Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

CC Larratxo

Larratxo Kultur Etxeak hobetu egin du bere ekipamendua bi urteotan, eta gaur egun gune eszeniko egokikorra da, erabilera profesionala zein amateurra heziketarekin konbinatzen dituena.

Iaz, esate baterako, 4.000 erabilera izan zituen proba-saioetarako leku gisa, antzezpen amateurrentzako agertoki izan zen –Ausartak taldearen Tres lana–, Sevillana kontzertua edo Anakrusa eta Ategorrieta Swing Orkestraren kontzertuak hartu zituen, eta gainera dantza-ikastaroak eman ziren bertan.

Horrekin batera, haurrentzako antzerkia ere programatu zen, eta, hala, Larratxora ekarri ziren Teatro Paraisoren Ezetz hegan egin, Borobilen On egin, Txaloren Jon Beldurgabea.

2013an, gainera, aretoa Dferia zirkuituan sartu zen, eta horri esker Ganso y Cíaren Babia lana ikusi ahal izan genuen; Titirijai txotxongilo jaialdia ere hartu zuen, eta Kristal Puppeteers keniatarren Lágrimas junto al río lana eman zen bertan.

Larratxo-HaurAntzerkia-EzetzHeganEgin M

Ezetz hegan egin.

Musika-programazioak ere izan zuen berritasun nabarmen bat: Beldurraren Asteko jarduera paraleloetan parte hartu zuen Kultur Etxeak, eta horri esker Angelus Apátridaren kontzertua eman zen, bai eta sarrera guztiak agortu ere.

Aretotik pasatu ziren Eraso eta Hilotz taldeak, esate baterako, eta Altzatarocken bigarren edizioan Governors taldeak bere azken diskoa aurkeztu zuen, Sen eta Eratu taldeak lagun zituela.

Larratxo-IIZombieJaialdia M
Hilotz.
Larratxo-XIHeavyJaia-SanTelmo M
Santelmo.

Izen handiko jaialdiak izan genituen, hala nola Heavy Jaia –Santelmo taldeak jo zuen kartelburu gisa–, Etengabeko Zarata eta beste gazteago batzuk, hala nola Open Rock Gaua, non Cooper eta Los Guajes izan baitziren.

Donostikluba zirkuituaren barruan, kontzertu arrakastatsuak izan genituen, hala nola Imperial State Electric eta Babe Woodroserenak, eta DUF jaialdia, hip hop-ari eskainia.

Larratxo-EmakumeenAstea-AlmudenaCacho M
Semana de la mujer.
<Larratxo-IIOpenRockGaua-Cooper M
Cooper.

Eta ezin aipatu gabe utzi Emakumeen Astea, bost eguneko programazioa, zenbait emakume-elkarterekin antolatua genero-ikuspegia izanik eta kontzientziatzea eta josteta elkarturik; 1.600 lagun pasatu ziren bertatik.

Larratxoko liburutegiak emendatu egin zituen maileguak 2013an, eta Ipuinaren Orduko parte-hartzaileen kopuruak ere gora egin zuen.
Jarduera horrek formatua aldatu zuenetik urtebete baino gehiago iragan ondoren, erabiltzaile-kopurua 141etik 626ra pasatu zen 2013an.

 

Jarduerak
 GuztiakEuskaraGazteleraElebiduna
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
Antzerkia 9 754 5 281 2 272 2 201
Dantza 3 495
Bideoa 6 262 3 81 2 165 1 16
Musika 10 1574 1 60 9 1.514
Hitzaldiak 1 200 1 200
Ikastaroak eta tailerrak 10 215 4 106 6 109
Erakusketak 1 530
Bilerak eta elkarteen ekitaldiak 176 5.549 3 419 132 1.115 41 4.015
Liburutegiko ekitaldiak 23 672 23 672
Beste 3 530 1 150 2 380
GUZTIRA 242 10.781 40 1.769 145 2.356 56 6.656

 

Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 24.596
Liburutegiko bisitariak 24.596

 

Emakumezkoen prestakuntza
 GuztiakEuskaraGaztelera
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 8 117 2 29 6 88
2012/2013 ikastaroak 4 48 1 10 3 38
2013/2014 ikastaroak 4 69 1 19 3 50

 

Gizonezkoen prestakuntza
 GuztiakEuskaraGaztelera
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 8 23 2 2 6 21
2012/2013 ikastaroak 4 15 1 1 3 14
2013/2014 ikastaroak 4 8 1 1 3 7
  • Bisitariak guztira: 46.423