Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Informazio praktikoa

Babes eta higiene neurri bereziak

Covid-19ak eragindako alarma egoeraren harira, Donostia Kulturaren antzokietan neurri bereziak hartuko dira, ikus entzuleen eta langileen segurtasuna ziurtatzeko. Ikus neurri zehatzak.

Sarrerak aldatzeko eta dirua itzultzeko politika

Egoerak hala eskatzen badu, Donostia Kulturak iragarritako funtzioak bertan behera utzi edota datak, ordutegiak, programak eta interpreteak alda ditzake.

Bertan behera utzitako ekitaldietako sarreren itzultzea

Horrelako kasuetan, erosketa egiteko erabili den kanal beretik egingo da itzulketa. Sarrerak Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan erosi dituztenei dirua online itzultzeko sistema jarri da martxan, leihatilara bertaratu beharrik gabe, inprimakia beteta.

Atzeratu edo ordutegiak, programak edo interpreteak aldatu diren emanaldietako sarreren itzultzea

  • Itzultzea eskatzeko epea kasuan kasu jakinaraziko da, Dkren ohiko bideetatik.
  • Epe horretatik kanpo jasotako eskaerak ez dira onartuko.
  • Sarrerak Internet bidez erosi dituztenek itzulketa dksarrerak@donostia.eus posta elektronikoaren bidez eskatu beharko dute.
  • Leihatiletan erosi dituztenek eskaera inprimakia beteta egin beharko dute.

Mugikortasun debekua dela-eta (COVID-19) bertaratu ezin dutenentzat sarrera itzultzea

  • Itzultzea eskatzeko epea emanaldiaren bezperan bukatuko da.
  • Epez kanpo jasotako eskaerak ez dira kontuan hartuko, eta ez da dirua itzuliko.
  • Sarrerak Internet bidez erosi dituztenek itzulketa dksarrerak@donostia.eus posta elektronikoaren bidez eskatu beharko dute.
  • Leihatiletan erosi dituztenek eskaera inprimakia beteta egin beharko dute.

Ohiko salmenta­ guneak

Victoria Eugenia Antzokiko leihatila (943 481818) / e-maila

Antzoki Zaharreko leihatila (943 481970) / e-maila

Sarrera kopurua

Ekitaldiaren informazioan besterik esaten ez bada, ikuskizun bakoitzean gehienez 20 sarrera erosi ahal izango dira.

Haurrekin joan al naiteke?

Haurrentzako ez diren emanaldietara 7 urte azpiko haurrik sartzea ez da gomendatzen.

Zuzendaritzak haurra kalera irten dadila eskatzeko eskubidea izango du, gainerakoikusleei traba egiten ari zaiela uste badu.

Ateak irekitzea

Antzokiak ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago zabalduko ditu ateak.

Mugikortasun urriko pertsonentzako antzokiko sarbidea

Aretoetako sarrera guztiak mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta daude. Victoria Eugenian mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuei % 20ko deskontua aplikatzen zaie, baita mugikortasun urriko pertsonaren lagunari ere.

Zer gertatzen da ikuskizunera berandu iristen banaiz?

Arren, garaiz iritsi: emanaldia behin hasita, antzokiak sartzea debeka diezazuke.

Emanaldietan

Ikuskizunean parte hartzen duten artisten eskubideei jarraiki, debekatuta dago edonolako euskarritan soinu­ edo irudi­ grabaketarik egitea, baldin eta aurrez berariazko baimenik ez badago.

• Mugikorrak eta edozein motako alarmak deskonektatu egin behar dira.

• Emanaldietan zehar ezin da jan ezta edan ere.

• Ezin da erre (zigarro elektronikoak ere ez).

• Ez da animaliarik onartzen (txakur­gidak izan ezik).

 

Sarrerak

Victoria Eugenia Leihatila

Tel.: 943 48 18 18 / e-maila

 

Antzoki Zaharra Leihatila

Tel.: 943 48 19 70 / e-maila