2013an, finkatu egin da 2012an hasitako proiektuaren martxa, eta bilakaera nabaria izan du.
Bilakaera hori, batetik, auzoaren eta bertako elkarteen beharrei erantzuteak ekarri du, eta bestetik zerbitzuak hobetzeak. Gainera, arreta are bereziagoa eskaini zaio euskarari gure jardueren funtsezko ardatz den aldetik.
Zerbait azpimarratzen hasita, arte-sorkuntzaren eremuan, OTSO!. proiektuan parte hartu genuen EKE,, Theatre des Chimeres eta Donostia 2016ekin batera, balio jakin batzuk lantzeko auzoko bi ikastetxetako (Jakintza eta Larramendi) 4 eta 6 urte arteko ikasleekin. Proiektua oso interesantea izan zen; sorkuntzaren aldetik ez ezik, alderdi pedagogikotik.
Ikastetxeotako haurrek parte hartu zuten eta arte-sorkuntzaren lekuko izan ziren. Cía de Teatrok dosier pedagogiko batzuk prestatu zituen ikasleek ikastetxeetan lan zitzaten gero eskaini ziren emanaldietara etorri aurretik.
Konpainia horrek 15 eguneko egonaldia egin zuen Lugaritz Kultur Etxean.
Gure programazioari dagokionez, eta arte eszenikoetan espezializaturiko zentroa garen aldetik, antzerkia eta musika dira gure arloak.
Antzerkian, formatu txiki eta ertaineko antzerkiaren aldeko apustuan jarraitzen dugu, antzerki berritzaile, garaikide, abangoardista eta esperimentala bultzatu nahian, eta, ahal dugun heinean, euskarazko produkzioak izaten ditugu –Metrokoadroka Kolektiboa: POZA ZERGATIK, DANTZATZEN DUTE BOSNIARREK, , Cocina: CALLA Y COME- bilbotarrak– alde batera utzi gabe programazio askotariko, orekatu eta kalitatezkoa eskaintzea gure ikus-entzuleei. Horregatik, programazioan sartu ziren Yllanak Far West lanean ageri izan zuen umorea, Zanguango arabarren Aquí va a pasar algo, edo Teatro A Cuestas konpainiaren Locas, non emakumeak jasaten dituen genero-arazoei buruzko mezuak eman baitziren.
Ezin ahaztu antzerki-talde amateurren alde egiten den apustua, batez ere bertako taldeen alde, lehentasuna emanez euskarazko lanei, bai gazteenentzat eta bai helduenentzat.: Emakume Ausartak, Kemen, Tgorrieta, Gazte Antzerki Topaketa, Zurriola Antzerki Eskola...Oroimenak (ONCE).
Beste batzuetan bezala, 2013an ere kalera irten gara Kale Antzerkia eta Poltsiko Antzerkia programekin. Emanaldien % 90 euskaraz izan ziren, eta ikus-entzule asko etorri ziren.
Haurrentzako antzerkian, dena euskaraz programatzen jarraitu dugu, lan bat izan ezik, testurik gabea baitzen. Adibide bat ematearren: Izar eta Zeneida lanaren bidez, arrazakeriaren kontra eta pertsonen berdintasunaren alde egiten den lana erakutsi nahi izan genien haurrei.
![]() |
Helduen antzerkia. |
![]() |
Haur antzerkia. |
![]() |
Kale antzerkia. |
Musikaren arloan, euskal musikaren ildotik jarraitu dugu, batez ere folka eskainiz. Azpimarratzekoa talde gazteen diskoen aurkezpenak, hala nola Napoka Iriaena, edo Joseba Tapia talde klasikoarena; harrera ona izan zuten bi-biek jendearen aldetik. Musikari gazteenak bultzatzen jarraitu dugu Donostikluba programaren barruan: Sara Grajal, Jane Joyd...
Horrez gainera, Musikeneko Big Banda ere izan dugu gure artean, ohi bezala, bai eta Donostia Bertsotan ere. 2013an bertsolari talde nabarmena izan genuen, eta bikain aritu ziren.
Erakusketen arloan, Lugaritzek areto txikia du, etengabeko aldaketa eta bilakaera duena. Autore gazteak erakartzen saiatzen gara. Aurreko urteetan bezala, saiatu gara emakume autoreen eskaintza kontuan hartzen. Zortzi erakusketatatik, lau emakumeenak izan ziren.
Literaturari dagokionez, Literatura eta Kafea literatur solasaldiak jarraipena izan du; landutako obra guztiak euskarazkoak izan dira. Solasaldien arduraduna emakumea da, parte-hartzaile asko bezala.
2013an, Imanol Oroituzen 9. edizioa egin zen; Joxerra Garziaren hitzaldi bat izan genuen, "Bertsolariak eta bardoak" izenburukoa. Oso interesgarria gertatu zen, eta jendeak harrera ona egin zion.
Liburutegiak lankidetzan jarraitzen du Ikertze – Lugaritz ipuin-leihaketarekin. Auzoko haurrek aktiboki hartzen dute parte, beren ipuinak aurkeztuz euskaraz.
2013an XII. edizioa egin zen.
Bestalde, erabiltzaile-kopuruak behera egin du, baina liburutegirako bisita gidatuen kopuruak bere horretan iraun du.
2013an modu bereziak ospatu nahi izan genuen Liburuaren eguna: Joseba Sarrionandiaren Idazlea zeu zara lana antzerki bihurtuz; arrakasta handiz, interes handia piztu baitzuen.
Ipuinaren ordua programak arrakastaz jarraitzen du. Nabarmentzekoa kontatzen diren ipuin guztiak euskaraz kontatzen direla, eta bi adin-tarteko haurrei eskaintzen zaizkiela: 2 eta 4 urte artekoei, eta 5 eta 7 urte artekoei. Langai izaten diren ipuinek zerikusia dute gaurko gaiekin: berdintasuna, genero-politika...
![]() |
Jane Joyd. |
![]() |
Napoka Iria. |
Jarraitzen dugu proiektu komunetan lankidetzan ere: Abesbatzen Astea, dFERIA, Gabonak Zuretzat, Korrika Kulturala, Euskeraren eguna, Olatu Talka... Parte hartze handia izan zen denetan; Kultur Etxeak programazioa auzoaren zerbitzuan eskaintzen duelako seinale.
Ezin ahaztu zein garrantzitsuak diren Kultur Etxeak auzoarekin eta bertako elkarteekin dituen lankidetza eta parte hartzea Mercado. Jarduera esanguratsuak izaten dira Antiguako taldeekin: Antiguotarrak Dantza Taldea, Lorien Dantza Taldea, Erretiratuen Elkarteko jarduerak, Antiguako Pilotazaleok, Artexivu musika eta dantza afrikarreko taldea. Ikasturtean, okupazioa % 95ekoa izaten da, eta inoiz baita % 100ekoa ere. Orobat, elkarteei aretoak uzten zaizkie beren proba-saioak, ikastaroak, topaketak eta abar egin ditzaten, hala Merkatuan bertan nola Kultur Etxean; esate baterako, Jakintza Musika Eskolari.
Bestalde, harreman estua dugu auzoko beste elkarte batzuekin ere; esate baterako, Ikertzerekin, zenbait programatan parte hartuz: Ikertze – Lugaritz Ipuin Lehiaketa, Otso! Programa, eta abar.
Eskainitako ikastaroei dagokienez, % 72 euskaraz eta % 28 gaztelaniaz izan ziren, hau da, 31 ikastaro gaztelaniaz eta 21 euskaraz. Aurreko urtearekin konparatuta, ikus daiteke euskarazkoek zerbait gora egin zutela. Azpimarratzekoa zenbat ikastaro ematen diren Ibaeta auzoan.
Jarraitzen dugu lankidetzan Cristina Enea Fundazioarekin, Etxekolanda programaren barruan, Baratza zure balkoian ikastaroa eta beste eskainiz, bai helduei eta bai Lugaritzen inguruko ikastetxeetako ikasleei.
Berritasun gisa, 2013an autore-ikastaroak izan ditugu, arte eszenikoen eremukoak. Egundoko arrakasta izan dute, bai edukiaren aldetik, bai izena eman dutenen kopuruaren aldetik. Aktorearen dramaturgia eman zuen Ander Lipusek, euskaraz, eta parte hartzaileen % 95 emakumeak izan ziren.
+ 55, Gazteleku – Haurtxoko eta KZ Gunea zerbitzuek aurrera segitzen dute. Oro har, jarduera gutxiago izan dira, aurrekontua gutxitzearen ondorioz, baina gehienek, batez ere Gazteleku – Haurtxokok, oso harreran ona izan dute.
JARDUERAK
Kopurua Erabiltzaileak
Antzerkia 48 5877
Dantza 11 771
Zinea 1 88
Bideoa 12 461
Musika 12 3.184
Hitzaldiak 8 308
Ikastaroak eta tailerrak 20 297
Erakusketak 12 15.750
Elkarteen bilerak eta jarduerak 85 1.028
Aretoen alokairuak 2 225
Liburutegiko jarduerak 43 717
Besteak 41 2.547
GUZTIRA 295 31.353
ZERBITZUAK
Kopurua Erabiltzaileak
Liburutegiko bisitak 44.555
Haurtxokoa (jarduerak) 14 1.431
Gaztelekua (jarduerak) 40 1.505
Plus 55 (jarduerak) 52 2.078
Kzgunea (erabilerak) 4.231
GUZTIRA 106 53.800
PRESTAKUNTZA EMAKUMEAK
Guztiak Euskara Gaztelera
Kopurua Erabiltzaileak Kopurua Erabiltzaileak Kopurua Erabiltzaileak
2012/2013 Ikastaroak 3 26 3 26
2013/2014 Ikastaroak 19 173 9 70 10 103
Ikastaro puntualak 2013 2 17 1 8 1 9
Kzgune ikastaroak 68 179
GUZTIRA 92 395 10 78 14 138
PRESTAKUNTZA GIZONAK
Guztiak Euskara Gaztelera
Kopurua Erabiltzaileak Kopurua Erabiltzaileak Kopurua Erabiltzaileak
2012/2013 Ikataroak 3 15 3 15
2013/2014 Ikastaroak 19 53 9 33 10 20
Ikastaro puntualak 2013 2 8 1 2 1 6
Kzgune ikastaroak 68 177
GUZTIRA 92 253 10 35 14 41
GUZTIRA (BISITARIAK) 99.095
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa