Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Giza Eskubideen Zinemaldia 2013

Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearekin batera antolatu da hamaikagarren edizioa, non hala irudi ofiziala nola programazioaren parte bat berreraikitzearen ideiaren ikuspegitik osatu baitira, Zinemaldia 1813-2013 ospakizunekin lotuz.

arrieta
"El método Arrieta" filmaren aurkezpena
imagen 2013
Jaialdiaren kartela
basilio
Basilio Martín Patino ("Libre te quiero" filmaren zuzendaria)

Jendeak aurreikuspenak gainditu ditu, 2012ko kopuruak emendatu egin baitira. Zine-saio eta solasaldietan askotariko gaiak jorratu dira; batzuk oso gertuko ditugunak: emakumeek Alardeetan parte hartzea, ekintza kolektiboak eta mugimendu sozial eta politiko berriak, edo herri saharauiaren erresistentzia.

Memoriaren gaia Patricio Guzmán dokumentalista bikainari emandako sariak gauzatu zuen; mintegi oso jendetsu bat eman zuen sarituak. Euskal Herriko zenbait produkzioren estreinaldiak (Alardearen seme-alabak, El método Arrieta edo Agronautas) ezin hobeto etorri ziren nazioarterako beste film batzuen aurrestreinaldiarekin (Violeta se fue a los cielos, Al nacer el día...).

suspensin
"Suspensión eta beste erreportaje batzuk" erakusketa
violeta
"Violeta se fue a los cielos"
guzmn
Patricio Guzmán (2013ko Saria)

2013an, jendeak hiru erakusketa bisitatu ahal izan ditu: 200 urte geroago, Haur eta Gazteen Margolanen Lehiaketaren 9. edizioa, eta "Suspensión" eta beste erreportaje batzuk. Horrez gainera, lankidetza-jolas bat, bideo-edizioko tailer bat eta argazki-ekintzako beste bat, eta Musika Parkean-en beste saio bat egin dira. Guztia ere are gehiago iraunarazteko zine onez, eztabaidaz eta sentsibilizazioz beteriko egunok hiritarrengan zuten eragina.