Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Komunikazio eta Irudia

Donostia Kultura on line

donostiakultura.eus-ek 801.740 bisita izan ditu 2013an (aurreko urtean baino % 23,19 gehiago), eta horietan 2.589.005 orrialde ikusi dira (% 25,02 gehiago); datu horiek adierazten dute Donostiako eta Donostialdeko kultur eta jai-ataria sendotuz doala.

2013an, honako hauek bisitatu dira gehien:

1.- DONOSTIA KULTURA AGENDA da oraingoz atariaren erakargarri nagusia, unean uneko eskaintzarik osatuena biltzen baitu.

2.- DKren 83.087 bazkideek aukeran dituzten zozketa eta eskaintza bereziak.

3.- Donostiako Aste Nagusiaren programa (abuztuan.

4.- Ikastaroen eskaintza (irailean.

5.- Donostiako liburutegietako mailegu-kontsultak.

Nabarmentzekoak, halaber, gailu eramangarrietatik egindako bisitaldi gero eta ugariagoak (tabletak % 5, eta sakelakoak % 15); horrekin batera, ordenagailu bidez webera sartzen direnak % 80 (kopuruak behera egin du). Eta donostiakultura.tv ikus-entzunezko webaren jarraitzaileak, 103.633 bisitaldirekin (%158,23ko hazkundea). Horri gehi dakizkioke: webaren lerro grafiko berria, Donostiklubarentzako web berri bat garatzea… eta, batez ere, sare sozialen bidezko jarraitzaileen gorakada: facebook, baina batez ere twitter, komunikazio-kanal eraginkor nabarmena, 10.000 harpidetu baino gehiagorekin.

Aurkezpena 204x153Eszena T programaren aurkezpena.

Prentsuarrekoa 204x153Prentsaurrekoa.

web banner berriak 204x153Webguneko azalaren diseinu berria.

Honako hauek ahaztu gabe: Donostia Kulturako programatzaileen blogak: Liburutegien ahotsa (Arantza Urkiak sinatua), Liburu Dantza liburuak gomendatzeko blog irekia, biak ere literatur eremukoak; Subtítulos, zinekoa (Josemi Beltrán), eta Musika Bulegoa (Miguel Martin); horiei Arte Eszenikoetako Eszena bloga gehitu zaie, Norka Chiapusoren esku.

Casares Irratiak FM 107,4tik emititzen du, 24 orduz emititu ere

2013an, Altzako Casares Kultur Etxean dagoen irrati horren programazioari eutsi zaio; 13 programa ematen ditu astean, hainbat kolektiboren lanari, Irrati Tailerreko kideei eta departamentu arteko lankidetzari esker. Gainera, 2013an Cómo hablar en público con eficacia ikastaroa nabarmendu da, Enrique Pérez Urrestik emana, eta irrati-antzerkiko obra baten aurkezpena: Más allá del umbral.

Argitalpenak

Zine unitateak 2013ko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen katalogoa argitaratu zuen, eta honako Nosferatu hauek: El cine musical USA, MAX OPHÜLS. Carné de baile eta Estatu Batuetako zinema musikala (euskaraz).

NOsferatu1 204x153Nosferatu: El cine musical USA.

Nosferatu2 204x153Nosferatu: Estatu Batuetako zinema musikala.

Beldurrezkoastea 204x153Katalogoa: XXIV. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea.

Bestalde, Donostia Kulturako Prentsa kabineteak erakundearen ohiko komunikazio-premiei erantzuten die, batik bat programa bereziei: Jaialdiak edota oroimenezkoak, hala nola Donostiaren bigarren Mendeurrena, 2013an.

Horretarako, eginahalean dihardu, 2013ko datu hauek adierazten duten bezala:

  • 195 prentsaurrekotik gora.
  • 50 literatur aurkezpen ( 5 elebitan, 42 euskaraz eta 7 gazteleraz.
  • 3.742 agerraldi inguru idatzizko komunikabideetan.
  • 248 dosier gaikako.
  • 300 programa (gonbidapen, liburuxka, kartelak…).
  • 299 prentsa-ohar.
  • 290 iragarki prentsa idatzian.

 

Comunicación Donostia Kultura
Donostia Kultura komunikazioa.
Ruedas de prensa Donostia Kultura
Donostia Kultura prentsaurrekoa.