Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Kultur Ekintza 2013

Kultur Ekintzarako zerbitzuak zuzentzen eta koordinatzen ditu Donostiako kultur guneen sareko programak, eta koherentzia ematen die lurraldeen eta sektoreen esku hartzeari. Kultur ekipamendu horiek, auzoetan, gertutasun handiko kultur zerbitzu eta jarduerak eskaintzen dizkie hiritarrei.

Kultur guneak arduratzen dira elkarte, kolektibo nahiz eragileen proposamenak eta eskariak bideratzeaz, eta erraztasunak jartzen dizkie hiriko kultur programazioan parte-hartze aktiboa izan dezaten. Zentro horiek auzoetako egunerokotasunean integratutako guneak dira, eta hiritarrentzat erreferente. Horren adibide dugu 2013an kultur etxeetara egindako bisiten kopuruak gora egin duela 80.000 pertsonatan (erabilera) 2012ko kopuruarekin alderatuz, milioi bat hirurehun eta laurogeita hamar mila pertsona (erabilera) baino gehiago.

Donostia Kulturak kultur mailako prestakuntzaren aldeko apustua egiten du, eta azpimarratu nahi dugu kultur etxeetako programazio arrakastatsua, hor aurki baitaitezke hainbat formatu eta iraupeneko proposamenak, haur zein pertsona helduentzat. Horren bidez, Kultur Ekintzarako zerbitzuaren helburuetako bat bete da, hau da, hiritarrei askotariko kultur diziplinak ezagutzera ematearena: ikus-entzunezkoak eta zinea, antzerkia, dantza, komunikazioa, literatura etab.

Euskara, Gertutasuna, Jasangarritasuna, Sorkuntzaren promozioa, Berdintasuna eta Partaidetza dira Kultur Ekintzarako zerbitzuak 2013an zehar jorratutako estrategia-ildoetako batzuk; izan ere, Donostiako Udaleko Berdintasun eta Partaidetza planetan inplikazio handia du.

Euskara:  Musika Parkean, Donostikluba eta Poltsiko Antzerkia bezalako programazioetan euskararen erabilera handitu egin da, eta azken programa horretan indartu egin da formatu txikiko obrak euskaraz egiteko egitasmoa.
Bestalde, azpimarratu nahi dugu, Literaktum jaialdian, Euskal Idazleen Elkartearekin egindako hitzarmenari esker, proposamen gehiago programatu direla euskara hutsean.

Berdintasuna: Kultur Ekintzarako zerbitzua Donostia Kulturaren ordezkari izan da Udalaren II. Berdintasun Planaren jarraipenean eta ebaluazioan, udaleko beste sail batzuekin batera.  
Gainera, berdintasunaren irizpideak eta emakumearen presentziak kultur etxeetako hainbat programa gidatu dituzte, besteak beste, tokiko musika taldeen proposamenak, Poltsiko Antzerkiarenak edo kultur ikastaroen eskaintza.

Partaidetza:  kultur etxeak auzo bakoitzeko kolektibo, elkarte eta pertsonentzako guneak dira, eta hiritarrentzat erreferente dira gizarte eta kultur mailan. Hori ukaezina da, are gehiago bisitarien eta kolektiboek kultur guneetan antolatutako jardueren datuak aztertzen baldin baditugu (1.391.100 bisitari 2013 urtean; eta 33.500 pertsonek erabili dituzte zentroak elkarte eta kolektiboek egindako 1.400 jarduera eta proposamenetan) .

Sorkuntza: artista gazteen sorkuntzari eta promozioari babesa ematea zerbitzu honen azken urteetako helburuetako bat da. Alde batetik, Poltsiko Antzerkia sortzeko lehiaketari jarraipena eman zaio, eta 7 talde aurkeztu dira 2014ko jaialdirako. Bestetik, Musika Sakratuaren ziklorako koruentzako konposizio-lanen txapelketa bat deitu da, 25. urteurrenaren harira; lehiaketa horretan, irabazlea zein aipamen berezia bi konpositore gazte izan ziren.
Eta azpimarratuko ditugu kultur guneen berezitasunetatik bi: Larrotxene KEko bideo-lantegia eta Casares-Tomasene KEko irrati-lantegia. Parte-hartzaileek diziplina eta teknika horiek jorra ditzakete, eta, gainera, espazio irekiak dira sormena eta ikerkuntza sustatzeko.

Gertutasuna: partaidetza irizpidearekin erlazionatuta, kultur guneak hiritarrentzako gertuko guneak dira, gertukoak bai fisikoki eta baita interesei dagokionez ere. Bai Kultur Ekintzarako zerbitzuak eta baita kultur guneetako bakoitzak ere helburu nagusien artean dute beren auzoetako kolektibo eta eragileentzat erreferentzia izatea. Zentzu horretan, auzoetako festa eta ospakizunetan gure presentzia nabarmena da, ekitaldiak antolatzeko garaian, espazioak eta baliabideak uzteko garaian etab.
Eta ez dugu ahazten gure programazioan auzoko eta hiriko taldeak eta artistak kontuan hartzen ditugula; beren lanak promozionatzen ditugu, horretarako txertatu egiten ditugu zikloetan, jaialdietan...

Jasangarritasuna eta Ingurumena: Kultur Ekintzarako zerbitzua lankidetzan aritu da Udaleko Ingurumen sailarekin, hainbat kanpainatan, azken urte hauetan. 2013an, parte hartu genuen hiritarrek erosketetan erabiltzeko tupperrak banatzeko eta horri buruzko informazioa emateko kanpainan.
Cristina Enea fundazioarekin batera, baratzekin eta horien mantenuarekin erlazionatutako ikastaroak antolatu ditugu Etxekolanda egitasmoaren bidez.

Kultur Etxeen sarea, egun, Donostiako zortzi auzotako hamar gunek osatzen dute:

Aiete KE
Casares-Tomasene KE (Altzan)
Larratxo KE (Altzan)
Egia KE (Egian)
Ernest Lluch KE (Amaran)
Larrotxene KE (Intxaurrondon)
Intxaurrondo KE
Loiola KE (Loiolan)
Lugaritz KE (Antiguon)
Okendo KE (Grosen)
Antiguoko Merkatua  

Auzo hauetan nahiz hiriko beste gune batzuetan esku-hartzea hobetzeko eta zabaltzeko, lankidetza sakondu du Kultur Ekintzetarako zerbitzuak, aurten inoiz baino gehiago, beste kultur eragile batzuekin, elkarteekin, Donostia Kulturako beste unitate batzuekin edo Udaleko sailekin, baliabideak optimizatzeko. Hainbat alor eta diziplinetako kultur programak garatu ditu, eta bereziki lankidetza bidez egindako programak.
Jarraian aipatuko ditugu lankide horietako batzuk; horietako asko hurrengo ataleko programetan ere aipatzen dira:

- Gipuzkoako Koruen Federazioarekin Musika Sakratuaren zikloan, bereziki, koruentzako konposizio-lanen I. lehiaketan lankidetzan, antolatzaile eta epaimahai izan baita.
- Donostiako Udalaren Euskara zerbitzuarekin eta  Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin Poltsiko Antzerkia sortzeko lehiaketan.
- Euskadiko Elkarte Filarmonikoa - Asociación Filarmónica Vasca, Musika Parkean programan.
- Tolosako Ekinbide Etxearekin Donostian bi programa antolatzen dira: Abesbatzen Astea eta Txotxongiloen jaialdia, lankidetza-hitzarmen baten bidez.
- Cristina Enea fundazioan, Etxekolanda egitasmoaren bidez garatzen dira baratza ekologikoarekin, landareekin eta halakoekin erlazionatutako ikastaroak hainbat kultur etxetan.
- Bertsozaleen elkartea, zenbait kultur etxetan bertsolaritza-ikastaroen programazioan.
- Euskal Idazleen Elkartea, Literaktum jaialdian aholkularitza-lanetan, batez ere euskarazko autore eta literaturari dagokionez. Bestalde, parte hartzen dute kultur etxeetako euskarazko autoreen ikastaroen programetan, euskarazko literatura ardatz harturik.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Koldo Mitxelenan, Literaktum jaialdian programazio-mahaian alderdi aktiboa da, eta jaialdiaren jarduera bat espazio horretan egiten da.
- Buenawista Prolleckziom’s musika elkartea, Donostikluba formatu berrian, kolektibo horrek antolatzen ditu tokiko taldeen kontzertuak espazio pribatuetan: tabernetan, arte-galerietan… Bestalde, duela zenbait urtetatik hona, Musikagela egitasmoan Egia KEko ensaio-gelak kudeatzeaz arduratzen dira.
- Gin Musica eragilearekin egiten du Kultur Ekintzarako zerbitzuak San Miguel Donostikluba musika-programa, eta Donostikluba (historikoki) jaialdi eta zirkuitu formatuan kultur etxeetan.
- FNAC Donostiarekin antolatzen dugu Musikaren Eguna Donostikluba zirkuituaren barruan.
- Men of Rock Musika Elkartea, Ayo Sylver, Revolutionay Brothers, Beltza Records, Gure Gauza Kultur Elkartea, … eta beste kolektibo batzuk Donostikluba musika zirkuituan.
- Euskal Kultur Erakundearekin sinatutako hitzarmenari esker, urte askotan, Kultur Ekintzarako zerbitzuak mugarik gabeko kooperazioa jorratu du Donostia - Iparraldea programan, artisten trukea egiteko eta egonaldiak bermatzeko. Horien bidez egitasmoak sortu dira, sormenezkoak ere. 2013an, bi izan dira egitasmo horiek: “Otso!” antzerki-obra eta “Ka Dira” dantza-lana, biak ala biak 2016ko Hiritartasunaren estrategiaren barruan.
- Théâtre des Chiméres: Miarritzeko konpainia hori izan zen arduradun abian jartzeko artisten egonaldiak lankidetza-esperientziak Lugaritz KEan; horretarako antzerki-lan bat (Otso!) landu zuten auzoko eskolekin batera. Gerora, obra hori beste gune batzuetan taularatu zen.
- Elirale sorkuntza-egitasmoetarako beste egonaldietako bat da. Kasu honetan, Egia KEan egin zen, “Ka Dira” dantza-proposamenarekin.
- Donostia / San Sebastián 2016: Kultur Ekintzetarako zerbitzua harremanetan dago DSS2016EUrekin programak eta jarduerak egiteko kultur egitasmo horrek ardatz dituen itsasargietan; horretaz gainera, proposamen berriak aztertuko ditu Kultur Hiritartasunaren egitasmoan.  Lehenago aipatu bezala, sorkuntzarako ekintzatan kolaborazioak egin dira, eta Olatu Talka programan aktiboki parte hartu genuen pasa den maiatzean, auzoetako jardueretan, “TalkaLive” kontzertuetan…  
- Donostiako udaleko hainbat departamentu: lehenago aipatu bezala, Kultur Ekintza elkarlanean ari da hainbat udal departamenturekin modu askotara: departamentu horien planetan parte hartuz, elkarrekin zerbitzuak edo programak eratuz, jarduera konkretuetan...
Berdintasunarekin lanean ari gara departamentuen arteko mahaian, udaletxean ezarri beharreko Berdintasun Plan berria sortzeko, aurrekoa balioesteaz gain. Gainera, Kultur Ekintzako hainbat langilek parte hartu du departamentu horrek antolatutako prestakuntza-jardunaldietan; martxoaren 8ko Emakumearen astean ere parte hartu du…
Gazteria sailarekin ere lan asko egiten dugu, batez ere, kultur etxeetan haurrentzako zerbitzuak (Haurtxokoak) zein gazteentzako zerbitzuak (Gaztelekuak) ditugulako, eta horiek Gazteria sailarekin kudeatzen ditugu. Baina horretaz gainera, badira lankidetzan egiten ditugun jarduerak ere (Gabonak Zuretzat neguko oporraldietan) edo Donostikluba jaialdia, esaterako. Laster, gainera, hiriko gazteriari buruzko diagnostiko bati ekingo diogu beste departamentu batzuekin batera.
Ongizate sailarekin pertsona helduei zerbitzuak eskaintzen dizkiegu, kultur etxeetan, Plus 55 programaren bidez: hitzaldiak, belaunaldi arteko lantegiak, ibilaldiak hirian, larunbat eta igandetan dantza etab.
Lankidetza ugariren artean, azkenik, azpimarragarri, Hiritarren Partaidetzarekin duguna, bi gaietan estuki lan egiten dugu, hain zuen ere, lanerako bi mahaietan, irabazi asmorik gabeko elkarteekin erlazionatutako kontuetan koordinatzen direnak, hau da,  diru-laguntzetarako eta udal-lokalak uzteko. Eta ez da ahaztu behar gure zerbitzuetan, gure kultur etxeetan, hiritarren partaidetza esku-hartzearen eta zerbitzuen ardatz nagusia dela.  


Kultur Ekintzarako zerbitzuak lurraldeanitzeko (Donostiako zenbait auzotako) hainbat programa eskaintzen ditu urtean zehar, Donostia Kulturan ibilbidea dutenak eta hiritarren artean onarpen handia dutenak. Programa horiek, gainera, hiru arte-diziplinari erantzuten diote, baina horietako bakoitza espezifikoa da gaiari, formatuari, ezarpenari eta beste hainbat konturi dagokionez.

Musika Parkean

Programa honen helburu nagusia da hiriko parkeak kultur aisialdirako leku gisa aldarrikatzea, espazio horiek berriro ere deskubritzeko. Horretarako, hainbat jarduera proposatzen dira, musika, gastronomia eta ingurumena elkar harturik. 2013an, apirila eta iraila bitartean, 5 jarduera egin ziren 6.000 parte-hartzaile ingururekin.

musika parkean 295x214
Musika parkean Urgullen.
3.MUSIKA PARKEAN.lugaritz M
Musika parkean Miramar Jauregian.

 Musika Parkean egitasmoak hilean picnic bat eta kontzertu bat antolatzen du hiriko parke batean. Hiritarrek, deialdi irekien bidez, jardueran parte hartzen dute; horretarako janaria eramaten dute, zuzeneko musikaz gozatu eta hiriko parkeek eskaintzen diguten natur ingurua zaindu.

Poltsiko Antzerkia Jaialdia

Pasa den urtean, maiatzaren 2a eta 19a bitartean, 27 emanalditan banatutako formatu txikiko eta ertaineko 13 ikuskizun programatu ziren ez ohiko eszenatoki ez izan arren, publikoarentzako gertukoak direnetan, hau da, auzoko tabernetan.  

2.000 pertsona inguru gerturatu zen honako artista hauen ikuskizunetara: Riki López, Sinónimos Flamencos, Zuhaitz Gurrutxaga futbol-jokalari ohia, Txus Blues & José Bluefingers kataluniarrak… Azpimarragarri dugu, euskal taldeen 5 obra euskaraz izan ditugula 8 emanalditan: batetik, sorkuntza-deialdian saritutako biak (“Oh my god! taldearen "Zer duzu Amy?" eta Khea Ziater taldearen "Satisfaktion"); Barry Barrez eta Baltziskuetaren "Euskalduna naiz eta arraroa nago"; Patxi Santamariaren "Aktibo Toxikoa", lehen aldiz Donostian taularatu zena, eta Ze onda taldearen "Mikro-Uhina".

Poltsiko 295x214
Riki López Altzako Darieta tabernan.
Poltsiko2 295x214
Detritus Teatrus Antiguako Garai tabernan.

Gogora ekarri nahi dugu, jaialdi honi esker sortu dela sorkuntzarako egitasmoen deialdia, Euskara Zerbitzuarekin eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin elkarlanean. Egitasmoa horrek abiapuntu gisa du euskaraz egiten den Poltsiko Antzerkiaren eta, oro har, formatu txikiko antzerkiaren eskaintza oso urria izatea, eta formatu txikiko euskarazko sorkuntza sustatzea nahi du.

Musika Sakratuaren zikloa

Ziklo honek musika sakratua hiriko auzoetara eramaten du Aste Santu aurreko egunetan. 2013 urtean guztira 5 kontzertu egin ziren (Aiete, Altza, Amara, Gros eta Loiola), eta 1.100 pertsona baino gehiago gerturatu ziren. Honako hauek izan ziren proposamenak: Xabier Anduaga eta Gerardo Rifón, Aquitania, Loinatz eta Easo abesbatzak eta Kup taldea.

2014ean izango da ziklo honen 25. urteurrena, eta hori ospatzeko pasa den uztailean Donostia Kulturak Gipuzkoako Koruen Federazioarekin batera, konposiziorako lehiaketa deitu zuen, eta han Juan Manuel Morán Suárez musikagile gaztea izan zen garaile, Salbea lanarekin.

Kale Antzerkia

Kultur etxeek antzerki-jarduerak eskaintzen dituzte auzoetako plaza, kale eta parkeetan (Aiete, Altza, Amara, Antiguo, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako erriberak eta Martutene), hiritarrei antzerkia eskaintzeko udako hilabeteetan. 2013ko maiatzaren 18tik irailaren 22ra, gonbidatutako 15 konpainiek 22 ikuskizun eskaini zituzten 32 emanalditan, guztira 8.716 ikusle.

Haur eta familiei eskainitako proposamenak nagusi dira, parte-hartzea errazteko. Honako hauek izan dira gonbidatutako konpainiak: Bapatean zirko; Cía. Circotito; Gari, Montxo eta Joselontxo; Hipo eta Tomax; Irrien Lagunak; Kiki, Koko eta Moko; Korri, Xalto eta Brinko; Potxin eta Patxin; Poxpolo eta konpainia; Zirika Zirkus eta Zirkale.
Bestetik, helduentzako emanaldiak honako hauen eskutik: Trapu Zaharra, El Negro y el Flaco, Agerre Teatroa, Los Herrerita eta Los2play.

Kale antzerkia 295x214
Los Herrerita taldea Antiguan.
antzerki kalean 295x214
Los 2play taldea Egian.

Abesbatzen Astearen zikloa

Zikloa ospatzen da Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketarekin batera, eta pasa den edizioan, bost kontzertu programatu ziren urriaren 29a eta azaroaren 3a bitartean, Altzan, Amaran, Grosen, Ibaetan eta Loiolan, abesbatzen musika hiritarrei eskaintzeko helburuarekin. Eta 1.300 pertsona inguruk parte hartu zuen ikusle gisa.

Soinu aniztasuna eta aberastasuna dira Abesbatzen Astearen ezaugarri nagusiak. Edizio honetan parte hartu dute ahots mistoko taldeek, Europako hainbat taldek eta haur eta gaztez osatutako zenbait koruk.

Abesbatzak 295x214
Vivaldi abesbatzak bere emanaldia eskaini zuen Loiolako Parrokian.
 

Txotxongilo Jaialdia

Jaialdi hau bat dator Txotxongiloen Nazioarteko jaialdiarekin (Titirijai), eta azaroko azken lau astetan hiru emanaldi izan ditugu Larratxoko, Aieteko eta Egiako kultur etxeetan. Nazioarteko proposamenak, bereziki, etxeko txikienei zuzenduak. Guztira 475 haurrek gozatu ahal izan zuten Frantzia, Kenya eta Mexikotik ekarritako lanekin.

 

Bukatzeko, hona hemen Kultur Ekintzako Zerbitzuaren datu orokorrak:

 

Jarduerak
  GuztiraEUSKARAZGAZTELERAZELEBITANBESTE
 Kop.Erabiltz.Kop.Erabiltz.Kop.Erabiltz.Kop.Erabiltz.Kop.Erabiltz.
Antzerkia 225 31.645 129 19.711 76 8.208 11 1.361 9 2.365
Dantza 55 9.728 3 1.250 12 1.238 19 3.504 35 4.585
Zinea 89 4.268 49 2.153 38 2.113
Bideoa 128 5.399 13 446 82 3.343 18 783
Musika 151 27.330 49 5.965 36 7.070 58 12.991 8 1.304
Hitzaldiak 134 6.856 33 1.646 83 4.122 18 1.088
Ikastaroak eta tailerrak 270 4.789 70 1.083 155 3.032 31 531
Erakusketak 100 109.699 4 5.715 7 4.313 89 99.580
Elkarteen bilerak eta jarduerak 1.353 30.994 147 3.621 993 19713 205 7.596 8 7
Aretoen alokairuak 21 4.734 1 300 18 4.284 2 150
Liburutegiko jardunaldiak 518 12.408 441 9.967 56 1.740 21 701
Beste 300 13.929 68 3.307 6 365 226 10.257
GUZTIRA 3.344 261.779 1.007 55.164 1.562 59.541 698 138.542 60 8.261

 

Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 839.100
Liburutegiko bisitariak 693.332
Haurtxokoa (jarduerak) 774 27.959
Gaztelekua (jarduerak) 611 29.610
Plus 55 (jarduerak) 294 15.075
Ikasgelak 9.327
KZgunea (erabilerak) 57.758
Musika Gela (taldeak eta erabilerak) 31 5.760
Bideo tailerra (ekoizpenak eta partehartzaileak) 51 279

 

Formakuntza emakumeak
 GuztiraEuskerazGaztelerazElebitan
 KopuruaErabiltz.KopuruaErabiltz.KopuruaErabiltz.KopuruaErabiltz.
GUZTIRA 872 6.916 122 1.079 259 3.844 6 35
Ikastaroak 2012/2013 161 2.120 41 422 117 1.675 3 23
Ikastaroak2013/2014 191 2.805 51 549 127 2.046 2 6
Unean-uneko ikastaroak 2013 19 157 5 30 13 121 1 6
Udako ikastaroak 2013 2 11 2 11
Kzguneako ikastaroak 474 1.754
Musika Eskola 25 69 23 67 2 2

 

Formakuntza gizonezkoak
 GuztiraEuskerazGaztelerazElebitan
 KopuruaErabiltz.KopuruaErabiltz.KopuruaErabiltz.KopuruaErabiltz.
GUZTIRA 858 3.400 110 348 257 1.291 6 22
Ikastaroak 2012/2013 161 773 41 126 117 631 3 16
Ikastaroak 2013/2014 191 830 51 172 127 606 2 6
Uneak-uneko ikastaroak 2013 19 70 5 16 13 54 1
Udako ikastaroak 2013 2 10 2 10
Kzguneako ikastaroak 474 1.693
Musika Eskola 11 24 11 24

 

  • Bisitariak: 1.391.092