Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

CC Casares-Tomasene

Beste urtebetez, lanean jarraitu dugu Kultur Etxetik, eta konbinatzen saiatu gara kalitatezko eskaintzak, prestakuntza, sorkuntza, gogoeta, parte hartzeko bultzada eta auzoko herritarrek proposatzen dituzten ekinbideei harrera egokia egitea.

Euskararen lekua sendotuz doa urtetik urtera; esate baterako, Bertso Astea zikloaren bidez, zeinak 2013an Ez gara Palestinaz ari jarduera arrakastatsua ekarri baitzuen. Euskararen egunaren inguruan ere, eta Mintzamina ziklo dagoeneko sendotuaren barruan, “Kafkaren aulkia” errezitalaz gozatu ahal izan genuen; Pello Ramirez, Andoni Egaña, Uxue Aberdi eta Arantxa Urretabizkaiak hartu zuten parte, eta jende asko erakarri zuten.

Literaturaren arloan betiere, nabarmentzekoa da Literaktum jaialdian parte hartu izana: Oier Guillanen Elkartasun basatia poema-liburuaren aurkezpena izan genuen, eta Joan Mari Irigoien altzatar idazlearen obran egindako ibilbidea Xabier Mendigurenen eskutik; hunkigarria gertatu zen ekitaldi hori, haren liburuen ilustrazio originalen erakusketan giroturik egin baitzen, Imanol Irigoien anaiaren lanak denak ere.

Interesa duten gaiei buruzko gogoeta ere sustatu da; esate baterako, kooperazioa eta garapenari buruzkoa, Kepa Fernandez Larrinoa eta Arantza Gurmendi lagun, edo kontsumo-ohiturei buruzkoa Altzoka azoka bitxia egitearen bidez, Olatu Talka jaialdiaren barruan.

Casares-OlatuTalka-Altzoka M
Altzoka.
Casares-KafkarenAulkia M
Kafkaren aulkia.

Ingurumena babesteko kezkak eta gure ingurune naturala ezagutzeko interesak bat egin zuten 2013an Altzako Natutraren Astean; besteak beste, Antonio Valenciaren argazki-lana ezagutzeko parada eman zigun.

Hori ez da izan Tomasenen izan dugun erakusketa bakarra: ildo horretan beste urrats bat eginez, erakusketak egiteko prestatu da Tomasene, gehienak ere gaikakoak, eta 1.126 lagun pasatu dira aretotik.”Proxima estación: Herrera. 100 años del topo” edo “Irutxulon bizi 1813” dira horren adibide.

Prestakuntzaren arloan, 2013an % handitu da gure ikastaroetan parte hartzen duten ikasle-kopurua, eta Artista Gazteak programa sendotu da; hartara, haurrek aukera dute zenbait arte-jarduerarekin modu jostagarri eta sortzailez harremanetan sartzeko.

Bestalde, Zeramika Tailerretik, ikastaroak eta tailerrak eskaintzeaz gainera, 2012an martxan jarritako bideari segida emanez, zenbait jarduera paralelo egin dira, hala nola Zeramika Artean jardunaldiak, zeinen helburua zeramikaren inguruan sor daitezkeen artelanak modu jostagarri eta parte-hartzailez ezagutaraztea baita. Horretarako, EKG Egungo Keramikagile Garaikideen laguntza izan genuen, eta El Patio antzerki-konpainiak buztinezko txotxongiloen tailer bat eman eta A mano antzerki-lana eskaini zuen. Zeramika eta antzerkia batzen dituen antzerki-lan horrek formatu txikiko ikuskizun onenaren saria jaso zuen FETENen.

Musika Sakroa, Abesbatzen Astea, Poltsiko Antzerkia eta Antzerkia Kalean jaialdiek segida izan zuten Altzan, eta, aurreko urteetan bezala, jendeak harrera ona egin zien halako jarduerei, programazioaren osagai ezinbesteko bihurtu baitira kalitateari eta parte-hartze mailari esker.

Casares-AntzerkiaKalean-HipoEtaTomax MTX
Antzerkia kalean.
Casares-AbesbatzenAstea-TheIndonesianChoir MTX
Abesbatzen astea.
Casares-ZeramikaArtean-AMano MTX
Zeramika artean.

Tokiko kultur identitatea sendotzen eta aberasten duten jardueren barruan, Altza Hautsa Kenduz bilduma osatzen duen liburuaren argitalpena izan genuen; bildumaren xedea Altzaren historia berreskuratzea da, eta, horrekin batera, elkarteen arteko lankidetzari bide ematea. Bilduma horretan, 206 artikulutan barrena, 15 kolektibok eta 102 autorek hartu dute parte.

Bestalde, Altzako Tokiko Bilduman, 1.000 albiste baino gehiago katalogatu dira, eta hartara 2.847 albistek osatzen dute hemeroteka horren funtsa.
Ekarpen horren bidez eta 15 urte baino gehiagoz egindako lanari esker, une honetan 10.000 fitxa daude kontsultagai bilduma horren bitartez.

Bestalde, altza.info webaren bitartez bilduman egindako kontsultak hirukoiztu egin ziren 2013an; 76.922 bisitatik 131.340 bisita erregistratzera pasatu ginen.

Plus 55 zerbitzuan 30 jarduera baino gehiago antolatu ziren, eta 2.000 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte.

Tomaseneko liburutegiak eta Larratxokoak emendatu egin zituzten maileguak 2013an, eta gorako bidean segitzen du Ipuinaren orduko parte-hartzaileen kopuruak. Jarduera horrek formatua aldatu zuenetik urtebete baino gehiago iragan ondoren –heldu batez lagundutako bi urtetik aurrerako haurrentzako saioak eskaintzen dira orain-, erabiltzaile-kopurua 638tik 1.394ra pasatu da 2013an.

 

Jarduerak
 GuztiakEuskaraGazteleraElebiduna 
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
Antzerkia 14 2.239 8 1.705 2 130 4 404
Dantza 1 200 1 200
Bideoa 22 876 3 47 18 815 1 14
Musika 14 1.645 7 746 1 150 6 749
Hitzaldiak 13 665 3 251 10 414
Ikastaro eta tailerrak 67 1.207 21 351 41 817 5 39
Erakusketak 7 1.131
Bilerak eta elkarteen ekitaldiak 326 3.667 68 614 225 2.380 33 683
Areto alokairuak 1 70 1 70
Liburutegiko ekitaldiak 40 903 40 903
Beste 26 935 3 100 23 835
GUZTIRA 531 13.538 154 4.917 298 4.776 79 3.855

 

Zerbitzuak

 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 50 88.712
Liburutegiko bisitariak 77.868
Plus 55 50 2.810
Kzgunea 7.156
Kzgunea (IT Txartela)

 

Emakumezkoen prestakuntza
 GuztiakEuskaraGazteleraElebiduna
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 148 965 10 104 40 550 5 19
2012/2013 ikastaroak 22 260 4 49 16 204 2 7
2013/2014 ikastaroak 19 294 2 32 15 256 2 6
2013ko ikastaro puntualak 12 108 2 12 9 90 1 6
2013ko udako ikastaroak 2 11 2 11
Kzguneako ikastaroak 68 223
Musika Eskola 25 69 23 67 2 2

 

Gizonezkoen prestakuntza
 GuztiakEuskaraGazteleraElebiduna
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 134 559 21 96 40 227 5 20
2012/2013 ikastaroak 22 142 4 34 16 94 2 14
2013/2014 ikastaroak 19 125 2 20 15 99 2 6
2013ko ikastaro puntualak 12 42 2 8 9 34 1 0
2013ko udako ikastaroak 2 10 2 10
Kzguneako ikastaroak 68 216
Musika Eskola 11 24 11 24

 

  • Bisitariak guztira: 123.689