Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Bisitari guztientzako jarduerak

2013an, San Telmo Museora etorritako bisitarien kopurua aurreko urtekoaren parean ibili da, igoera txiki batekin. Hain zuzen ere, 120.294 lagunek bisitatu zituzten guztira instalazioak eta erakusketak 2013ko hamabi hilabeteetan.

STM Landarbaso

Aldi baterako erakusketak

    Bisitariak guztira: 60.003

   Erakusketa-kopurua: Aldi baterako erakusketa handiak           3

                         Aldi baterako erakusketa formatu txikikoak   6

           Aldi baterako erakusketa oso txikiak       2

Formatu handiko erakusketak:

1-"BADU, BADA. Euskara mundu eleanitzean"

  •  Egunak: 2012ko azaroaren 16tik 2013ko otsailaren 17ra arte
  •  Erakusketaren bisitariak: 10.842 (2013)

Museoaren erakusketa-programazioa Badu, Badarekin hasi zen; 2012tik zetorren eta 2013ko otsailaren 17ra arte egon zen ikusgai; hasierako planteamenduarekin betiere: gune aldakorra, herritarren ekarpenei irekia hizkuntzei, hizkuntzen iraupenari eta hizkuntzen arteko bizikidetzari buruzko eztabaidan.

2-"Euria"

  • Egunak: 2013ko martxoaren 15etik ekainaren 2ra arte.
  • Erakusketaren bisitariak: 10.854

Nola hurbiltzen diren euriaren fenomenora munduko zenbait kulturatan, hainbat objekturen bitartez.

3- "1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea"

  • Egunak: 2013ko ekainaren 29tik 2014ko urtarrilaren 7ra arte
  • Erakusketaren bisitariak: 20.694 (2013)

Donostia 2016ren "Bake Ituna" proiektuaren barruan sartzen da erakusketa hau, eta aukera bat da 1813ko gertaeren oroitzapenetatik abiatuta gerra eta bakea pentsatzeko zenbait arte-adierazpenen bidez.

Erakusketa horren osagarri da Untzi Museokoa, eta gainera beste erakusketa batzuk ere programatu dira proiektu horren barruan; besteak beste, Aieteko Bakearen Etxean jarritako Décor instalazioa.


"Décor. A conquest by Marcel Broodthaers"
Egunak: Ekainaren 28tik irailaren 29ra arte
Décor-en bisitariak: 8.066

familien tailerrak


Beste erakusketa batzuk:


LUIS TOLOSAREN ARKITEKTURA

Egunak: 2012ko abenduaren 14tik 2013ko otsailaren 8ra arte

Erakusketaren bisitariak: 784 (2013)

EUROPA (N). EUROPA KONSTELAZIOA

Egunak: 2013ko otsailaren 21etik martxoaren 21era arte

Erakusketaren bisitariak: 1.512

HARRIJASOTZAILE. Harriaren indarra

Egunak: 2013ko apirilaren 9tik irailaren 8ra arte

Erakusketaren bisitariak: 7.251

EUSKAL HERRIKO MAPAK

Egunak: 2013ko irailaren 15etik 29ra arte

Erakusketaren bisitariak: 300

200 URTEKO HIRIA

Egunak: 2013ko azaroaren 12tik abenduaren 8ra arte

Erakusketaren bisitariak: 2.148

"200" IKUS-ENTZUNEZKO INSTALAZIOA

Egunak: 2013ko abenduaren 15etik 2014ko martxoaren 2ra arte

Erakusketaren bisitariak: 1.461 (2013)

Jarduerak

San Telmo tresna baliagarri eta beharrezkoa bihurtu da Euskal Herriko kultur erakunde nagusiek sortutako jakintza zabaltzeko: Aranzadi Zientzia Elkartea, Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko Unibertsitatekoa, Deustukoa eta Nafarroakoa, Ikerfolk, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, eta abar. Hartara, eta lankidetza-sare horren ondorioz, sendotu egiten da urtean zehar jarduera-eskaintza, askotariko interesgune, gai eta bisitarientzako modukoa, gure historia eta ondarea kalitatez eta zehaztasun zientifikoz ezagutzen jarraitzeko.

Eragin-truke hori erkidego osora hedatzen da: elkarteak, gizarte eta kultur erakundeak, enpresak... horiekin batera programatzen dira euskal gizarteak egun dituen kezkekin lotutako jarduerak.

Jorratutako gaien artean, zehar-ardatz bihurtu dira generoarena eta euskara, ikuspuntu desberdinetatik begiratu baitzaie programazio osoan zehar.


Hitzaldiak, zikloak, ikastaroak, kongresuak

Parte-hartzaileak guztira: 7.119
Jarduerak guztira: 139
                    
Hitzaldiak

Mintegiak eta tailerrak

Aurkezpenak

Prentsaurrekoak

STMrenak ez diren jarduerak

                                        

Kultura eta aisia

Parte-hartzaileak guztira: 6.329
Jarduerak guztira: 72
                              
Liburu-aurkezpenak

Antzerkia eta dantza

Kontzertuak eta Kantu jira

Mintzodromoa

Zine-emanaldiak

Beste jarduera batzuk

                                                                                            

Jaialdiak

Parte-hartzaileak guztira: 6.654

San Telmok hiriko eta inguruko jaialdietan parte hartu zuen:

 Literaktum

Jazzaldia

Nazioarteko Zinemaldia

Olatu Talka

Giza Eskubideen Zinemaldia

Euskal Jaiak

Musika Hamabostaldia

Ficab


                                           
Baliabide didaktikoak

   Museoko bisita gidatuak: 16.359
   Bisita gidatuak, talde-kopurua: 945
    
    Tailerretako bisitak guztira: 1.855
    Tailer-kopurua: 90


Aretoak hainbat jardueratarako alokatzea

San Telmok aukera asko eskaintzen dizkie erakunde pribatu eta publikoei hango aretoak erabil ditzaten beren jardueretarako eta ekitaldi bereziak egiteko: aurkezpenak, enpresa-bilerak, koktelak, galako afariak, sari-banaketak, eta abar.

Alokairu eta ekitaldien kopurua: 52


Bazkideen programa

2013an, Museoak aurrera egin du bazkideen programan, eta abantaila berriak eskaini ditu urtean zehar sarrera-zozketa gisa Museoan programaturiko jardueretarako; abenduan, Bilboko Arte Ederren Museora eta Gasteizko Artiumera doan joateko aukera eskaini zuen.

Bazkide-kopurua: 660


Korporazio kideen programa

San Telmo Museoak aurrera jarraitzen du Korporazio Kideentzako Programarekin; lau lankidetza era dituzte aukeran sozietatearekin konpromisoa hartu eta museoaren garapenean parte hartu nahi duten erakundeek.

2013an, hitzarmenak sinatu ziren Gara eta Naiz.info-rekin; hartara, bi horiek ere Museoari laguntzen dioten enpresen artean sartu dira, Enpresa ongileen sailean.

Hauek dira Museoak gaur egun dituen babesle pribatuak, enpresa ongileak eta erakunde lankideak:

Eusko Jaularitza, Gipuzkoako Foru Aldundia, EITB, Kutxa Gizarte Ekintza, Altuna y Uria S.A., El Diario Vasco, Berria, cadena SER, Gara, Naiz.info.