Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Heineken Jazzaldia 2013

48. Heineken Jazzaldia 2013ko uztailaren 24tik 28ra bitarte egin zen, eta aho-gozo ederra utzi zuen nonahi, entzule-kopurua gehitzearen eta ehundik gora kontzertuen arrakasta artistikoaren ondorioz (hirurogeita hamaika, doakoak).

Entzuleak 150.000 izan ziren guztira; % 18 gehiago esan nahi du horrek, aurreko urteko 122.000rekin alderatuz gero. Eta gehikuntza hori bai ordaintzeko kontzertuetan eta bai doakoetan gertatu zen.

Jamie Cullum txikia luzea

Kritikak, batez ere nazioartekoak (Estatu Batuak, Frantzia, Italia, Britainia Handia, Alemania, Serbia, Kroazia eta Norvegiako komunikabideak izan genituen), jazzaren joera berrienen aldeko apustua nabarmendu zuen; John Zorn eta haren Masada Marathon, esate baterako, bai eta pisu historiko handiko artistaren bat ere, hala nola Lee Konitz, zeinak Donostiako Jazzaldia Saria jaso baitzuen 2013an, edo Pharoah Sanders.

Programazioko izen handiek (Jamie Cullum, Elvis Costello, Diana Krall edo Hiromi, batzuk aipatzen hasita) ondo baino hobeto erantzun zioten ikus-entzuleen harrera onari, eta mailarik altueneko kontzertuak eskaini zituzten den-denek.

Jazz Band Ball-ek eman zion hasiera, Jamie Cullum karismatikoarekin, eta ondoren Shibusa Shirazu Orchestra etorri zen; hor hasi zen jendearen eguneroko joan-etorria, Zurriolako hondartzak eta Kursaaleko terrazek osatzen duten bazter ezagunean.

Jaialdiak euskal jazza sustatzen jarraitzen du: hogeita hamar talde baino gehiago izan ziren 2013an, batzuk agertoki nagusietan; esate baterako, Belako, Elvis Costello and The Imposters-ekin jardun baitzuen Zurriolako hondartzan, eta emaitza bikaina izan zen; frogatuta geratu zen euskal musikariak oso maila altura iristen ari direla.

John Zorn txikia
John Zorn
Diana Krall txikia
Diana Krall

San Telmo Museoa, berriz, ikusi da gune aproposa dela konposizio askotarikoetarako; izan ere, oso kontzertu desberdinak hartu zituen bere hormen artean: Agustí Fernández eta Aurora Trío, Beñat Achiary, Uncommon Deities edo Maya Homburger eta Barry Guyk osatutako duoa, eta ondotik Mikel Azpirozen pianoa.

Basque Culinary Center-eko agertoki dagoeneko sendoari Mugaritz jatetxearen eskaintza gastronomiko-musikala gehitu zitzaion, aukera eman baitzion bezero talde mugatu bati Matija Dedic-en eta Erik Friedlander-en musikaz gozatzeko uztailaren 26an eta 28an.

Nauticool-i dagokionez, nabarmentzekoa da zenbait DJ-ren inprobisazioen inguruko musika-eskaintzak harrera ona izan duela entzule sail ez nahitaez gazte baten artean, eta haziz doala urtetik urtera.

Elvis Costelo txikia
Elvis Costello
Pharoah Sanders 114 txikia
Pharoah Sanders

Ezin aipatu gabe utzi Txikijazz-a, haurrentzako tarte berri bat; 2013an hasi zen, eta, haurren parte-hartze ugaria eta harrera ona ikusita, iragar daiteke etorkizun oparoa izango duela.

48. Heineken Jazzaldiak piztu zuen interesa sare sozialetan eragindako trukean nabaritu zen, batez ere Twitter eta Facebook-en, non mugimendu bizia izan baitzen Jazzaldiko egunetan; horrek ere lagundu zuen Jaialdiaren emaitzak  are gehiago biribiltzeko.