Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Okendo .K.E.

2013an, Okendo Kultur Etxeak, bere urteroko programazioaz gain, zenbait gai sozialetan sakondu nahi izan zuen. Horretarako, Kultur Etxearen proposamen orokorrak galdu gabe, hainbat eremu jorratu zituen: euskararen alde, tokikotasunaren alde, jasangarritasunaren alde, parekidetasunaren alde, sorkuntzaren alde eta parte hartzearen alde, adibidez.

OKENDO erakusketa de barrro y palabras
De barro y palabras

Kultur Etxeak lehentasuna ematen dio euskarari bai komunikazioetan, bai ikastaroetan, bai kalean egindako ekitaldietan, baita Grosen euskararen eguna antolatzen laguntzen ere. Tokikotasunaren alde, auzoko festak antolatzeaz gain (San Juan gaua, Santo Tomas, Zipotz jaiak), Okendok lankidetzan jarduten du Korrika Kulturalarekin eta Euskararen Egunarekin. Gainera, harremanetan dabil Donostiako Udalaren ingurumen arloarekin, konpostaren gaiaz arduratuz, esate baterako, eta jasangarritasuna aintzat hartuz.

Parekidetasunaren alde, ikastaroetan parte hartu eta erakusketak antolatzen dira emakumezko atalarekin. 2013an egindakoak “Elkarrekiko Menpekotasunak” izan zuen izenburu, bisita gidatuekin. Sorkuntzaren alde, elkarteei aretoak uzteaz gain, proiektu sozialak sustatzen lagundu zuen, eta artista berriei beren lanak erakusgai jartzeko aukera eman zitzaien..

Pecha Kucha night
Conferencia  sobre 1813.
Teatro de Bolsillo
Poltsiko antzerkia.

Goian esandako jarduerekin bukatzeko, garrantzitsua da parte hartzearen alde egindakoa aipatzea. Esate baterako, auzokoekin egindako elkarlana, publizitatearen bidez egindako lanak, jaietako ekitaldiekin, ikastaroen bidez eta Kultur Etxean aurkitzen diren beste zerbitzuen bidez.

2013ko erakusketek erreferente izaten jarraitu zuten auzoarentzat eta, oro har, hiri guztiarentzat. Erakusketa aretoen helburu dira maila handiko eta estilo ezberdinetako erakusketak eskaintzea, artista ezagunei zein ezezagunei aukera emanez. Hori dela eta, besteak beste, zenbait artista eta erakusketarekin gozatzeko aukera izan dugu: François Chastanet eta “Arkitektura eta idazkera”, “Buztinez eta hitzez” erakusketa finlandiarra, HUSMEE zinema proiektua eta “FRAME!” erakusketa, Adriana Ibargoyen eta Iker Valle bezalako artistak.

Yosigo
Exposición "Frame!" 
7 zipotz kontzertuak
 Haur antzerkiak

Okendo Kultur Etxeak eutsi egin dio erabiltzaileen eta jardueretan parte hartu dutenen kopuruari. Jardueren artean, aipagarri dira: “Osasunaren astea”, “Mendi eta izadi zikloa”, “Bideoforum alemaniarra”, “Abesbatzen Astea”, “Poltsiko antzerkia”, “Haur antzerkia”, “Kale antzerkia”, “Literatur solasaldiak” eta abar.

Linburutegia, KZ gunea, Gaztelekua / Haurtxokoa eta Plus 55 zerbitzuek beren funtzionamendu maila ona ematen jarraitu zuten, bai jendeari eskainitako arretarengatik, bai jardueren arrakastarengatik eta bai Kultur Etxearekin berarekin izandako harremanen aldetik.

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 357 59.055
Antzerkia 12 2.102
Zinea 24 742
Bideoa 15 839
Musika 14 3.248
Hitzaldiak 38 2.646
Ikastaroak eta tailerrak  100
Erakusketak 12 42.173
Elkarteen bilerak eta jarduerak 173 5.505
Liburutegiko jarduerak 64 1.700

 

Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 357 165.539
Liburutegiko bisitak 124.518
Haurtxokoa 186 6.364
Gaztelekua 98 6.958
Plus 55 73 4.769
Kzgunea 22.930

 

Prestakuntza emakumeak

 GuztiakEuskaraGaztelera
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 201 1.517 5 46 45 847
2012/2013 ikastaroak 26 405 2 15 24 390
2013/2014 ikastaroak 24 488 3 31 21 457
KZguneako ikastaroak 151 624

 

Prestakuntza gizonak
 GuztiakEuskaraGaztelania
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 201 928 5 17 45 311
2012/2013 ikastaroak 26 202 2 8 24 194
2013/2014 ikastaroak 24 126 3 9 21 117
KZguneako ikastaroak 151 600

 

  • Bisitariak guztira: 226.010