Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Zinemaldi hain berezi hau XXV. urteurrenera iritsi da, eta, hori ospatzeko, bere jarraitzaileei egin zien omen, jarraitzaile leialenei eta Donostia osoari, gure hiriak maitasun handiz hartu baitu hiritar guztiak fantasiazko generoaren zale sutsua izan beharrik gabe.

Horixe frogatzen dute zenbait kolektiborekin egindako itunek; aurten, esate baterako, Behobia - Donostia lasterketarekin, zertarako eta maratoi zonbie bitxi bat antolatzeko. Zinemaldia ohi baino luzeagoa izan zen urteurren hori ospatzeko, eta horrek ere lagundu zuen ikusle kopurua handiagoa izan zedin, hala zine-aretoetan nola erakusketa, kontzertu eta beste jardueretan.

behobia ss zombi
Behobia - Donostia

Lehiaketa-sailean eta proiekzioetan, film laburrak gero eta garrantzitsuagoak ari dira bihurtzen; berriki lortutako Animazio Sariari, Syfy kateak emandakoa gehitu zaio.

Kartel ofiziala Astearen historiari egindako atzera begirakoa zen, bai eta 24 aste geroago zikloa ere; eta zenbait lagun etorri izana ere, hala nola Álex de la Iglesia edo Jaume Balagueró, atzera begira jartzeko modu bat da.

fachada principal
Antzoki Zaharra
fritschi y balaguer rec4
"REC4" filmaren aurkezpena

Hogeita bost urte bete zituzten zenbait bidai lagunek ere, hala nola 2000 Maníacos fanzineak edo Subterfuge konpainiak, eta biek izan zuten tarte bat programazioan.

jiri barta en su expo
Jiri Barta
what we do in the shadows
"What We Do in the Shadows"
deisign
"DEISIGN" erakusketa

DEISIGN artista donostiarraren eta Jiri Barta marionetista txekiarraren erakusketa banak are gehiago lagundu zuten ibilbide horretan, eta Kutxa Fundazioa ere gehitu zitzaien, Kubo aretoko erakusketa ikusgarriaren bidez: Irudi fantastikoa.

Behobia Z izan zen partekatzeko jardueren Nekrogune menu baten beste osagai bat; haurrentzako tailer animatroniko bat ere izan zuen, makillajea eta Hellbytes izeneko ziklo oso bat, beldurrezko zinearen eta bideojokoen arteko loturei eskainia, Donostia 2016ren babesarekin.