Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Giza Eskubideen Zinemaldia

Zinemaldi hau Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearekin batera antolatua da, eta gero eta gehiago iratzartzen ditu kontzientziak eta sustatzen du eztabaida; 2014an, hamabigarren ediziora iritsi gara. Hain zuzen ere, ikusle kopurua gehitu egin zen berriz ere jarduera guztietan.

cartel festival
Zinemaldiaren kartela
robert gudiguian premio ddhh
Robert Guédiguian
ateak zabalduz
"Ateak zabalduz"

Robert Guédiguian zinegile marseillarrak jaso zuen saria; langileriarekin konprometiturik, saritu ezin hobea izan zen munduan era askotako krisia nagusitu den une honetarako. 2014an, duintasunez hiltzeko eskubidea, ikuspegi feministak, enpresa farmazeutikoen boterea edo okupa mugimendua izan ziren sakonen jorratutako gai batzuk.

Film "probokatzaile"en artean, euskal produkzioen estreinaldia hauek: Ateak zabalduz eta Echevarriatik Etxeberriara. Auzoetara ere iritsi zen zinemaldia, euskarazko lan kalitatezko batzuk eman baitziren kultur etxeetan.

expo miradas conscientes
"Begirada kontzienteak" erakusketa
short term 12
"Short Term 12"
miel
"Miel"

Europarekiko sareko lana sakondu egin da 2014an, leiho bat zabalik izan dugu Glasgowko zinemaldira begira, bai eta Europako Zinema Bidean minizikloa ere.

2014an, jendeak zenbait erakusketa bisitatu ahal izan ditu: Begirada kontzienteak, Urak, ibaiak eta herriak, Emakumea: Denok gara horietako bat, Vidas recicladas, Lankidetza aldaketarako eta Artea eta Giza Eskubideak: Haur eta Gazteen X. edizioa.