Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Festak

2013. urtea desafio berri batez hasi zen Festak unitatearentzat: gure hiriaren 200 urteak ospatzeko programaz arduratzen den bulegoari bere egitekoetan laguntzea, hori dela-eta kalean egingo ziren ekitaldi gehienez arduratuz.

Hala, 2013an zehar, Festak unitateak bete-betean parte hartu du Donostiaren erreketa, suntsipen eta berreraikuntzaren bigarren mendeurrena oroitzeko jardueretan, bai laguntzaile, bai antolatzaile gisa. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: danborradek urtarrilaren 19an donostiarrei egindako omenaldian parte hartu izana; otsailean inauterien karietara antolaturiko napoleondar merkatua eta parodiak; Euskal Herri osoko, Aragoiko eta Kataluniako erraldoien kontzentrazio ikusgarria ekainean; San Joan bezpera berezia eta pilota txapelketa, biak ere antzinako eran; abuztuaren 31ren berrantzezpena eta XIX. mende hasierako eran girotutako sagardotegia.

2013an ere parte hartu du Olatu Talka jaialdi amateurra antolatzen, 2016 Bulegoaren jardueren barruan.

Hori guztia egitearekin batera, inola ere ez da ahaztu hiritarrek festa, desfile, omenaldi eta abarretan parte har zezaten sustatzeko eginkizuna.

2013ak 542 elkarte eta ikastegirekin lankidetzan eta elkarlanean –zuzeneko edo zeharkako elkarlanean– jardutea ekarri du.

 

Erregeak

Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak 14:50ean iritsi ziren Kontxara, eta handik, garraiobide ekologiko eta iraunkorrean, Udaletxera abiatu ziren. 15:30etatik aurrera, gutunak ekartzera etorritako haur guztiak hartu zituzten. 18:00etan abiatu zen desfilea, eta hiriko erdialdeko kaleetan barrena ibili zen. Desfilea amaitu ondoren, eta ohi bezala, Rezola eta Villa Sacramentoko gerontologia zentroak bisitatu zituzten.

ERREGEAK UDALETXEAN www.imagesplitter.net

Erregeak Udaletxean

Errege Magoen desfilea
Taldeak: 23
Parte-hartzaileak: 500dik gora
Gizon-emakumetan banatuta: %67,42 emakumeak - %32,58 gizonak
Karrozak: 4
Gozokiak: 1.200 kg.-tik gora (egokiak zeliakoentzat ere). Harreran, baziren diabetikoentzako gozokiak ere.

 

MELCHOR ERREGEA BERE KARROZAN www.imagesplitter.net

Meltxor Erregea bere karrozan

Haur Danborrada

Urtarrilaren 18an, ostiralarekin, danborrada aurkeztu zen Victoria Eugenia Antzokian, non konpainia guztien ordezkariek jai handia egin baitzuten.

Urtarrilaren 19an, larunbatarekin, haur-danborradak ere parte hartu zuen 1813-2013 mendeurreneko ospakizunetan, danborradek hiritarrei Alderdi Ederren egindako omenaldian; San Sebastianen martxa-zortziko zaharra jo zuten helduen danborraden ordezkariekin batera.

Urtarrilaren 20an, San Sebastian martxa jo ondoren, neska-mutiko guztiek jo zuten martxa-zortziko zaharra, Aimar Ezeiza Lumbreras aurtengo danbor nagusiak zuzenduta.

KONPAINIAK ALDERDI EDER www.imagesplitter.net
Haur Danborradako konpainiak Alderdi Ederren

 

Haur Danborrada
Parte hartu zuten ikastetxeak: 43 ikastetxe
Konpainiak: 50
Danborradako pertsonaiak: Manuel de Larramendi ikastetxea
Danbor Nagusia: Ikasbide ikastola
Parte hartu zuten haurrak: 4.766 (7500 parte-hartzaile,kontuan izanik ikastetxeek auzoetan egindako haur-danborradak.
Gizonezko-emakumetan banatuta: %53,51 neskato - %46,49 mutiko
Ikusleen zenbatespena: 30.000 - 35.000 lagun.

Helduen Danborradak

Festa-ekitaldiak danborradek donostiarrei egindako omenaldiarekin hasi ziren, urtarrilaren 19eko 12:00etan, Alderdi Ederren, non San Sebastian martxa-zortziko zaharra jo baitzuten.

Alkateak hiriko bandera jaso zuen 20ko 00:00etan, eta Kresala danborradako sei urketarik, berriz, ikurrina, danborrada horretan hartu baitzuten parte lehen aldiz emakume horiek, 1980an; gaur egun ere jarraitzen dute parte hartzen.

Hainbat danborradatako 84 ordezkarik hartu zuten parte, Gaztelubide elkarteko danborradarekin batera; 2013an, bigarren mendeurrena ospatzeko, dantzari batzuk ere izan ziren, eta garai hartako gertaerak gogoratzen zituen koreografia bat dantzatu zuten.

BANDERAREN IGOERA www.imagesplitter.net
Banderaren Igoera Konstituzio plazan
 
Helduen Danborradak
Danborradak guztira: 125
Berriak: 6 (mistoak)
Osaeraren araberako banaketa: %91,20 mistoak - %8,80 gizonezkoenak
Parte-hartzaileak guztira: 15.143

 

Bandera jaistean, Unión Artesana elkarteko danborradak Sarriegiren martxak eta beste pieza batzuk jo zituen patroiaren eguneko ospakizunei amaiera emateko.

Bertso Eguna

Bertsozale Elkartearekin lankidetzan, Donostia Kulturak parte hartzen du egun hori antolatzen, jarduerak kalean egin daitezen behar diren baimenak kudeatuz eta ospakizunari dirutan ere lagunduz. 23 bertsolarik parte hartu zuten, gure inguruan gertatzen ari diren gizarte-aldaketak gaitzat hartuta. Programaren gertaleku nagusia Kursaal Jauregia izan zen, eta Boulevard eta Parte Zaharreko kaleetan ere izan ziren jarduerak.

Kaldereroak

Inauteriak iragartzeko festa hau otsailaren 2an ospatu zen, larunbatarekin. Ijito-tribuak Hungariatik Donostiako etxeetako metalezko ontzi eta lanabesak konpontzera iristen direlakoa egiten da.

ERREGINAK www.imagesplitter.net
2013ko Kaldereroen Erregina
KALDEREROAK
Kaldereroak Parte Zaharrean
Kaldereroak
Parte Zaharreko kaldereroak:
Tribuak: 18
Partaide-kopurua: 360 (%55, emakumeak)
Auzoetako kaldereroak:
Konpartsak: 22
Partaide-kopurua: 5.600

Inude eta Artzainak

Otsailaren 3an, igandearekin, Kresalako konpartsak ibili ziren Parte Zaharrean, eta Groseko Artzain eta Inudeak auzo hartako kaleetan. Ikasbide Kultur Elkartea eta Antiguotarrak dantza-taldea, berriz, Amara Berri eta Antiguako kaleetan ibili ziren, hurrenez hurren, 17an, igandearekin.

Inude eta Arzainak
Auzoetan: 4
IÑUDE ETA ARTZAINAK KONSTITUZIO PLAZAN www.imagesplitter.net
Inude eta Artzainen konpartsa Konstituzio plazan.
 

Inauteriak

Inauteriak otsailaren 7a eta 11 artean izan ziren. Eguraldi txarra izan zen egun horietan. Euriaren eta haize indartsuaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan ziren larunbat eta igande arratsaldeko desfileak. Beraz, ezin izan zen egin konpartsa eta karrozen lehiaketa.

Donostia Kultura eta konpartsak ados jarri ziren otsailaren 17an era eta ibilbide bereko desfile bat egiteko. Hori dela-eta, Piñataren (Altza) igandeko desfilea 24ra atzeratu zen; baina asteburu hartarako ere elurra iragarrita zegoenez, martxoaren 3ra arte atzeratu behar izan zen; igande horretako 16:00etan egin zen azkenik.

Konpartsek beren karrozak, jantziak, koreografiak... erakutsi ahal izan zituzten espaloietan pilatu zen jendetza handiaren aurrean; Momo jainkosa (Mayte Rodriguez Garrido) eta haren laguntzaileak (Karmelo Txiki konpartsakoak) beti izan ziren haiekin.

MOMO JAINKOSA ETA BERE SEGIZIOA www.imagesplitter.net
2013ko Momo Jainkosa.
INAUTERRIAK 2012 TX

Konpartsen aurkezpena Gaskan - Karmelo Txiki

Donostiako Inauteriak
Konpartsak: 26
Partaide-kopurua: 2.374 (%85,51 emakumeak)
  1.093 neskato
  125 mutiko
  937 emakume
  237 gizon
Inauteriak auzoetan
Konpartsak: 11

San Joan bezpera

San Joan bezperaren jaia ere gehitu zitzaien Donostiaren erreketa, suntsiketa eta berreraikuntzaren bigarren mendeurrenaren ospakizunei, eta Konstituzio plazan egiten ziren jarduerak gogoratu ziren, XIX. mendeko ohiturak.

Goizean, txistularien udal bandak eta dantzariek lagunduta, idiek tiratutako gurdi batek Saguesetik plazaraino eraman zuen arbola, eta han ezarri zen zutik. Ekitaldi horretan, bertsolariek eta Arkaitz, Gero Axular eta Goizaldiko dantzariek hartu zuten parte.

Arratsaldean, eta zuhaitzari su eman aurretik, udalbatzak Esku dantzan eta Soka dantzan egin zuen, eta Goizaldi taldeak, berriz, San Joango zortzikoa dantzatu zuen.

Víspera de San Juan: gizon dantza en la Plaza de la Constitución
San Joan bezpera: gizon dantza Konstituzio plazan.
Víspera de San Juan: gizon dantza en la Plaza de la Constitución
San Joan bezpera: gizon dantza Konstituzio plazan.

Aste Nagusia

Abuztuaren 10a eta 17a artean izan zen. Astean, milaka lagun prest agertu ziren programaturiko jardueretan parte hartzeko.

Festak unitatearekin lankidetzan jarduten duten boluntarioek eta Udaleko talde politikoen ordezkariek kantatu zuten "Artillero" kanta.

BOLUNTARIOAK ARTILLEROA ABESTEN www.imagesplitter.net1
Aste Nagusiko boluntarioak "Artillero dale Fuego" abesten.
BIZIKLETA FESTA www.imagesplitter.net
Bizikleta Festa
ENTSALADILLA LEHIAKETA  www.imagesplitter.net

Entsaladilla Lehiaketa


Aste Nagusia
(Abuztuaren 10etik 17ra)
Ikusleen zenbatespena: 1.093.468
Agertokiak: 9
Jarduerak: 358
Aste Nagusiko Sariak
Herri Kirolak
Urrezko Kopa: Floren Nazabal Leiza (Etxarri-Aranatz)
Igeldoko Harria: Aimar Irigoien
VI. Marmitako Lehiaketa: Irungo Mendizaleak
Gazteentzako II. Entsaladilla Lehiaketa hemengo produktuekin: Amaia Aramendi - Amaia Fernández

 

Gure jaietan euskara erabiltzea normalizatzen jarraituz, 2013an Aste Nagusiak bi ekitaldi izan zituen: batetik, jaietako guneek (Koldo Mitxelena –haurrentzat– eta Paseo Berria –gazte eta helduentzat–) euskaraz diseinatu zituzten beren publizitate-kartelak; bestetik, Kursaaleko terrazetan, hots, gazteen aisialdirako aste horretan hain garrantzitsua den lekuan, standetako kartel guztiak ele bitan egin ziren. Gaueko jaietan, lehentasuna eman zitzaion euskara erabiltzeari, eta gainera zenbait ekintza egin ziren Euskararen Udal Zerbitzuarekin batera euskarazko komunikazioa sustatzeko sakelakoa erabiltzean.

Su Festen Nazioarteko 50. Lehiaketa Jaialdia

Aste Nagusiko jarduerarik jendetsuena da hau; zazpi piroteknia (lau espainiar eta hiru atzerritar) lehiatu ziren Urrezko Maskorra irabaztearren. Asteari buru emateko, amaierako ikuskizun piromusikal bat izan zen Europlá Valentziako pirotekniaren eskutik.

Lehiaketak 50 urte betetzen zituela-eta, zenbait jarduera izan ziren astean: "50 urte 500 izozki" (izozkiak banatu ziren Alderdi Ederren abuztuaren 15ean), "50 urte 350 ikuskizun" (abuztuaren 16an, zozketaz aukeratutako pertsona batek jaurti zituen lehiaketako 350. jaurtiketa hastera zihoala abisatzeko lehen hiru trumoiak) eta "su-eremua" deritzona inguratzen erakusketa bat izan zen, Europako lehiaketarik zaharrenaren edizio guztietako kartelak eta daturik interesgarrienak biltzen zituena.

EGITARAUA www.imagesplitter.net
Parte hartu zuten pirotekniak
SU ARTIFIZIALAK www.imagesplitter.net
Su artifizialak Kontxako badian

 

Su Festen Nazioarteko 50. Lehiaketa Jaialdia
(Abuztuaren 10etik 17ra)
Ikusleen zenbatespena: 705.000
Parte hartu zuten pirotekniak: 7
  Zaragozana (Zaragoza), Luso Pirotecnia (Portugal), Astondoa (Bizkaia), Pirofantasía (Valentzia), IP Innovative (Alemania), Ricasa (Valentzia) y Foti (Australia).

Sarituen zerrenda:

  • Urrezko Maskorra: Pirofantasía (Valentzia)
  • Zilarrezko Maskorra: Ricasa (Valentzia)
  • Brontzezko Maskorra: Luso Pirotecnia (Portugal)
  • Herri Epaimahaiaren Saria: Ricasa (Valentzia)
  • Gazteriaren Saria: Ricasa (Valentzia)

Euskal Jaiak

Abuztuaren 29a eta irailaren 8a bitarte izan ziren. 48 jarduera programatu ziren gure kulturaren inguruan: musika, herri kirolak, poesia, folklorea... Hiriaren bigarren mendeurrenaren oroitzapena nagusitu zen berriz ere abuztuaren 31rako programaturiko ekitaldietan.

Jarduera guztiek izan zuten harrera ona; batez ere, honako hauek: sagar mota bakarraz egindako sagardoaren dastaketak, Sagardo Egunean; "Poesia Orduak" jardunaldiak, Victoria Eugeniako Club aretoan; eta harria jasotzen egindako erakustaldiak, San Telmon jarritako "Harrijasotzaile. Harriaren indarra" erakusketa zela-eta.

SAGARDO EGUNA www.imagesplitter.net
Sagardo Eguna
ERROMERIA KONSTITUZIO PLAZAN www.imagesplitter.net
Erromeria Konstituzio plazan

Donostiako Estropadak

Estropadak, emakumeena eta gizonezkoena, egun beretan egin ziren: abuztuaren 29an sailkapenerakoa, eta hurrengo bi igandeetan, irailaren 1ean eta 8an.

Sari-banaketa Donostiako kaian egin zen, Donostia Hiria katamaranetik.

 

DONOSTIAKO ESTROPADAK - TXAPELDUNAK www.imagesplitter.net1
Zumaia eta Hondarribia: Donostiako Estropadetan irabazi zuten eskifaiek.
 

 

Donostiako Estropadak
(abuztuaren 29an, irailaren 1ean eta 8an)
Ikusleen zenbatespena: 29.000 lagun eguneko
Kontxako VI. Bandera (emakumeentzat)
Traineru parte-hartzaileak: 9
Sailkatuak: Zumaia - Salegi Jatetxea Itziar, Hibaika Jamones Ancín, San Juan - Iberdrola, Club de Remo Mecos - Mondariz
Irabazlea: Zumaia - Salegi Jatetxea Itziar
Gizonezkoen Kontxako Bandera
Traineru parte-hartzaileak: 25
Sailkatuak: Portugalete-Eulen, Orio-Babyauto, Kaiku Ambilamp, Bermeo-Urdaibai-Umpro-Avia-Enagas, Hondarribia-Orsa, Sanpedrotarra A.E.-Ecolmare, Tiran Pereira-O Pirata, Donostiarra
Irabazlea: Hondarribia-Orsa eman zuten irabazletzat, Bermeo-Urdaibai-Umpro-Avia-Enagas traineruak hura abordatu zuela-eta aurkeztutako inpugnazioa onartu ondoren.

Santo Tomas Feria

Feria larunbatean tokatzeari eta eguraldi onari esker, 2013ko feria azken edizioetako jendetsuena izan zen. Salmentak, bai produktuenak eta bai taloak eta txistorra eskaintzen zituzten postuetan, aurrez uste zena baino handiagoak izan ziren. Programan, ohiko lehiaketak izan genituen: txistorra, eztia, frutak, barazkiak eta txorimaloak, abereen erakustaldiaz gainera. Bertsolariak, trikitilariak, harrijasotzaileen erakustaldia, haurrentzako jaia: horra feria-eguneko programa osatu zuten jarduera batzuk.

JAXINTA www.imagesplitter.net
Jaxinta
BARAZKI ETA FRUITU LEHIAKETA www.imagesplitter.net
Barazki eta Fruitu Lehiaketa
BARAZKI  LEHIAKETA www.imagesplitter.net
Barazki eta Fruitu Lehiaketa

 

Santo Tomas Feria
(Abenduaren 21ean)
Ikusleen zenbatespena: 60.000 lagun
Postuak: 210
Urdemea: Jaxinta, Leitza, 340Kg.

Olentzero

Haize-bolada handiak zirela-eta, Olentzerok eta Mari Domingik aldatu egin behar izan zuten desfilearen ibilbidea. Menditik Zuloaga plazaraino jaitsi ziren, eta han, asto batek tiratutako gurdi batean, eta trikitixaren doinuek eta bastoi- eta kriskitin-hotsek lagundurik, Konstituzio plazara hurbildu ziren, Udaletxera joan ordez, aurrez pentsatu bezala. Udaletxe zaharraren eraikinean, gutuna azken orduan ekartzera etorritako haur guztiak hartu zituzten. Hainbat jarduera izan ziren Udaletxeko arkupeetan (dantzak, jantzi tradizionaleko buruzapia behar bezala jartzeko eta abarkak janzten ikasteko tailerra, gaztaina-banaketa...), Gero Axular eta Eskola dantza-taldeen eskutik. Harrera amaitu eta gero, Olentzero eta Mari Domingi Parte Zaharreko kaleetan zehar ibili ziren, eta jende asko bildu zuten inguruan nahiz eta azken orduan ibilbidea aldatu.

OLENTZEROARI HARRERA www.imagesplitter.net
Olentzero eta Mari Domingiri Harrera.
 

 

Olentzero
(Abenduaren 24an)
Parte-hartzaileak: 600 lagun gutxi gorabehera
Taldeak: 15
Gozoki-banaketa: 500 Kg.
Ikatz-banaketa: 100 Kg.
Olentzero auzoetan:
Taldeak: 20

Donostiako Auzoetako Jaiak

 
Jaien Izenak: Egunak
Antiguako San Sebastián Urtarrilak 10 - 20
Ibaeta Otsailak 23 - Martxoak 4
Txanpontxo Jaiak (Bidebieta) Maiatzak 16 - 19
Larratxoko Jaiak Ekainak 6 - 9
Amara Berriko Festak Ekainak 14 - 23
Antiguako San Juanak Ekainak 6 - 24
Oletako Jaiak Ekainak 20 - 24
Herrerako Jaiak Ekainak 14 - 23
San Juan (Ipar Intxaurrondo) Ekainak 21 - 23
Kaldero Jaun Jaiak (Intxaurrondo Hegoa) Ekainak 27- Uztailak 1
Altzako San Martzialak Ekainak 22 - Uztailak 2
San Pedro Jaiak (Igeldo) Ekainak 16 - Uztailak 2
Karmengo Jaiak (Amara Osinaga) Uztailak 5 - 21
Añorgako Karmengo Jaiak Uztailak 6 - 16
Karmengo Jaiak (Puerto) Uztailak 5 - 14
Zipotz Jaiak (Gros) Uztailak 17 - 21
Zubietako Herri Jaiak Uztailak 24 - 31
Amarako Jaiak (Amara Viejo) Uztailak 30 - Abuztuak 4
Loiolako San Inazio Jaiak Uztailak 27 - 31
San Inazio Jaiak Uztailak 20 - 31
Añorga Txiki Irailak 6 - 7
Txomin Eneako Jaiak Irailak 6 - 8
Intxaurrondo Zaharreko Jaiak Irailak 9 - 15
Porrontxo Jaiak (Egia) Irailak 7 - 15
Jolastokieta Irailak 11 - 15
San Festo (Loiolako Erriberak) Irailak 13 - 15
Udaren Amaiera (Santa Bárbara) Irailak 20 - 22
Aieteko Jaiak (Aiete) Irailak 7 - 15
Martu Jaiak (Martutene) Urriak 11 - 13
Amara Berriko Jai Herrikoiak Urriak 9 - 12
 

Festak unitateak jaiak egiteko behar diren udalaren eta beste erakunde batzuen baimenak kudeatzeko leihatila gisa jarduten du programazio horietan. Gainera, azpiegiturak jartzea koordinatzen du (agertokiak, hesiak, mahaiak, komun kimikoak, ur-harguneak, edalontzi berrerabilgarrien hornikuntza...), antolakuntza-batzordeen lana erraztuz.

Beste Jarduera batzuk

 
Etxe Erregionalen jaiak:
Jarduerak: 5
Beste lankidetza batzuk:
Jarduerak: 76

Festak unitateak egiteko hau du jarduera horietan: kalean hainbat kolektibok eta elkartek proposatutako jarduerak egiteko behar diren baimenak kudeatzea.

Senidetzeak

Marugame: Urteroko garaikur-trukea egin zen eskolarteko futbol-txapelketetarako.

Wiesbaden: Senidetze Batzordeko lehendakariak Donostia bisitatu zuen urtarrilean.

Festak unitateak behar ziren izapide guztiak egin zituen Wiesbadengo eta Donostiako ikastetxeen arteko trukeak egiteko, eta urrian batxilergoko ikasle talde baten bisita hartzeko.

Wiesbadenek, berriz, gastronomia jardunaldi batzuk antolatu zituen urrian Basque Culinary Center-en eskutik, eta oso harrera ona izan zuten hala profesionalen nola gastronomiazaleen artean. Ikastaroak eman ziren, eta denaren buru, afari bat egin zen gure hiriko gastronomia-kultura omentzeko.

Trento: Bi hirion arteko senidetzearen bultzagile Giorgio Tononi jauna hil zen, 1983an gure hiriko Urrezko Danborra izendatua.

 

Eskerrak babesleei

Beste urte batez, eskerrak eman nahi dizkiegu honako marka hauei, berak gabe zenbait jarduera egin ezinik geratuko baikinen: Amstel, Coca Cola, Euskaltel, El Diario Vasco, Kutxa Gizarte Ekintza, Kutxabank, AFADE, FCC, Eroski, Supermercados BM, Insalus, Nestle eta Frigo.