Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

dFERIA 2013

dFERIA13, eraikitzen

dFERIAren hemeretzigarren edizioan, 27 ikuskizun programatu dira, 31 emanaldi eta 9 agertokitan. Victoria Eugenia Antzokia, Victoria Eugenia Club, Antzoki Zaharra, Gazteszena (Egia K. E.), Imanol Larzabal (Lugaritz Kultur Etxea), Intxaurrondo K. E., Donostiako su-hiltzaileen eraikin ohia, Altza (Larratxo K. E.) eta Kursaaleko terraza.

301 profesional akreditatu dira: programatzaileak (111), banatzaileak (29), ekoizle eta konpainiak (82), kazetariak (43) eta bestelakoak (36).

Azpimarratzekoa atzerritik iritsitako programatzaileak: Uruguai, Txile, Alemania, Polonia, Kolonbia, Mexiko, Brasil eta Costa Ricatik. Horiek etortzeak garrantzi handiagoa ematen die ferian parte hartzen duten ikuskizunei, nabarmen zabaltzen baititu kontratazio-aukerak Estatutik kanpoko beste merkatu batzuetara.

7.243 lagun izan dira programaturiko emanaldietan, eta aretoak % 80 bete dira batez beste. Ferian, oro har, 8.809 lagunek parte hartu dute, hau da, eutsi egin zaio iazko parte-hartze mailari. Sarreren salmentari dagokionez, berriz, azken urteetako joera gorakoa izan da; edizio honetan aurrekoan baino 543 sarrera gehiago saldu dira, eta azken hiru urteetan salmenta bikoiztu egin da.

Jarduera paraleloetan, 1.265 lagunek parte hartu dute:

  • Hitzaldiak, mahai inguruak, antzerki-tailerra eta workshop-a, profesionalentzako bilerez gainera.

 

dferia2013 naufragoak small
Naufragoak, Dantzaz
dferia2013 return small
Return, Lonsdedae

 

EDIZIO HONETAKO BERRITASUNAK

Euskarak leku gehiago izan da dFERIAn.

PROGRAMAZIOA

27 ikuskizun (31 funtzio) programatu dira hiriko agertokietan.

Berritasuna. Ikuskizunen % 62 estreinaldiak izan dira era batera edo bestera: erabatekoak, Europan edo Estatuan.

Dantza eta Antzerkia. Nabarmena izan da dantzaren (% 41) eta antzerkiaren (% 51) arteko oreka; geratzen zen % 8 hori beste arloek hartu dute.

Ikuskizunen jatorria. % 51 Euskal Herriko produkzioak izan dira; % 41, Estatukoak, eta % 12, atzerrikoak.

AMAITZEKO

Azken batean, arrakastaz eman diogu amaiera 2013ko dFERIAri, arte eta antolakuntza aldetik maila handia izan delako, arte eszenikoen sektorea inplikatu delako eta jendeak ere erantzun duelako.