Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Ernest Lluch KE

2013. urtean ere ugaritu egin dira Ernest Lluch Kultur Etxeko erabiltzaileak, programazio-eskaintza eta bertako zerbitzuen proposamenak.

Azken proposamenek –"Solasean… / Encuentros con…" eta "Zientziaren bide berriak / Nuevos caminos de la ciencia" programekjende asko erakarri zuten, Fernando León de Aranoa edo Anjel Lertxundi sortzaileen obra eta ibilbidea edo Daniel Sánchez Portal eta Javier Aizpurua zientzialarien punta-puntako ikerkuntza ezagutzeko interesez. Programa horiek lan-ildo argi bat sendotu nahi dute Ernest Lluchen: gogoeta eta eztabaida garaikiderako gune bat sortzea.

Solasaldi horien eta beste batzuen audioak entzungai daude www.donostiakultura.tv-n.

ERNESTLLUCH-Erakuslehioa-MursegoBerrio

Erakusleihoa. Rafael Berrio & Mursego, "Phantasma"

ERNESTLLUCH-LendeAranoaEncuentroscon
"Solasean..." Fernando León de Aranoa

Ernest Lluchek arreta berezia eskaintzen dio literaturari, eta hori hitzaldi, liburu-aurkezpen, solasaldi eta ikastaro-eskaintza zabal batean islatzen da. Nabarmendu beharreko jardueren artean, Javier Minak dinamizaturiko solasaldiak ditugu, Narratzaileen Txokoa programa edo apirileko Literatur Astea, non hitzaldiak, errezitaldiak, ipuin-kontaketa eta haurrentzako antzerkia sartzen baitira. Eduardo Gil Berak eta Kandido Urangak parte hartu zuten Friedrich Hölderlin poeta alemanari eskainitako Liburuaren Egun ondo betean.

Literaturari eskainitako beste saio batzuek ere oroitzapen berezia utzi zuten: "Literatura y ciencia" solasaldia, Eduardo Berti eta Gustavo Ariel Schwartzen eskutik eta Donostia International Physics Center-ekin batera antolatua; "Variaciones" pieza, Roger Wolfe poetaren eta Rafael Berrio musikariaren arteko lankidetza, Kultur Etxeak berak produzitu eta Literaktum jaialdian estreinatua; edo Rafael Chirbes idazleak En la orilla eleberria aurkeztu izana Harkaitz Canorekin solasean.

Ernest Llucheko zinekluba orain 12 urte hasi zen, eta harrezkero astelehenero eutsi dio zinearekiko hitzordu horri. Era guztietako generoei eskainitako zortzi ziklo berriak erreferentzia izan dira berriz ere Donostiako zinezaleentzako eskaintzan.

Baina Ernest Lluch Kultur Etxean programa berezirik bada, Erakusleihoa da programa hori; 10 urte bete zituen 2013an. Sorkuntza arriskatu eta berritzaileari eskainitako tartea da programa, eta arte-jarduera guztietara irekia; formatu txikiko lanak eskaintzen ditu, artista berrienak zein ibilbide bat egina dutenenak. 2013a urte ona izan da ezbairik gabe Erakusleihoarentzat: Rafael Berrio eta Mursegoren Phantasma, eta Beñat Achiaryren Larrosa salbaiak izan ziren proposamen nabarmenenak, ahaztu gabe Il Concertinoren umore absurdo eta zorrotza edo Yogurinha Borovaren kabaret ganberroa.

Erakusketei dagokienez, aipatzekoa Ernest Lluchek bi proiektu produzitu dituela: Floro Azqueta argazkilariaren Si dejara de verla, se moriría eta Karlos Martinez B artista kontzeptualaren In.Material; horrez gainera, laguntzaile izan da Ceinpro Diseinu Eskolako ikasleen urteroko proiektuan, zeina 2013an Donostiaren suntsiketa eta berreraikuntzaren bigarren mendeurrerari eskaini baitzaio: 200 urte geroago / 200 años después. Gertaera horren ingurukoa izan zen Hirutxulon bizi. 1813 erakusketa ere, Donostia Kulturaren zenbait kultur etxetatik pasatua.

ERNESTLLUCH-kaleantzerkia charabia
Kale Antzerkia. "Charabia", El negro y el flaco
ERNESTLLUCH-Kutxamajikoa
Kutxa Magikoa
ERNESTLLUCH-200urtegeroago
Erakusketa. "200 urte geroago", Ceinpro

Ez ziren falta izan urteko programazioaren beste ohiko hitzorduak: Musika Sakroaren Zikloko eta Abesbatzen Asteko kontzertuak, Poltsiko Antzerkia eta Kale Antzerkia Ikasbide, Amara-Osinaga, Amara Zaharra eta Loiolako Erriberako jaietan.

Beste horrenbeste esan daiteke urtero egin ohi den haurrentzako programazioaz ere: txotxongiloak, pailazoak, Kutxa Magikoa, Ipuinaren Ordua, Gabonak Zuretzat; denek ere argi uzten dute Kultur Etxeak aintzat hartzen dituela txikienak.

Ikastaroen eskaintza zabala ere Kultur Etxe honen bereizgarrietako bat da, eta oso erantzun ona eman diote herritarrek: 2.000 ikasle inguruk eta 86 ikastarok prestakuntza-gune peto-petoa bihurtu dute Ernest Lluch, bereziki autore-ikastaroei esker: Luisa Etxenike, Jesús Torquemada, José Luis Orella edo Virginia Imazenak, besteak beste.

Liburutegia, Haurtxokoa, Gaztelekua, Plus 55 eta KZ Gunea: horiek bihurtzen dute Ernest Lluch zerbitzu integratu gehien eskaintzen duten kultur etxeetako bat, eta, beraz, baita egunero erabiltzaile gehien erakartzen dutenetako bat ere.

Sektorekako zerbitzu horiek eskaintza berritzen eta jarduerak ugaritzen jarraitzen dute. Esate baterako, Liburutegiak Irakurketa Kluba jarri du martxan, 3 hilabete eta 3 urte arteko haurrak eta haien aita-amak irakurtzera hurbiltzeko programa.

Beste berrikuntza batzuk ditugu Haurtxokoko Familiarekin Jolasean programa, zeinak familia osoari elkarrekin jolasteko aukera ematen baitio, eta Gaztelekuko Gazte Batzordea, zeinak parte hartzeko bideak eman nahi baitizkie gazteei Gaztelekuaren martxan parte har dezaten.

Ernest Lluchek Amarako auzoaren dinamizazio soziokulturala izan du bere xede nagusien artean, eta hori auzoko zenbait eragilerekin batera antolatutako ekinbideetan gauzatu du; besteak beste, Gipuzkoako Burnibideen Lagunen Elkartearekin eta hainbat jai-batzorderekin.

Baina atal horretan proiektu bat nabarmendu da besteen gainetik: Amara Berriko Euskara Batzordea osatzeko bulkada, euskara sustatzeko lanean ari diren zenbait eragilerekin batera, hasi Urrats eta AEK euskaltegietatik eta zenbait elkarte soziokulturaletaraino (Ikasbide Kultur Elkartea, Ilunki edo Bagera). Lankidetza horren emaitza izan da euskarak auzoan duen egoeraren diagnostikoa martxan jartzea, Olatu Talkan antolatu zen Mintzodromoa jarduera edo Euskararen Egunaren programazio koordinatua.

Ernest Lluch elkarte eta taldeei lagapen eta alokairu gehien egin dizkien kultur etxea izan da, eta haiek jarduera asko eta askotarikoak egin dituzte bertan; beraz, nahitaezko ekipamendua da Amararen eta Donostiaren gizarte- eta kultur dinamizaziorako. 

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 519 18.179
Antzerkia 19 2.503
Bideoa 33 1.632
Musika 12 1.318
Hitzaldiak 18 927
Erakusketak 6 2.087
Elkarteen bilerak eta jarduerak 235 5.712
Aretoen alokairuak 7 269
Liburutegiko jarduerak 98 1.754
Hainbat 5 84

 

Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 371 158.197
Liburutegiko bisitariak 124.097
Haurtxokoa 184 6.076
Gaztelekua 98 6.030
Plus 55 89 4.218
Kzgunea 17776
  • Erabilera publikoko ordenagailuen kopurua: 46

 

Prestakuntza emakumeak

 
 GuztiraEuskerazGaztelaniaz
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 214 2.016 15 201 71 1.297
2012/2013 ikastaroak 45 750 9 117 36 633
2013/2014 ikastaroak 41 748 6 84 35 664
Kzgunea ikastaroak 128 518

 

Prestakuntza gizonak

 GuztiraEuskerazGaztelaniaz
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 214 893 15 29 71 366
2012/2013 ikastaroak 45 189 9 18 36 171
2013/2014 ikastaroak 41 206 6 11 35 195
Kzgunea ikastaroak 128 498

 

  • Bizitariak: 292.808