Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

CC Egia

16 urte Egiako auzoan, programak eta zerbitzuak garatzen.

Musika-eskaintzan, beren azken lanak aurkezteko GAZTESZENA gunea hautatu zuten taldeak izan genituen: Bide Ertzean, Zea Mays, Su ta Gar; areto horretan esan zuen agur Zuloak taldeak, eta han egin genien ongi etorria Niña Coyote eta Chico Tornadori, ahaztu gabe hainbat kolektibok jaiak eta jaialdiak antolatzen emandako lankidetza: Ttan Ttakun irratia, Mojo Workin, Lurrazpiko Festa eta Revolutionary Brothers.

DONOSTIKLUBAk hor segitzen du betiere GAZTESZENAren programazioan; urrian FESTIVAL DONOSTIKLUBA ospatu zen, eta zirkuituko gune horretan urte osoan izaten dira talde bikainak. Besteak beste, hor izan genituen Triángulo de Amor Bizarro, La Habitación Roja, Destroyer, Gatibu, Lou Topet eta Mala Rodriguez.

Antzerki-programazioan, Mexiko, Kolonbia, Frantziako konpainiak izan genituen; keinu-antzerkia eta zirkua ekarri zizkiguten, arte eszenikoetako hizkuntza berrien ildotik betiere. Euskarazko antzerkiaren programazioa % 65ekoa izan da; bi ikuskizun nabarmenduko genituzke: Koka kola eta barea, Ramon Agirre eta Inaxio Tolosa agertokian, eta Xabier Mendigurenek bikain egokituriko Hamlet, Artedrama, Le Petit Théâtre du Pain eta Dejabu Panpin Laborategiak aurkeztua; bi proposamenok saio guztietan bete zuten aretoa, eta erantzun ezin hobea jaso zuten ikusleen aldetik, bira eder bati ekin aitzin.

los guggenheim
Antzerkia - Los Guggenheim (Mexico).
gorka bravo 02
Dantzategia.

DANTZATEGIA dantza eta erkidegoa biltzen dituen programa bat da; koreografia bat sortzen da auzoko zenbait bazterretan jokatzeko, eta, hartara, hurbildu egiten zaie dantza auzotarrei eta auzora datozenei zein pasaeran direnei. Rocío Molina, Sol Pico, Igor Calonge, Asier Zabaleta, Antonio Ruz Premio “ El Ojo crítico de danza 2013”: artista gazte horiek GAZTESZENAn erakutsi zituzten beren lanak. Dantzaren alde egin dugun apustua erabatekoa da; emanaldiak bultzatzeaz gainera, tailerrak, eskolentzako saioak edo egoitzaldiak egiten dira konpainiekin, hala nola ELIRALE KONPANIA konpainiarekin eta haren ikuskizun KA DIRArekin egindakoa; ekinbide horretan, besteak beste, EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA, Donostia Kultura eta Donostia 2016 izan ziren babesle.


EGIA BIZIRIK taldeak, elkarlanaren eta gogoetaren alde daraman lanean, hitzaldi bat antolatzen du hilero, eta ikus-entzunezko proiekzio bat; K1 DONOSTIARA kolektiboak, berriz, auzoko artista eta elkarteen lana biltzen duen erakusketa bat; EUSKARAREN EGUNA ospatu zen programa betearekin; IKASTOLA AITORren antzerkiaren astea, non ikastetxe horretako ikasleek parte hartzen baitute astebetean antzerki-emanaldiak eskainiz, besteak beste, beste auzo batzuetako ikastetxeetako ikasleei. PORRONTXO JAIAK,Poltsiko Antzerkia, Antzerkia Kalean, musika-kontzertuak auzoko zenbait aretotan, eta hainbat jarduera Kultur Etxearen dinamika auzotarrentzako topaguneetara hurbiltzeko.

egia patxi txiki
Erakusketak-Patxi Txiki.
la casa flotante
Haur antzerkia-La Maquine.
porrontxo jaiak
Porrontxo jaiak.

Donostiarentzat garrantzia izan duten zenbait gertaera ere izan dira auzoan –DFERIA–, antzerki- eta dantza-saioak eskaini ziren, OLATU TALKA, eta beste zenbait jarduera auzoan zehar. TITIRIJAIk txotxongilo-antzerki bikaina ekarri zuen Egiara, A la deriva, Joc, La Liga Teatro konpainia mexikarrarena.

Kultur Etxeko erakusketa-aretoak jardun betean aritu dira, artista gazteei, kolektiboei eta elkarteei leku eginez. DANDAIk, beste urte batez, margolanen tailerreko lanak erakutsi zizkigun; KALAPIEk Urumea bideratzeko eta Egian bizikleta erabiltzeko proiektuak aurkeztu zituen; eta ezin ahaztu Patxi Txiki artistaren Katiuxka, zeinak poesiaz bete baitzuen aretoa apirilean. Kultur Etxeko liburutegian dago ikusgai, Le Petit Prince izenburupean.

Gazteenek GAZTELEKUAn aurkitu dute beren txokoa, zenbait jardueratan parte hartuz; eguneroko topagune bihurtu zaie hala.

MUSIKAGELAk jarduera betea izan du proba-saioetarako geletan; 2013an, kontzertuz beteriko asteburu bat gehitu zaio horri, eta 4. informazio-jardunaldiak egin dira, bi sailekin: musika-dokumentalena eta musika-promotore berriena. Musika, elkargunea eta gogoeta: etorkizunerako apustua.

Liburutegiak jarduera-programa zabala eskaini du haurrentzat; 2013an, jarduera berri bat eskaini zaie helduei, Literatur solasaldiak, eta zientzia-fikzioan interesaturiko pertsonak bildu dira bertan.

Jardueraz eta partaidez beteriko urtea izan da 2013; adin guztietako partaideak erakarri ditu kultur eskaintza askotarikoak, eta hainbat elkarte eta kolektibo.

 

Ekitaldiak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 365 36.491
Antzerkia 59 11398
Dantza 35 4.585
Bideoa 21 325
Musika 27 7.555
Hitzaldiak 24 725
Ikastaroak eta tailerrak 26 323
Erakusketak 11 7.818
Elkarteen bilerak eta jarduerak 94 1.303
Aretoen arokairuak 9 4.130
Liburutegiko jarduerak 36 1.176
Hainbat 23 151

 

Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 137 67.468
Liburutegiko bisitariak 42.530
Musikagela 31 5.760
Gaztelekua 104 3.996
Plus 55 2 190
Ikasaretoa 9.327
Kzgunea 5.178
 

 

Emakumeen formakuntza
 GuztiakEuskeraGaztelera
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 119 981 27 292 33 400
 2012/2013 Ikastaroak 31 335 14 127 17 208
2013/2014 Ikastaroak 29 436 13 165 16 192
Kzguneako Ikastaroak 59 210

 

Gizonen formakuntza
 GuztiakEuskeraGaztelera
 KopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileakKopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 119 363 27 52 33 109
2012/2013 Ikastaroak 31 82 14 28 17 54
2013/2014 Ikastaroak 29 79 13 24 16 55
Kzguneako Ikastaroak 59 202
  • Bizitariak: 143.956