tomaseko festei dagozkien programetan, ekarpen handiak egiten dira Donostiako auzoetatik, festak hiri-erditik harago hedatzen baitira, giro hurbilago eta auzokoagoan.

2014an ere, Olatu Talka jaialdia antolatzen hartu du parte unitateak, 2016ko Europako Kultura Hiriburutzarako jardueren barruan, eta behar ziren baimenak lortzen, hainbat eratako jarduerak kalean egin zitezen.

Eta hori guztia jai iraunkorragoak, berdinzaleagoak, euskaldunagoak eta arduratsuagoak egiteko beharrari begirik kendu gabe.

Errege Magoak

14:50an, Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek harrera egitera etorritako haur guztiak agurtu zituzten San Telmo Museoko balkoitik. Handik, Udaletxe aldera joan ziren zaldi gainean, eta han, 15:30etan, hara bildutako haurren gutunak jaso zituzten. 18:00etan abiatu zen desfilea, eta hiriko erdialdeko kaleetan barrena ibili zen. Desfilea amaitu ondoren, eta ohi bezala, Rezola eta Villa Sacramentoko gerontologia-zentroak bisitatu zituzten.

ERREGEAK SAN TELMO MUSEOA

Errege Magoak San Telmo Museoko balkoian

Errege Magoen desfilea
Taldeak: 23
Parte-hartzaileak: 600dik gora
Gizonezko-emakumetan banatuta: %72 emakume - %28 gizon
Karrozak: 4
Gozokiak: 2.000 kg. (egokiak zeliakoentzat ere). Harreran, baziren diabetikoentzako gozokiak ere.

 

MELCHOR ERREGEAREN KARROZAtxiki

Meltxor Erregearen karroza

Gainera, Erregeek Altzako auzoa bisitatu zuten, eta han Harria parkera hurbildu ziren haur guztiak hartu zituzten.

Haur Danborrada

Urtarrilaren 17an, Haur Danborrada aurkezteko festa egin zen Victoria Eugenia Antzokian. Konpainia guztietako ordezkariek jai handi bat egin zuten, biharamunekoaren aurrekari.

Urtarrilaren 20an, Malen Arrieta Ansa 2014ko Danbor Nagusiak Udaletxeko balkoitik zuzenduta, haur guztiek San Sebastian martxa eta antzinako martxa-zortzikoa jo zituzten, eta ondoren desfilea hasi zen, eguraldia lagun ez zutela hasi ere.

2014ko edizioan, berrikuntza hauek dira aipagarri: lehen aldiz, neskek egin zuten pertsonaia nagusiena; lehen aldiz, bi haur joan ziren XIX. mendearen hasierako gizarte zibila ordezkatzen zuten pertsonaiek osatutako karrozan (hiritar bat eta baserritar bat).

HAUR DANBORRADAREN AUKEZPENA VEANtxiki
Haur Danborradaren aurkezpena Victoria Eugenia Antzokian
HAUR DANBORRADA - KONPAINIAK ALDERDI EDERRENtxiki
Haur Danborradaren konpainiak Alderdi Ederren

Haur Danborrada

Parte hartu zuten ikastetxeak: 43 ikastetxe
Konpainiak: 50
Danborradako pertsonaiak: The English School
Danbor Nagusia: Aitor Ikastola
Parte hartu zuten haurrak: 4.635 (7.257 parte-hartzaile, kontuan izanik ikastetxeek auzoetan egindako haur-danborradak.).
Gizonezko-emakumetan banatuta: %54 neskato - %46 mutiko
Ikusleen zenbatespena: 30.000 - 35.000 lagun.

Helduen Danborradak

Urtarrilaren 20ko 00:00etan, alkateak hiriko bandera jaso zuen, eta Eskaut Gia danborradako ordezkariek, berriz, ikurrina. Danborrada hura izan zen neska-mutilez osatu zen lehena, 1982an, bai eta danbor nagusi emakume bat izan zuen lehena ere. Pieza batzuk Gaztelubideko zuzendaritza mistoak zuzendu zituen agertokian.

Danborraden 84 ordezkarik jo zuten Martxa Gaztelubide elkarteko danborradarekin batera.

Urtarrilaren 19an, Kainoieta iturriaren inguruan, danborradek omenaldia egin zioten PABLO ITURGAIZ upelgileari, 50 urte baino gehiagoz jardun zuela-eta danborradentzako suilak eta barrilak egiten.

BANDERAREN IGOERAtxiki
Bandera Igoera Konstituzio plazan
 
Helduen danborradak
Danborradak guztira: 128
Beriak: 3 (mistoak)
Osaeraren araberako banaketa: %92 mistoak - %8 gizonezkoenak
Parte-hartzaileak guztira: 15.468

 

San Sebastian eguneko ospakizunei amaiera emateko, bandera jaitsi zen Union Artesana elkarteak Sarriegiren martxak eta beste batzuk jo bitartean.

Bertso Eguna

"Azalera" lematzat hartuta, urtarrilaren 25ean egin zen 2014ko edizioa, eta genero-ikuspegia izan zuen gaitzat saio osoak. Donostia Kulturak Bertsozale Elkartearekin lankidetzan antolatzen du egun hau, eta diruz laguntzen dio. Kursaaleko auditorioak –bera baitzen agertoki nagusia–, Parte Zaharreko kaleek eta Boulevardeko oinezkoentzako aldeak 22 bertsolari bildu zituzten; haietarik, 18 emakume.

Donostiako Kaldereroak

Otsailaren 1ean egin zen Inauteriak iragartzen dituen festa hau. Ijito-tribuak Hungariatik Donostiako etxeetako kobre eta metalezko ontzi eta lanabesak konpontzera iristen direlakoa egiten da.

Nabarmentzekoa 2014an ospatu zela emakumeek festa horretan berdintasunez parte hartzen hasi zirelako 10. urteurrena.

KALEREROAKdef

Kaldereroak Konstituzio plazan

Kaldereroak
Tribuak: 18
Parte-hartzaileak: 360 (%55 emakumeak)
Kaldereroak auzoetan:
Konpartsak: 21
Parte-hartzaileak: 5.548

Inude eta Artzainak

Eguraldi txarra zela-eta, Kresalako konpartsak 9an desfilatu zuen, igandearekin. Aurretik, Groseko Artzai eta Iñudeak konpartsa ibili zen Gros auzoko kaleetan. Antiguotarra Dantza Taldea Antiguan ibili zen 9an, eta 16an, berriz, Ikasbide Elkartea Amara Berriko kaleetan barrena.

Inude eta Arzainak
Auzoetan: 4
artzainak-inudeak 2014txiki
Inude eta Artzainen konpartsa Parte Zaharreko kaleetan zehar
 

Inauteriak

Inauteriak otsailaren 27tik martxoaren 3ra izan ziren. Euria sarri egin bazuen ere, desfilean parte hartu zuten konpartsek jendaurrean erakutsi ahal izan zituzten karrozak, koreografiak, jantziak...

Momo jainkosarena Aitziber Urkola Zalbidek egin zuen. Hala hura nola segizioko hiru emakumeak Txasiss konpartsakoak ziren.

2014KO MOMO JAINKOSA ETA BERE LAGUN TALDEAtxiki
2014ko Momo Jainkosa eta bere segizioa.
2014KO INAUTERIAKtxiki

Mystic Konpartsa Boulevard-ean.


Donostiako Inauteriak
Konpartsak: 28
Partaide kopurua: 2.531 (%87,59 emakumeak)
  1.060 neskato
  97 mutiko
  1.157 emakume
  217 gizon
Inauteriak auzoetan
Konpartsak: 13

 

Donostiako zenbait auzok jarduera gehiagorekin osatu zuten Inauterien programazioa: Altzak, Antiguak eta Bidebietak.

San Joan Bezpera

Ekainaren 23an, astelehenarekin, arratsaldeko 7etan eta Konstituzio plazan, Goizaldi dantza taldeak San Joango zortzikoa dantzatzeari ekin zion. Udalbatzak, beste behin ere, agintarien Esku dantzan egin zuen.

Auzo askok ospatu zuten San Joan bezpera suteak piztuz: Altza, Amara Berri, Amara Zaharra, Antigua, Antigua-Lorea, Ategorrieta, Bidebieta, Gros, Herrera, Igeldo, Intxaurrondo Iparra, Loiola, Martutene, Morlans, Oleta, Loiolako Erribera, Txomin eta Ulia.

 

SAN JOAN BEZPERAtxiki
Agintarien Esku Dantza Konstituzio plazan

Aste Nagusia

Milaka eta milaka lagunek bete zuten Donostia abuztuaren 9tik 16ra, eta askok eta askok programaturiko jardueretan parte hartu zuten.

Elkarteek, beren jardueren bitartez aberastu egiten baitute zortzi egunez Donostian gauzatzen den programa, "Artillero" kantatu zuten, azpimarratuz jaiak denon artean egiten ditugula.

2014an, Donostiako zezen suzkoen saldoak 30 urte bete zituen, programa berezi batez ospatu ere, hainbat herritatik etorritako 30 zezen suzkok hartu baitzuten parte. Zezen bakoitza bere ohiko ibilbidetik ibili zelarik, 30 zezenen entzierroak eman zion azkena Aste Nagusiari, zeina parte-hartzekoa, berdinzalea eta euskaldunagoa izan baitzen.

HASIERAKO KANOIKADAtxikia
"Artillero dale Fuego"
ZEZENSUZKOA - 30.URTEURRENAtxiki
Donostiako zezen suzkoen saldoaren 30.urteurrena
I GOITIBEHERA JAITSIERAtxiki
I.Goitibeheren jaitsiera

 

Aste Nagusia
(Abuztuaren 9tik 16ra)
Ikusleen zenbatespena: 1.046.348
Agertokiak: 9
Jarduerak: 383
Aste Nagusiko Sariak
Herri Kirolak
Urrezko Kopa: Floren Nazabal Leiza (Etxarri-Aranatz)
Igeldoko Harria: Jokin Eizmendi
VII. Marmitako Lehiaketa: José Manuel Irigoien eta Tomás Núñez
Gazteentzako Pintxo Lehiaketa hemengo produktuekin: Marina de Anabitarte eta Julen Arregi "Aitzol & Aloña Food

 

Programari ideiak eta jarduerak ekartzeko martxan jarritako prozesu parte-hartzailearen ondorioz, programa ofizialaren barruan sartu ziren zenbait elkarteren proposamenak; honako hauenak, besteak beste: Amarako Jai Batzordea, Urban 13, Federación de deportes de inercia de Euskal Herria, Bera Bera RT eta Easo ST.

Aste Nagusiko jarduerak Donostiako hainbat aldetan egin ziren.

Su Festen Nazioarteko 51. Lehiaketa Jaialdia

Jarduera honek biltzen du ikusle gehien Aste Nagusian. Lehia estua izan zen parte hartu zuten 7 piroteknien artean (4 Espainiakoak, eta 3 beste herrialde batzuetakoak), Urrezko Maskorra zeinek irabaziko. Su-festei buru emateko, ikuskizun piromusikal bikain bat ikusteko parada izan genuen, Alacanteko Ricasa pirotekniaren eskutik.

 

PYROVISION-Concha de Oro 2014txiki
Pyrovision: 2014ko Urrezko Maskorra

 
 
Su Festen Nazioarteko 51. Lehiaketa Jaialdia
(Abuztuaren 9tik 16ra)
Ikusleen zenbatespena: 750.000
Parte hartu zute pirotekniak: 7
  Vulcano (Madril), Martarello (Italia), Lieto (Italia), Pyrovision (Austria), Pibierzo (León), Martí (Castelló) eta Pirofantasía (Valentzia).

Sarituen zerrenda:

  • Urrezko Maskorra: Pyrovision (Austria)
  • Zillarezko Maskorra: Pirofantasía (Valentzia)
  • Brontzezko Maskorra: Vulcano (Madril)
  • Herri Epaimahaiaren Saria: Pyrovision (Austria)
  • Gazteriaren Saria: Pyrovision (Austria)

Euskal Jaiak

Gure kulturaren inguruan programaturiko jarduerak, irailaren 4tik 14ra. Nestor Basterretxea artista berriki zendua presente egon zen Zuloaga plazan "Akelarre" eskulturari esker, zeinaren inguruan Kukai danza taldeak bere ikuskizun bat aurkeztu baitzuen, Cesc Gelabert-en koreografiarekin.

Musika, folklorea, dantza-lehiaketa, herri-kirolak, bertako produktuak, haurrentzako jarduerak... era askotako jarduerak, jendearen gozamenerako.

Lehen aldiz, emakumeek erakustaldia egin zuten herri-kiroletan: trontzan, harria jasotzen, txinga eramaten eta lastoa altxatzen jardun zuten.

ESKU DANTZAtxiki
Esku Dantza
DANTZA SUELTOKO TXAPELKETAtxiki
Dantza sueltoko txapelketa

Donostiako Estropadak

Estropadak, emakumeena eta gizonezkoena, egun beretan egin ziren bigarren aldiz: sailkatzekoa, irailaren 4an; eta bi igandeetan, 7an eta 14an.

Sari-banaketa Donostiako kaian egin zen, Donostia Hiria katamaranetik.

KONTXAKO BANDERA-GIZONAKtxiki
2014ko Gizonezkoen Bandera
KONTXAKO BANDERA-EMAKUMEAKtxiki
San Juan Iberdrolako eskifaia
 
 
Donostiako Estropadak
(Irailaren 4, 7 eta 14an)
Ikusleen zenbatespena: 32.000 lagun eguneko
Kontxako VII. Bandera (emakumeentzat)
Traineru parte-hartzaileak: 8
Sailkatuak: Hibaika Jamones Ancín, Zumaia Salegi Jatetxea Itziar, Orio Babyauto, San Juan Iberdrola
Irabazlea: San Juan Iberdrola
Gizonezkoen Kontxako Bandera
Traineru parte-hartzaileak: 25
Sailkatuak: Kaiku Ambilamp, Bermeo Urdaibai Avia Enagas, Hondarribia Orsa, Orio Babyauto, Cabo, Portugalete Eulen, San Juan Iberdrola, Donostiarra
Irabazlea: Bermeo Urdaibai Avia Enagas.

Santo Tomas Feria

2014an igandean tokatu zenez, eta gainera eguraldi ona, azken urteotako feriarik jendetsuena izan zen. Postu guztiak, hala ekoizleenak nola txistorra eta taloak saltzen zituztenak, eskaerei erantzun ezinik ibili ziren une askotan, eta uste baino askoz gehiago saldu zuten.

Ohiko lehiaketak izan ziren egunean zehar: txistorra, eztia, frutak, barazkiak eta txorimaloak; abereen erakustaldiaz gainera. Bertsolariak, trikitilariak, haurrentzako festa eta tailerra. Eta kirolen sailean, "paxaka" pilota-partidekin hasi zen eguna, bai emakumeentzat eta bai gizonezkoentzat, eta ondoren "gizon proba" izan zen, zeinean emakumeen eta gizonezkoen taldeek hartu baitzuten parte.

2014an, zortzi auzok Donostiako bazter guztietara zabaldu zuten jaia zenbait jarduera antolatuta: Antigua, Amara Berri, Amara Zaharra, Gros, Ibaeta, Loiola, Larratxo eta Morlans.

LUR GAIEN LEHIAKETAtxiki
Barazki eta Fruitu lehiaketa
MAIKRUX TXERRIAtxiki
Maikrux urdemea
Santo Tomas Feria
(Abenduaren 21ean)
Ikusleen zenbatespena: 72.000 lagun
Postuak: 235
Urdemea: Maikrux, Leitza, 360Kg.

Olentzero eta Mari Domingi

Jende asko inguratu zen Zuloaga plazara Olentzero eta Mari Domingiri itxarotera: menditik Donostiara jaitsi, eta han, asto batek tiratutako gurdi batean, eta trikitixaren, bastoien eta krixkitinen soinuak lagunduta, Udaletxera hurbildu ziren, non haur guztiak hartu baitzituzten, gutuna azken orduan entregatzera etorriak. Aldi berean, terrazan, hainbat jarduera egin ziren: dantzak, baserritar-jantziko zapia behar bezala ipintzeko eta abarkak lotzen ikasteko tailerra, marrrazki-tailerra et gaztaina-banaketa; denak ere Gero Axular eta Eskola dantza-taldeen eskutik. Harrera amaitu ondoren, Olentzero eta Mari Domingi karroza batean ibili ziren kalerik kale Donostiako erdialdean.

OLENTZEROARI HARRERA www.imagesplitter.net
Olentzero y Mari Domingiri harrera.
 

 

Olentzero
(Abenduaren 24an)
Parte-hartzaileak: 600 lagun gutxi gorabehera
Taldeak: 14
Gozoki-banaketa: 500 Kg.
Ikatz-banaketa: 100 Kg.
Olentzero auzoetan:
Taldeak: 26

Donostiako Auzoetako Jaiak

Festak unitateak kudeatzen ditu jaiak egiteko behar diren baimen eta udal zerbitzuak; gainera, azpiegitura jartzen eta muntaketak koordinatzen ditu, batzorde antolatzaileei eginkizunak errazteko asmoz.

 
Jaien izenak: Egunak
Antiguako San Sebastián Urtarrilaren 16 - 26an
Ibaetako Jaiak Martxoaren 1 - 10ean
Morlans Maiatzaren 9 - 11n
Larratxoko Jaiak Maiatzaren 22tik ekainaren 9ra
Txanpontxo Jaiak Maiatzaren 21 - 25ean
Antiguako San Juanak Ekainaren 6 - 23 Junio
Herrerako Jaiak Ekainaren 14 - 23an
Oletako Jaiak San Juanes Ekainaren 20 - 24an
Amara Berriko Festak Ekainaren 7/21 - 24an
Altzako San Martzialak Ekainaren 21etik uztailaren 2ra
San Pedro Jaiak (Igeldo) Ekainaren 21etik uztailaren 2ra
San Juan Jaiak Intxaurrondo Ekainaren 23an
Kaldero Jaun Jaiak Ekainaren 27 - 29an
Karramarrotar Gorriak Kaiko Jaien Elkartea Uztailaren 15 - 20an
Karmengo Jaiak - Fiestas del Carmen Uztailaren 10 - 13an
Añorgako Karmengo Jaiak Uztailaren 12 - 20an
Zipotz Jaiak (Gros) Uztailaren 17 - 20an
San Inazio Jaiak Uztailaren 19 - 31n
Zubietako Herri Jaiak Uztailaren 24 - 31n
Amarako Jaiak (Amara Viejo) Uztailaren 26tik abuztuaren 3ra
Loiolako San Inazio Jaiak Uztailaren 30tik abuztuaren 3ra
Añorga Txiki Irailaren 5 - 6an
Fiestas de Txomin Enea Irailaren 5 - 7an
Jolastokieta Irailaren 8 - 14an
Aieteko Jaiak Irailaren 12 - 21ean
Intxaurrondo Zaharreko Jaiak Irailaren 12 - 14an
Porrontxo Jaiak Irailaren 13 - 21ean
San Festo (Riberas de Loiola) Irailaren 19 - 21ean
Fin de Verano (Santa Bárbara) Irailaren 19 - 21ean
Amara Berriko Jai Herrikoiak Urriaren 9 - 12an
Martu Jaiak (Martutene) Urriaren 9 - 12an

Beste Jarduera batzuk

 
Etxe                       Erregionalen   Jaiak:
Jarduerak: 7
Beste lankidetza batzuk:
Jarduerak: 66 (II. Txakoli Eguna,Casal de Catalunya, Tango jaialdia AGATA, Liburu zahar eta berrien azokak, Munduko arrozak, 11KoloreFest, Lauarin jaialdia, AFAGI, Argazki Igande Digitala, etab,


Festak unitateak eginkizun hau du jarduera horietan: kalean hainbat kolektibok eta elkartek proposatutako jarduerak egiteko behar diren baimenak kudeatzea, behar diren azpiegiturak jartzea eta muntaketa koordinatzea.

Senidetzeak

Marugame: Urteroko garaikur-trukea egin zen eskolarteko futbol-txapelketetarako.

Uztailaren 27tik 31ra, Marugameko High School-eko ikasle talde batek bisitatu zuen Donostia.

Wiesbaden: Donostiako 2012 eta 2013ko Inauterietako Momo jainkosak gonbidatu zituzten Wiesbadengo Inauterietan parte hartzeko.

Pilar Soberon artista donostiarra hautatu zuten, aeolia lanarekin, arte-proiektu batean parte hartzeko, hainbat herrialdetako beste zazpi artistarekin batera, denak ere hiri aleman horrekin senidetutako hirietakoak. Uztailaren 12an, omenaldi bat eskaini zitzaion Donostiari Wiesbadengo Kunsthaus-en.

Abuztuaren 9an, "Gero Axular Taldea"k hartu zuen parte "Rheingau wine festival 2014" programan.

Trento: 2014an ere, Donostia gonbidatu zuten Palio dell'Oca lehiaketan parte hartzera (Adige ibaia baltsa batean jaistea); ekainaren 22an egin zen, San Vigilioren jaien programaren barruan. Easo igeriketa klubeko 6 laguneko talde batek hartu zuen parte.

 

Eskerrak babesleei

Beste urte batez, eskerrak eman nahi dizkiegu honako marka hauei, berak gabe zenbait jarduera egin ezinik geratuko baikinen: Amstel, Coca Cola, Euskaltel, El Diario Vasco, Kutxa Gizarte Ekintza, Kutxabank, AFADE, FCC, Eroski, Supermercados BM, Insalus, Nestle, Frigo eta Super Amara.