Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Aiete Kultur Etxea

2013 urtean, Aiete Kultur Etxearen espezializazioak Bakea eta Giza Eskubideetan garrantzi nabarmena izan du. Kultur etxean antolatu dira hainbat kongresu, ikastaro, hitzaldi eta erakusketak Giza Eskubideetan oinarrituta. Elkarlana sendoa egon da Bakearen Etxearekin, Donostiako Udaleko Kultur Aniztasunaren eta Giza Eskubideen atalekin eta erlazionatutako erakundeekin.

Erakusketen kasuan azpimarratzekoak izan dira; "Beste lur batzuk. Emakume munduak. Solazeko emakumeei", zenbait sari eta nazioarteko sona duen Paloma Navares artistarena; "Gatazkak eraldatutako eguneroko bizitzako objetuak", Ipar Irlandako gatazkari buruzko ikuspuntu eta esperientzia ugari biltzen zituena; "René Cassin: Bakea Eskubide", Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren erredatore nagusia eta 1968an Bakearen Nobel saria jaso zuen baionatar honen inguruan.

Gai hauekin lotuta beste hainbat erakusketa izan dira ere: "Ikusi-Makusi", Aniztasuna eta Giza Eskubideak lantzen zituen erakusketa interaktiboa, "Allikayren bidaia" herrialde desberdinetan osasunarekin zerikusia zuten arazoen inguruan; "Sarayaku herriaren borrokak", herri quichuar honetako jendeak, beraien lurraldeetatik petrolio enpresak egotzi egin zituztelako ezagunak egin ziren, eta "Babel: Munduko ipuinak" Haurren Egun Unibertsala ospatuz.

 

   paloma navares                 flyer ok iraila                  aiete-ren cassin-erakusketa

  Paloma Navares - Erakusketa                                Irlanda - Erakusketa                                    René Cassin - Erakusketa

Aieteko auzotarrekin elkarlanean, Kultur Etxeak, tokikotasuna lantzen jarraitu du. Auzoko memoria historikoa berreskuratzeko nahian, "Aietekoak" erakusketa antolatu zen auzokideekin batera. Aieteko historia Donostiako sorkuntzatik gaur arte jasotzen zen testu eta irudien bitartez. Auzoko leku eta pertsonen 600 bat argazki bildu ziren, hoien aukeraketa, identifikazio eta argazki-albumak egin eta kontsultagarri jarri ziren, eta baita auzoko baserrietako objetuak. Desagertutako Munto baserriak leku berezi bat izan zuen.

Aipatzekoa da hiriari buruzko erakusketa, "Hirutxulon bizi 1813". Bizitza erreketaren aurretik, eta auzoko partaidetza mugimenduak sortutako "Miramon Basoa" eta "Muntoko plaza"-ri buruzkoak.

Bestalde, aurten ere Aiete Kultur Etxeko haur programazioak oso arrakastatsua izaten jarraitzen du. Haur antzerkian, 1500 ikusle inguru egon dira eta haur zineman 2500 baino gehiago. Gainera Haurtxokoak, liburutegiko Ipuinaren ordua, Irakurketa kluba eta Mestiza programak etorle asko izan dituzte.

              haur antzerkia-pinguin                               haur antzerkia-elmer y tortuga 2

                      Pingüin  - Haur antzerkia                                                  Elmer elefantea - Haur antzerkia

Liburutegi zerbitzuari dagokionez, "Ilustratzailearen txokoa proiektuak" hazten jarraitu du ilustratzaileen "sukaldeak" erakusten. Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga eta Maite Gurrutxaga egon dira txokoan. Ilustratzaile gazteen, klasikoen eta historikoen lanak ikusleei gerturatuz.

Literaktum-ekin batera, "Grimm anaien ipuinen" erakusketa berezia izan zen, berrehun urte bete egiten bait ziren Jacob eta Wilhelm Grimmek "Haurrentzako eta etxeko ipuinak" liburua argitaratu zutenetik.

Gainera urtean zehar oihartzuneko hiru emakume idazle egon dira.

Maiatzean, Literaktum jaialdian,Laura Gallego haur eta gazte literaturan idazle arrakastatsua eta 2012an Gazte Literaturako Sari Nazionala irabazi zuena.

Urrian, Toti Martínez de Lezea eleberri historikoan espezializatua eta baita haur literaturan jarraitzaile pila dituena Euskal Herrian.

      aiete-literatura-toti hitzaldia            aiete-literaturaruta sepetys             ltk-laura gallego

           Toti Martinez de Lezea - Literatura                    Ruta Sepetys - Literatura               Laura Gallego - Literatura

Eta Ruta Sepetys estatubatuarra, bere lehen liburua aitaren bizitzan oinarrituta -etorkin lituaniarra zen eta bere familiak genozidio estalinista jasan zuen herrialde baltikoetan- idatzi zuen. Liburuak harrera bikaina izan zuen eta Europako historiaren kapitulu ilun hau azaleratzeko baliagarria izan zen. Liburu hau aztertu eta bere bigarren liburua aurkeztu zuen Aieten.

 Haurtxoko eta Gaztelekuetako hezitzaileek euskara, auzoa, hiria eta Giza Eskubideak eta Aniztasuna bultzatzen dituzten programa eta ekintzak antolatu dituzte.

Sorkuntza eta tokikotasunaren alde aipatzekoa da zerbitzu hauetan egin den Aieteko faktor ekitaldia. Aieteko ume eta gazteek beraien abileziak erakusteko sortu zituzten bideoak, dantzak etabar.

Zerbitzu hauek ere auzoko elkartea den Cáritas-Aieterekin, elkarlana egin dute Malabo proiektuan, Ginea ekuatoriala gehiago ezagutzeko eta eskola-materialaren jasoketa Malaboko eskoletara bidaltzeko. Honetarako, jatorri desberdinetako gazteen eskutik kontzertua ospatu zen, Aieteko gazte eta haurrek prestatutako erakusketa txikia egin zen Ginea ekuatorialari buruz, Afrikan kokatutako haur-pelikulak eta haur antzerkien emanaldiak egon ziren, afrikar jatorriko manahi jolasak, ipuinak, eskulanak etabar.

 

Jarduerak
 Kopurua Erabiltzaileak
GUZTIRA 353 25.911
Antzerkia 15 1.343
Bideoa 63 3238
Musika 5 824
Hitzaldiak 4 175
Erakusketak 21 13.005
Bilerak 132 4779
Alokairuak 0 0
Liburutegia 73 1.866
Besteak 40 681

.

Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 307 89.058
Bisitak liburutegia 77.868
Haurtxokoa (jarduerak) 175 7.707
Gaztelekua (jarduerak) 131 3363
Plus 55 1 120

Emakumeen formakuntza
 GuztiakEuskaraGaztelania
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaerabiltzaileak
GUZTIRA 31 234 14 86 17 148
2012/2013 ikastaroak 12 92 6 48 6 44
2013/2014 ikastaroak 15 119 6 28 9 91
Besteak 4 23  2  10  2  13

 

Gizonen formakuntza
 GuztiakEuskaraGaztelania
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 31 131 14 51 17 80
2012/2013 ikastaroak 12 51 6 20 6 31
2013/2014 ikastaroak 15 66 6 25 9 41
Besteak 4 14  2  6  2  8

 

  • BISITARIAK GUZTIRA: 115.334