Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Euskal gizartearen museoa

Berriro ireki zenetik bi urte joan eta gero, San Telmo Museoa sendotu egin da ondarea oinarri hartuta orainari eta etorkizunari begira lan egiten duen zentro gisa. Horren erakusgarri egokia da 2013. urtearen bigarren erdian bisitatu ahal izan den aldi baterako erakusketa, "1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea", beste instituzio batzuekin lankidetzan egina.

Exposición 1813

2013. urtean ere jarduera asko programatu dira, eta horrek oso elementu aktiboa bihurtzen du Museoa Donostiako agendan, eta bisitari-mota desberdinak fidelizatzen laguntzen du. Museoak, aurreko urteetan bezala, zenbait jaialditan hartu du parte –Zinemaldia, Jazzaldia, Musika Hamabostaldia, Literaktum, FICAB–, horien zenbait jardueraren egoitza izanez. Gainera, programa berriak jarri dira martxan; azpimarratzekoa, besteak beste, familientzako programazio egonkorra, udazkeneko eta neguko larunbat arratsaldeetan.

2013an, San Telmok ahalegin handia egin du funtsak Santa Teresa komentutik Gordailua Ondare Zentrora aldatzeko, horrela museo zaharretik berrirako prozesua amaituz, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari itzuli zaizkio hark aldi baterako erabiltzeko utzitako komentuko instalazioak.

Zenbait hilabetez, Sert-en margolanak zaharberritu dira, jendeak ikusteko moduan zaharberritu ere; lau solairuko aldamio bat ipini zen, eta bertatik eman izan dira prozesuari buruzko azalpenak.

Nabarmentzekoa da, halaber, eraikina efizientzia energetiko handiagoko parametroetara egokitzeko egindako lana, EEE Energiaren Euskal Erakundearekin lankidetzan; horri esker, asko aurreratu da gastuen atal horretan.

San Telmok Europaren aitortza jaso du 2013an, Aipamen Berezia lortu baitzuen maiatzean Belgikan egin zen Museoen Europar Foroan, "herritarren promozioari eta giza eskubideen errespetuari ekiteko moduagatik, kulturak elkarrekin lotuz eta gizarte eta politikako mugak gaindituz, parte hartzea sustatuz etorkizuna aurreikusteko eta eraikitzeko lanabes gisa".

Emya saria

Erakusketak

Aldaketak eta eraberritzeak egin dira euskal gizarteari buruzko erakusketa iraunkorrean, hasierako proiektuan adierazi bezala; hartara, segida eman zaio eraberritze eta hobekuntza etengabearen prozesuari. Hilarrien bildumarekin lan egin da, Altzoko erraldoiaren piezak gehitu dira, eta, industrializazioari dagokionez, garai bateko zineari eskainitako eremu bat sortu da, non Victoria Eugenia Antzokitik ekarritako materiala berrerabiltzen baita.

Aldi baterako erakusketei dagokienez, urtea "Badu, bada" arrakastatsuarekin hasi zen; erakusketa hori beste bi lekutara eraman da 2013an, Baiona eta Gasteizera, eta ondoren Bilbora ere iritsiko da, gaia betiere euskara delarik. Musée du Quai Branly-tik etorritako "Euria" erakusketa eta aipaturiko "1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea" izan dira urteko bi erakusketa handiak, Laborategikoekin batera, non Luis Tolosaren arkitekturari buruzkoa izan baitzen lehena, eta ondoren etorri ziren "Europa N", "Harrijasotzaile", "Euskal Herriko Mapak" eta "200 urteko hiria"; urteari amaia emateko, Bigarren Mendeurrenaren azken mugarria izan genuen, "200" instalazio interaktiboa. Museoaren funts etnografikoak izan dira "Gaztagintza" argazki-erakusketa txikiaren oinarria 2013an.

San Telmok kudeatzen du "Donostiari begira" erakusketa ere; Historiaren Etxean dago, Urgullen, eta aurten, zabalik egon den bederatzi hilabeteetan, 100.000 bisitari baino gehiago izan ditu. Mendiko beste bi guneen irekitzea ere koordinatzen du: Natur Txokoa eta Liburutegia; Aste Santuan eta udan ireki ohi dira jendearentzat, eta udal liburutegi-sareak eta Cristina Enea Fundazioak kudeatzen dituzte.


Bisitariak

San Telmo Museoaren memoriak museoko bisitarien kopurua ez ezik, Historiaren Etxeak –Motako Gazteluan– eta, oraingoan, baita Bakearen Etxeak ere –Aieten– izan duten bisitari-kopurua biltzen du. Azken horretan "Décor" instalazioa egin zen, Donostia 2016ren Bake Ituna proiektuaren barruan, beste erakunde batzuekin lankidetzan.

San Telmo Museoko bisitariak:

Jatorriaren arabera:

  1. Donostia: 16.839 - %30
  2. Gipuzkoa: 10.115 – %18
  3. Bizkaia: 2.052 – %4
  4. Nafarroa:1.276 – %2
  5. Araba: 775 – %1
  6. Iparraldea: 1.467 – %3
  7. Beste erkidegoak: 9.667 – %17
  8. Frantzia: 2.576 – %5
  9. Europa: 5.996 – %11
  10. Mundua: 5.334 – %10

 

Guneka      

  1. Erakusketen gunea (iraunkorra eta aldikakoa):     %80
  2. Kulturgunea (sarrera doan)                       %20


Bisita gidatuak

                                                               San Telmo              Urgull                
Bisita gidatuak guztira                                   1.054                    39          
Bisita gidatua egin duten bisitariak guztira      18.464                   1.025       

 

Bildumak

Gaur egun, San Telmo Museoko Bildumen Katalogoak 27.865 objektu ditu inbentariatuta, eta honela sailkatuta:

Bildumen katalogoa            Objektuak
Guztira                                 27.865
Arkeologia                             645
Arte Ederrak                          6.615
Etnografia                              8.173
Argazkiak                              9.731
Historia                                 2.701

2013. urtean, Museoko bildumei 124 pieza gehitu zaizkie.

Azaroan, Udalak baimena eman zion museoari Mandasko Dukeak oinordetzan utzitako eta Aieteko Jauregiko bildumetatik aukeratutako ondasunak bere aretoetara eramateko.

 

Dokumentazioa eta artxiboa

2013an, arlo horretako lanik gehiena bildumak Santa Teresatik, Batzar Nagusien Egoitza zaharretik eta Zorroagatik Gordailura eramatea izan da. Piezak eramateaz gainera, identifikatu, erregistratu eta biltoki berrian kokatu dira.

Santa Teresako artxiboa ere San Telmora eraman da, eta digitalizatzen jarraitu dugu.

Ikerkuntzari dagokionez, Aranzadirekin lan egin dugu XIX. mendeko argazkien bilduma identifikatzen, dokumentatzen eta katalogatzen, eta proiektu bati ekin zaio, zeinaren helburua argazki-bilduma osoa hartzea baita; kartel-bildumarekin ere lan hori egin dugu. Bestalde, Ikerfolk-ek bere lanean jarraitu du, jantzien eta ehunen bildumak dokumentatzen eta zabalkundea ematen.

Gainera, lankidetza-hitzarmen bat sinatu da Eusko Jaurlaritzarekin EMSIME aplikazioa –hots, kudeaketa museografikorako eta webaren bidezko informazio-trukerako aplikazioa– erabiltzeko.

Azkenik, kontsulten eta erreprodukzio-eskaeren kopurua aurreko urteetakoen antzekoa izan da. Guztira, kanpotik egindako 100 kontsulta baino gehiagori eta 50 bat erreprodukzio-eskaerari erantzun zaie.

 

Liburutegia

2.000 lagun inguruk erabili dituzte 2013an San Telmoko liburutegiko zerbitzuak. Gehienek mailegutan hartu dituzte funts modernoko dokumentuak (7.000 titulu inguru), eta ehun baino gehiagok kontsulta eta bilaketa bibliografiko zehatzagoak egin dituzte, gure bildumarekin zerikusia zuten gaiei buruz.

2013an ere erosi dira hainbat obra, gaitzat artea, euskara, zaharberritzea, etnologia, historia, soziologia, gizarte-mugimenduak eta abar dituztenak, eta ahalegin handia egin da Imanol Olaizola dohaintza-emailearen liburutegi handia katalogatzeko (oraingoz, 233 titulu, gure Erreserba Funtsa osatzeko, zeinak 5.300 liburu baititu dagoeneko).

Gune horren helburua STMko Dokumentazio eta Eztabaida Zentro bihurtzea da, eta 2013an sendotu egin du museologia eta kultur kudeaketako arloa, eta, ohiko eginkizunez gainera, beste hainbat jarduera antolatu edo antolatzen lagundu du: literatur solasaldiak, liburu-aurkezpenak, ipuin-kontaketa, etea abar; eta parte hartu du Literaktum jaialdian, Vicente Verdúren hitzaldia bertan izan baitzen.

Azkenik, ia urte osoan Museoak parte hartu du Gureak enpresaren Pauso Berriak praktika-programan.

 

Zaharberritzea

2013an, Kontserbazio Departamenduak, dagozkion eginkizunez gainera, Arkitekturarekin eta ekipamenduekin zerikusia duten zereginak egiten jarraitu du. Zaharberritzearen eremuan, nabarmentzekoa da elizako Sert-en margolanak zaharberritzeko proiektua, zeina zabalkunde-programa batekin batera egin baita.

Sert-en margolanak zaharberritzeko proiektua

Proiektu hori maiatzean jarri zen martxan, "Sert-en anatomia" izenburupean, eta urrian amaitu zen lehen fasea.

Kontserbatze-zaharberritze lanak ondo egin dira oihal guztietan, salbu eta Arrazaren aldarea eta Arrantzale-Herria aldean, hormen hezetasun erlatibo handiegiak azken berniza ematea galarazi baitu. Beraz, 2014ra atzeratu behar izan da amaia, aurrez hormak kanpotik zigilatu behar baitira.

Sert

Bildumen kontserbazioa eta zaharberritzea
Zenbait ekintza egin dira bildumen kontserbazioa hobetzeko: ekipamendua erosi, eta klimatizazioa, argia, zomorro-izurriak eta bildumak berak zenbait gunetan kontrolatzeko lanak. Horrez gainera, interbentzioak egin zaizkie zenbait piezari: aldi baterako erakusketetarako, batez ere Museoak "1813, Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea" erakusketarako jarritako zenbait obrari; museotik kanpora egindako erakusketetarako maileguei; Urgulleko kanoi eta kanoi-gurdiei, orain urte batzuk hasitako lanari segida emanez; Museoko biltegi bisitagarrirako sei hilarriri; argizaiola-bildumari; gainera, Zorroagako biltegiko beste bilduma guztia (30 bat pieza) sendotu, desinfektatu eta garbitu da, Gordailura eraman aurretik.

Azkenik, jantzien bilduma kontserbatzeko eta zaharberritzeko lanei ere ekin zaie; prozesua bildumako pieza nabarmenen kontserbazio-txostenak eginez hasi zen (106), eta ondoren XVIII. eta XIX. mendeetako 16 pieza zaharberritu ziren, bilduma horretakoak denak ere.


Komunikazioa

Museoa etengabe agertu da komunikabideetan urte osoan zehar, eta EITB, El Diario Vasco, Cadena Ser, Berria, Gara eta Naiz-ekin sinatutako hitzarmenei esker, museoaren zereginaren berri eman ahal izan da publizitate bidez, zeina departamendu honetatik kudeatu baita.

San Telmo Museoaren webguneak 92.000 bisitatik gora jaso ditu 2013an, iaz baino %20 baino gehiago, eta ikusitako orrialde kopurua 380.663koa izan da. Erabiltzaile gehienak zuzenean sartzen diren arren, %14ak beste webgune batzuetatik iristen dira museokora, gehienbat Donostia Kulturako web orritik.

Udako bi hilabetetan izan ezik, San Telmok hiri osora hedatzen den hileroko agendan eman du bere jardueren berri. Jarduera horien berri emateko, gainera, museoak jardueren boletina egiten du astero webean.

Gainera, zenbait sustapen-kanpaina egin dira, batez ere erakusketa eta jarduerekin lotuta.

Lankidetzak

2013an, San Telmo Museoak eutsi ez ezik sendotu egin du kultur munduko beste eragile eta protagonista batzuekiko lankidetza-sareak osatzeko politika, zenbait barrutitan:

Administrazio Publikoa

Donostiako Udala –zenbait departamendu–, Arabako Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, EITB, Errioxako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Kultura Ministerioa.

Erakunde eta instituzioak

Ankulegi, Aranzadi Zientzia Elkartea, Peña Ganchegui artxiboa, "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialarien Elkartea, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala (COAVN), Cristina Enea Fundazioa, Donostia/San Sebastián 2016, Elhuyar Fundazioa, Emakumearen Etxea, Eresbil, Etxepare Institutua, Eusko Ikaskuntza, Asmoz Fundazioa, Santa Maria Katedrala Fundazioa, Globernance, Harri Xuri, Heineken Jazzaldia, Bilboko Institut Français, Kutxa Ekogunea, Musika Hamabostaldia, Région Aquitaine, Zinemaldia-Festival Internacional de Cine.

Museoak / Kulturguneak

Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa; Centre de Cultura Contemporània de Barcelona (CCCB); Convento del Carmen, Valentzia; Fundación Mapfre, Madril; Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia; Meadows Museum, Dallas (USA); Musée Basque et de l'Histoire de Bayonne; Museé d'Aquitaine, Bourdeaux; Musée du Quai Branly, Paris; Museo Centro de Arte Reina Sofía, Madril; Bilboko Arte Ederren Museo; Museo del Prado, Madril; Bilboko Guggenheim Museoa; Museo Nacional de Escultura de Valladolid; Museo Nacional d'Art de Catalunya, Bartzelona; Museo Naval, Madril; Donostiako Untzi Museoa; Oteiza Museoa, Altzuza; Oiasso Irungo Erromatar Museoa; Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, Madril; Donostiako Museo Sarea; Euskal Kostaldearen Museoen Sarea; Caja Vital Kutxa Fundazioaren Aretoa, Vitoria-Gasteiz; Tabakalera, Donostia; Zumalakarregi Museoa, Ormaiztegi.

Gizarte- eta kultura-elkarteak

Amnesty International, Asociación Amigos del Románico, San Telmo Museoaren Lagunen Elkartea, Gipuzkoako Etorkizunerako Ijito Elkartea (GIETIJE), Asocide, Atzegi, Bagera, Begisare, Berriztu Hezkuntza Elkartea, CongdEuskadi, EIDE, Elkarbanatuz, Errepublikaren Aldeko Taldea, Euskadiko Gorren Elkartea, Euskal Memoria Fundazioa, Euskal Herriko Emakume Alargunen Elkarteen Federazioa (FEVI), Fundación Aguas, Ríos y Pueblos, Ganora Films, Gizalde, Harri Beltza, Haurralde, Helduen Hitza, Ibaizabal Mendebalde Kultur elkartea, Iresgi Martutene, Izan Fundazioa, Kaabestri taldea, Kantujira, Kaskarin, Korrika, Mujeres en las Artes Visuales (MAV), Musikagileak, Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea, Plus 55, Proyecto Hombre, Zenbat Gara kultur elkartea.

Enpresak eta ekonomia erakundeak

Altuna y Uria, S.A., Berria, Bodegón Alejandro, Cadena Ser, Editorial Nerea, El Diario Vasco, Gara, K6, Kutxa, Kutxateka, Muy Arquitectura, Naiz, Nómada, Real Sociedad, Tamayo.

Irakaskuntza eta unibertsitatea

Ikastegiak, UPV/EHUko Uda Ikastaroak, Deustuko Unibertsitatea, Donostiako Musika Eskola, EHU-UPV, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, euskaltegiak (AEK, Ilazki...), Ikertze, Mondragon Unibertsitatea, Musikene, Unesco Cátedra-EHU, USAC.

Turismoa

Kongresu eta bestelako ekitaldien agentziak, Basque Tour, Donostia Turismo, Gipuzkoa Turismo, Donostiako hotel eta ostatuak, KabiTravel, Offices de tourisme Pays Basque, Euskadiko turismo-bulegoak.