Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Loiola Kultur Etxea

2012an Loiola Kultur Etxeak 25 urte bete zituen bezala, 2013an beste programa eta jarduera batzuen urteurren asko izan ditugu; batzuk, dagoeneko sendotuta daudenak, eta beste batzuk data seinalatuetan tokatu direnak: Donostia erre, suntsitu eta berreraiki zuteneko bigarren mendeurrena, 1813-2013; Donostia-Hendaia "Topo" trenaren 100 urteak; Loiolako Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 25 urteak, Loiola Esnatu emakume taldearen 25 urteak, kultur etxeak Martuteneko kartzelarekin duen lankidetzaren 20 urteak, Joxe Aierbe loiolatar berriki zenduari egindako omenaldia... eta beste jarduera batzuk, hala nola Festival de Tributo a los Beatles, non 10 musika-taldek hartu baitzuten parte, eta Jornadas de Micologíaen 15 urteak.

LOIOLA web ZU ERE ON KIXOTE

 

Topoko lanek eragina dute oraindik ere gure eraikinean, eta erakusketa-gela, esate baterako, areto nagusirako pasabide zaigu, beste deserosotasun batzuekin batera. Hala eta guztiz ere, erakusketen ildotik jarraitzen dugu: Elena Vázquezen Euskal Herriko Hegaztiak, Urumea ibaiari buruzko erakusketak, bat zuri-beltzezko argazkiena eta bestea proyecto alternativo de Kalapie para el encauzamiento en Martutenerena, Carlos Fiallos argazkilariaren "Latinoamérica: un pueblo que camina" erakusketa, eta Martuteneko kartzelako presoen artelanak.

Berritasunak: esan dugu programa asko sendoturik daudela, baina izan da berrikuntzarik izan duenik ere, dela parte-hartzeagatik dela muntagatik. Besteak beste: Maite Agirreren konpainiaren antzerki koraleko Zu ere on Kixote? ikuskizuna, Sustrai haur eta gazteen aisialdirako elkartearen lankidetza zenbait zehar-jardueratan (San Joan bezpera, Mikologia Jardunaldiak, Ciclo San Martín, Gabonak Zuretzat, eta abar), edo nola joan den gizarteratuz Kalapiek ibaiaren ubideaz egindako proposamenaren proiektu alternatiboa, beste auzotar batzuengana eta beste elkarte batzuetara zabalduz (planoak, argazkiak, hitzaldiak).

 

Literaktum Loiola webDonostiaMay 18 2013 Photo Morella Muñoz-Tebar  15
Literaktum: Agnès Agboton
LOIOLA web M.MARKEZ ERRAMUNMARTIKORENA
Erramun Martikorena eta Mikel Markez

Aipatzekoak, halaber, Tandem Fundazioarekin izandako lankidetza eta hizkuntza-trukeak, bai eta Campo Creativo Cero elkartearen proiektuen aurkezpena edo Pintura Zen ikastaro bat programatzea maestro Andy Kayrekin, zeina Hawaiitik etorri baitzen horrexetarako (ikastaroak jarraipena izango du 2014ko otsaileko erakusketan).

Berriak izan dira "Meditazioa eta arnasketa", "PNL Coaching" edo "Erriberako aroztegia" tailer edo ikastaroak ere.

Liburutegian, ipuinaren orduez gainera, Liburutegien Nazioarteko Eguna eta Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu ditugu, eta irakurketari buruzko ikastaroren bat ere eskaini diegu gurasoei...

Esandakoez gainera, Loiola Kultur Etxea laguntzaile da Josu Tellabide etnografoari eta bere taldeari enkargaturiko Urumearen ibarrari buruzko azterketa batean.

 

EXPO web RECLUSOS
Martuteneko espetxeko erakusketa
LOIOLA web Urumea
Urumean txangoak

Beste udal departamendu batzuekin batera, parte hartzea bultzatzeko tailer batzuk sustatu ditugu; besteak beste, Ciudad Jardín-erako hirigintza-proposamenak edo Juana Aranguren abokatuak koordinaturiko emakume taldeak generoaz eta segurtasunaz (hiriko puntu beltzez) daramana.

Donostia Sustapenarekin lankidetzan jardun dugu, halaber, enpleguaren, enpresa-ekimenaren eta beste gai batzuen inguruan. Jarduera horietako batzuk bikoiztu eta Loiolan eta Martutenen (Etxarriene) programatu ditugu.

Jarduera horietan guztietan, oso kontuan hartu dira berdintasun- eta genero-irizpideak. Euskara izan da Loiolako jarduera gehienetan erabili den hizkuntza, eta ahalegina egin da gazteekin, beste kolektibo batzuekin, erakunde eta enpresekin zehar-lanean jarduteko sareak eratzeko.

 

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 179 33.321
Antzerkia 12 1.850
Dantza 3 3.540
Zinea 1 100
Bideoa 1 120
Musika 10 1.820
Hitzaldiak 8 243
Ikastaroak eta tailerrak 10 137
Erakusketak 16 18.610
Elkarteen bilerak eta jarduerak 53 924
Aretoen alokairuak 1 25
Liburutegiko jarduerak 33 559
Hainbat 24 5.036
Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 28.051
Liburutegiko bisitak 28.051
  • Erabilera publikoko ordenagailuen kopurua: 8

 

Prestakuntza emakumeak

 GuztiakEuskaraGaztelera
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 33 427 11 118 22 309
2012/2013ko ikastaroak 14 183 5 56 9 127
2013/2014ko ikastaroak 18 235 6 62 12 173
2013ko ikastaro puntualak 1 9 1  9

 

Prestakuntza gizonak
 GuztiakEuskaraGaztelera
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 33 122 11 41 22 81
2012/2013ko ikastaroak 14 51 5 17 9 34
2013/2014ko ikastaroak 18 65 6 24 12 41
2013ko ikastaro puntualak 1 6 1 6

 

  • Bisitariak guztira: 45.776