Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Surfilmfestibal 2013

Edizio honetan, Surfilmfestibalak arrakasta handiz burutu du aldaketa forma, gune eta kultur proposamenen aldetik.

19 egun ekintzaz beterik, maiatzaren 25etik irailaren 19ra: zine-proiekzioak, kontzertuak, erakusketak, tailerrak... ia lau hilabetean zehar. Etengabe agertu da komunikabideetan, eta 9.500 lagun inguru bildu zituen proposamen guztien artean.

this time tomorrow
"This Time Tomorrow"

Edizio honetan, Surfilmfestibala bere ohiko guneetan izateaz gainera (Aquarium, Antzoki Zaharra, Gasteszena, Galeria NoColor), beste toki zoragarri batzuetara ere hurbildu da (Montes Múgica, Santa Klara uhartea, Zarauzko Modelo zinea edo Ondartxo ontziola).

valentina
"Valentine Reinhardt" erakusketa
mikal cronin
Mikal Cronin

Aparteko surflariak izan ditugu gure artean, hala nola Dane Reynolds edo Craig Anderson; errealizadoreak eta artistak, hala nola Thomas Campbell; musika taldeak, hala nola Mikal Cronin, Lee Ann Curren, Frank; eta proposamen originalak sortu ditugu, hala nola Morning of the Earth-en zuzenekoa Odei bandarekin, Montes Múgicako erakusketa eta "Surfa, Beldurra eta Zientzia Fikzioa" kontzeptua.