Aurten sektoreak errealitatera egokitu behar izan du BEZa % 21ra igotzeak egin dion kaltearen ondoren, eta hala, Arte Eszenikoek etorkizunari begira gainditu dute 2013. urtea, jendearen erantzunak lagundurik.
Dantzan, Malandain Ballet Biarritz-ek Cendrillon estreinatu zuen, eta, horri esker, jarduera paralelo asko jarri ziren martxan, oso modu aberasgarrian jarri ere. Aipa dezagun, halaber, Kukai taldearen Komunikazioa-inkomunikazioa, konpainia hori lehen mailakoen artean sendotu duen ikuskizuna. Ezin ahaztuko dugu Dantzaz, talentu gazteak sustatzeko konpainia, zeinak Kameleoia estreinatu baitzuen. Ezta Beijing Ballet, Lafeuille Dance eta beste konpainia batzuk ere, edo Gesc Gelabert, Sol Pico, Philippe Lafeuille eta beste hainbat koreografo izen handiko.
![]() |
N.A.N. Ertza |
![]() |
Apache, Hors Serie |
Antzerkian, lilura sortu zuen Juan Diego Bottoren Un trozo invisible de este mundo lanak, eta gauza handia izan zen, halaber, Alfonso Sastreren Lluvia de ángeles sobre París testua, Antonio Malondak zuzendua. Donostiako udak eutsi egin zien sortutako itxaropenei, eta agertoki gainean ikusi genituen Juan Echanove, Eva Hache, María Galiana, Amparo Larrañaga, Fernando Tejero, Juan Diego, Karra Elejalde... De ratones y hombres ere hitzordu nabarmena izan zen antzerkian; Miguel del Arcok zuzendua, Roberto Alamo zelarik aktore talde zabal eta hauta baten buru. Nola ahaztu Los hijos se han dormido, Txekhoven Kaioan oinarritua, Daniel Veroneseren zuzendaritzapean. Zale asko erakarri zituen Teatro de los Andes-ek ere, Hamlet de los Andes aurkeztu baitzuen, nortasun eta proposamen nabarmeneko Hamlet andetar bat. Azkenik, gure aitormena Esta noche no estoy para nadie ikuskizunari, urteko antzerki musikal onenaren saria jaso baitzuen. Donostia Kulturaren lau antzokiek (Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra, Gazteszena eta Imanol Lartzabal) 402 funtzio baino gehiago programatu zituzten guztira, antzerkia eta dantza, eta 99.668 ikusle baino gehiago bildu zituzten*.
Gainera, 2013an Eskolatik antzerkira programaren edizio berri bat egin genuen Arte Eszenikoak txikienen artean sustatzeko, ikastetxeen lankidetza izanda. Donostiako 5.364 neska-mutil pasatu ziren bertatik, helburua arte eszenikoetara hurbiltzea eta sentiberatzea izanik.
![]() |
Return, Losdedae |
Euskarazko antzerki-proposamenen artean emateko saririk handiena, Donostia Antzerki Saria, Publikoari gorroto ikuskizunarentzat izan zen; Manex Fuchs-ek zuzendua eta Ander Lipusek jokatua.
Jaialdiei dagokienez, dFERIA 2013k "...eraikitzen..." izan zuen gaia, eta 31 funtzio eskaini zituen hiriko antzeztokietan. 7.000 ikus-entzuletik gora, 301 profesional akreditatu, eta salmentek 7,5 aldiz handitu zutelarik dFERIAren aurrekontua, 200.000 € ingurukoa. Edizio honetan, ARTEZ ere lankide izan genuen dFERIAren programa egiten eta hedatzen. Poltsiko Antzerki Jaialdiak 2.000 ikus-entzule baino gehiago erakarri zituen 27 emanaldietara.
Azkenik, nabarmentzekoa Biarritz eta Baionarekiko lankidetza; Biarritzekin, Koreografia Zentroaren bitartez, eta Baionarekin, berriz, Scène Nationaleren bitartez; biei esker, Arte Eszenikoetara hurbiltzeko eta sentiberatzeko jarduera orotarikoak eskaintzen zaizkie interesa dutenei, eta horrek ikus-entzule jakitunago eta sentiberagoak sortuko ditu.
Euskararen presentzia zaindu eta emendatu dugu programazioan, Euskararen Udal Zerbitzuarekin lankidetzan, eta arreta berezia eskaini diogu dantza garaikideari gure agertokietan, batez ere Egiako Gazteszena aretoan, eta, formatu txikiagoan, baita Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan ere. Baina, batez ere, lortu dugu antzerki- eta dantza-muntaketa handiekin batera beste txikiago batzuk ere izatea, bere txikian interesgarriak gertatu baitira gizarte-, giza edota poesia-edukien aldetik. Euskal ekoizpenik onenak pasatu dira Donostiako agertokietatik, bai eta espainiar eszenako izen handiak eta nazioarteko konpainia garrantzitsuak ere. Gainera, leihotxo bat ireki dugu Latinoamerikara begiratzeko.
Nabarmentzekoak, halaber, haurrei zuzenduriko bost programazio egonkorrak, Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharrean eta Imanol Lartzabal, Gazteszena eta Altzako aretoetan.
Lanak | Emanldiak | Ikusleak | Gazte ordua | ||
---|---|---|---|---|---|
Teatro | |||||
Neguko Antzerkia |
|||||
Antzerki Profesionala Euskeraz | 13 | 22 | 4.424 | 164 | |
Antzerki Profesionala Gazteleraz | 29 | 44 | 10.687 | 331 | |
Haurrentzako Antzerkia Euskaraz | 14 | 16 | 2.079 | ||
Victoria Eugenia Club | 3 | 6 | 593 | ||
Antzerki Amaterurra Euskaraz | 18 | 18 | 2.528 | ||
Antzerki Amateurra Gazteleraz | 16 | 16 | 1.462 | ||
Eskolatik Antzerkira | 5 | 25 | 5.682 | ||
Kale Antzerkia Euskaraz |
9 | 9 | 710 | ||
Kale Antzerkia Gazteleraz |
3 | 3 | 710 | ||
Neguko Antzerkia GUZTIRA |
110 | 159 | 31.685 |
495 | |
Udako Antzerkia |
|||||
Antzerki Profesionala Euskaraz | 3 | 11 | 1.778 | 143 | |
Antzerki Profesionala Gazteleraz | 13 | 62 | 23.667 | 898 | |
Victoria Eugenia Club Euskaraz | 2 | 9 | 787 | 99 | |
Udako Antzerkia GUZTIRA |
18 | 82 | 26.232 | 1.140 |
|
Dantza |
|||||
Dantza Profesionala | 58 | 66 | 16.123 | 239 | |
Victoria Eugenia Club | 6 | 7 | 547 | ||
Dantza GUZTIRA |
64 | 73 | 16.670 | ||
Lirika | 5 | 8 | 3.586 | 36 | |
Lirika GUZTIRA |
5 | 8 | 3.586 | 36 | |
Musikala | 1 | 2 | 9.870 | ||
Musikala Guztira |
1 | 2 | 9.870 | ||
Jaialdiak | |||||
dFERIA | 27 | 29 | 6.898 | ||
Poltsiko Antzerkia | 13 | 27 | 1.959 | ||
Gazte Antzerkia | 16 | 16 | 1.513 | ||
Jaialdiak GUZTIRA |
56 | 72 | 10.370 | ||
Beste Jarduera Batzuk |
|||||
DANZTA |
34 | 130 | 9.435 | ||
ANTZERKIA |
5 | 6 | 240 | ||
GUZTIRA |
39 | 136 | 9.675 |
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa