Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Larrotxene K.E.

Larrotxene kultur etxea auzoan erreferentea da, egunero kalitatezkoa eta gertuko zerbitzua ematea da bere indargune nagusia. 31.000 erabiltzaile ditu gutxi gorabehera urtean.

Aurten Bideoaldiak 25 urte egin ditu: 25 urte dira Larrotxenen bideo espezializazioa martxan jarri zela. Ospatzeko, lau eguneko Bideoaldi bat antolatu zen. Creative Commons lizentzian egindako lehenengo Zine Jaialdia, bideo proiekzio historikoak eta azkenekoan 2012-2013 ikasturteko produkzioak izan ziren. Ospe handia duten hainbat zinemagileren harrobia izan da Larrotxene: besteak beste, Borja Cobeaga, Luis A. Berdejo, Pablo Malo, David González, Jose Mari Goenaga edo Jon Garaño. 25 urte hauetan ia 1.500 ikasle ibili dira, Larrotxeneko produkzioak 381 eta beste ehunka produkziotan laguntza eskaini du materiala edo aholkularitza emanez. Aurten lehen aldiz Larrotxene Kultur Exeak Donostiako Zinemaldia parte hartzeko aukera izan du, Trueba Zinema Aretoan Larrotxeneko lanak ikusteko parada izan genuen bi gonbidatu berezirekin: Luiso A. Berdejo eta Pablo Malok euren lehen lanak aurkeztu zituzten. Kalitatezko ikastaro eskaintza egiten jarraitzen dugu Michel Gaztambide, Jorge Gil, Izibene Oñederra, Isabel Herguerarekin besteak beste.

LARROTXENE hariari tiraka
Hariari tiraka
LARROTXENE-princeses barbudes
Haur antzerkia: 2 Princeses barbudas

Lagunekin Kantari programa xumea honen aurtengo edizioa 12. edizioa izan da. Baina berezia, desberdina. Entzuteko atsegina, kantatzeko plazerra: hori da Lagunekin Kantariren berezitasun nagusia. Pier Paul Berzaitz abeslariari Joxan Goikoetxeak lagunduko zion. Xabi San Sebastian, donostiarra, kantautore eskarmentudunak Satxa Soriazu, pianista-tekla-jotzailea izan zuen lagun. Etxekoekin Kantari Itziar Zamorarekin batera Donostiako kanta taldeetako lagunak izan ziren protagonista, aulkitik oholtzara pasata. Izugarrizko arrakasta izan du programa honen aurten eta areto beteta egon da aldiro. Urrian Morau ekarri genuen euskal kantagintzaren inguruko hitzaldia ematera. Ezin ahaztu programa hau Intxaurrondo Kantuz eta IZBE auzo elkartearekin batera antolatzen dela.

Liburutegia 2013an espazio kontsolidatu moduan aurkeztu genezake Intxaurrondo Zaharreko gunean. Elkarlanean ari gara English School eta Zurriola ikastolekin haurrak liburutegira etor daitezen. Mailegu zerbitzuan liburuana nabarmendu genezake %57an baina gertu daude ikusentzunezko materiala; aipatzekoa da %43tik %35a haur zinea dela.

Auzoarekin elkarlanean aritu gara Intxaurrondo Eguna, Intxaurrondo Zaharreko festak, euskarazko jarduerak... Aurten albiste pozgarri bat izan du Kultur Etxeak, Intxaurrondo Zaharreko festatan "urrezko intxaurra" eskaini diote kultur etxeari .

LARROTXENE berzaitz argazkia GorkaEstrada

Pier Paul Berzaitz

Argazkia: Gorka Estrada

LARROTXENE kale antzerkia irrien lagunak

Kale Antzerkia

Irrien Lagunak

LARROTXENE xabisansebastian argazkia GorkaEstrada

Xabi San Sebastian

Argazkia: Gorka Estrada

Euskara, haur programazio guztia egiten da euskaraz, Makrobiotikoan egiten dugun Poltsiko Antzerkia ere eta horretaz gain Hariari Tiraka (Arkaitz Miner, Juan Arriola eta Gari Otamendi) kontzertua edo Koldo Izagirrek Parisen bizi naiz bere azken lanean oinarritutako errezitaldia eskani ditugu Larrotxenen.

 

JARDUERAK
 DenakEuskaraGazteleraElebiduna
 KopuruaerabiltzaileKopuruaerabiltzaileKopuruaerabiltzaileKopuruaerabiltzaile
GUZTIRA 119 4.730 65 3.066 29 829 25 865
Antzerkia 13 1130 13 1130
Bideoa 5 185 1 40 4 175
Musika 7 575 7 575
Hitzaldiak 3 155 2 90 1 65
Elkarteen bilerak eta aktibitateak 20 289 9 105 11 184
Liburutegiaren jarduerak 70 2390 33 1126 17 580 20 684
Besteak 1 6 1 6

 ZERBITZUAK                                                                                            
                    Kopuruaerabiltzaile
Bideo Tailerra (Produkzioak eta produkzio laguntzak) 51 279
                   GUZTIRA 51 15.697
                  Liburutegiko bisitariak 15.418

 

Emakumeen formazioa

 GuztiakEuskeraGaztelania
 KopuruaerabiltzaileKopuruaerabiltzaileKopuruaerabiltzaile
GUZTIRA 15 139 5 58 10 81
 2012/2013 ikastaroak 4 21 4 21
2013/2014 ikastaroak 11 118 5 58 68 60

 

Gizonen formazioa
 GuztiakEuskeraGaztelania
 KopuruaerabiltzaileKopuruaerabiltzaileKopuruaerabiltzaile
GUZTIRA 15 82 5 25 10 57
2012/2013 ikastaroak 4 26 4 26
2013/2014 ikastaroak 11 56 5 25 6 31

 

  • Bisitariak guztira  40.820