Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Liburutegi zerbitzua

Liburutegiak

Donostiarrek asko baloratzen duten ekipamendua izaten jarraitzen dute liburutegiek. Hala erakusten dute aurten izan ditugun  1.069.407 bisitek eta 575.461 maileguek. Hala ere, 2012. urteko datuekin alderatuz, maileguen kopurua % 3,47 jaitsi da eta bisitarien kopurua % 3,07. Beherakada horren arrazoietako bat izan daiteke gizarte analogikotik gizarte digitalera egindako aldaketa. Izan ere, liburutegien sareak e-readerrak maileguz eman arren oraindik ez du liburu elektronikoen mailegu zerbitzua eskaintzen, eta erabiltzaileak klasikoak baino gehiago lan berriak irakurtzea eskatzen du.

Bisitak eta maileguak

Gure liburutegiek 1.069.407 bisita jaso dituzte.

575.461 mailegu egin dira. Kopuru horren arabera, biztanle bakoitzeko 3,14 mailegu egin dira, eta, beraz, Europako batezbestekoaren parean (biztanleko 3 eta 4 mailegu artean).

Eskuraketei dagokienean, 27.718 dokumentu eskuratu dira. Berritze kuota %6,96a da.

Udal Liburutegien Sarearen zerbitzuak erabiltzen dituzten biztanleei dagokienez, herritarren % 50ek baino gehiagok dauka bazkide txartela, guztira 119.541 dira.   Bazkide aktiboa da %32,26a , hau da, zenbateko horrek gutxienez behin erabili du aurten mailegu zerbitzua gure liburutegiren batean.  Zenbateko horri eutsi zaio. 6.008 bazkide berri izan ditugu (3.264 emakume eta 2.744 gizon).

Alderdi2
Liburutegi Nagusia
ErnestLLuch9
Ernest LLuch K.E. Liburutegia
Loiola27
Loiola K.E.Liburutegia

 Proiektuak

Proiektu garrantzitsuenetako zenbait 1813-2013: 200 Donostia eraikitzen hiriaren bigarren mendeurrenaren ospakizunarekin lotu dira.
Horien artean nabarmentzen ditugu liburuaren egunerako Eider Eibar ilustratzaileak egindako orri markagailua, eta Irakurgaien gida 1813-2013: Donostia eraikitzen, Donostiak 1813ko abuztuaren 31n jasan zituen suteari eta hondamendiari buruzko argitalpen sorta bat. Zenbait argitalpen, nobelak batez ere, digitalizatu egin dira, eta Zubietako aktak bezalako dokumentu garrantzitsuak euskaratu dira. Aldi berean,  web orrian kontsulta daitezkeen 150 erreferentzia baino gehiago biltzen dituen bibliografia bat osatu du zerbitzuak.

 Liburutegi digitala web-ean, nobelez gain kartelen atal bat ezarri dugu. Donostiako su artifizialen 40 kartel, nazioarteko lehiaketak 50 urte betetzen baitzituen. Voz de Guipuzcoa digitalizatzen jarraitu dugu 1926. urtera arte.

Haurren atalean, jarduera azpimarragarriena "Irakurketa klub digitala" da. IPADak erabiltzen dira irakurtzeko, Fernando Morillo idazleak gidatzen duen saio honetan, eta 9 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendua dago. Horren helburu da irakurketa eta teknologia berriak lotzea.

Lankidetzari dagokionean, Euskal Idazleen Elkartearekin eta Galtzagorrirekin egindako hitzarmenak azpimarratzen ditugu.

E-reader mailegua murriztu egin den arren, LIBBuk e-reader gailuak oso balorazio positiboa izan du. Gailu hau pantaila euskaraz edukitzeko aukera ematen duen tresna bakarra da.

Komunikazio atalean, Donostia Kulturaren atariko bi blogen aldeko apustua egin dugu. Liburu dantza bloga, liburuei buruzko gomendioak emateko blog irekia, liburuzainek mantentzen jarraitzen dute. 37 gomendio idatzi dira.  Liburutegien Sareko zuzendariaren Liburutegien ahotsa  blogak jada badu bere lekutxoa, batez ere arloko profesionalen artean. Aldizkakotasun finkoa dauka, hots, hilean post bat, bi hizkuntzetan, euskaraz eta gaztelaniaz.

Haurrentzako Internet zerbitzua berritzen ari gara, software askeko Raspberry-Pi sistema erabiliz, eta euskara edo gaztelania aukeratzeko posibilitatea dago.

Infantil5

Internet Zerbitzua

l 1813-3
Irakurketa gida 1813-2013
2012-11-09-Pantailaren abentura 011
Pantailaren abentura

 Jarduerak

Arreta berezia eskaini diogu hiru egun berezitan antolatutako jardueren programazioari, hots, Liburuaren Nazioarteko Egunean –apirilaren 23a–,  LIteraktum literatura jaialdian –maiatza– eta Liburutegiaren Egunean –urriaren 24a– antolatutakoei.  Hiru irizpide nagusi hartu dira kontuan: emakume idazleak egotea, bertako bilduma eta euskara.

Literaktum-en hiru jarduerak euskaraz antolatu zituen zerbitzuak.  Miren Agur Meabek "Kristalezko begi bat" bere azken nobelari buruz hitz egin zuen. Hitzaldia Uxue Alberdik aurkeztu zuen. Bestalde, Fito Rodríguezen eskutik, "Txillardegi" idazle donostiarrari buruko ibilbide literarioa egin genuen. Azkenik, Pantzart taldeak haurrentzako  "Boli bili bolo" antzerki lana eskaini zuen Juan Kruz Igerabideren testuekin.

Liburuaren egunean, Gipuzkoa Plazako ohiko liburu azokaz gain, 1813. urteari buruzko erakunde mailako irakurketa publikoa antolatu genuen, eta arratsalderako 1813ko urtarrilaren 28an lehen aldiz argitaratu zen Jane Austen-en “Harrotasuna eta aurrejuzkuak” nobela aukeratu genuen. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez irakurri genuen.

Liburutegiaren egunerako ondarea eskuratzearen inguruko jardunaldiak antolatu genituen. “Analogikotik digitalera” izenburuko lehen hitzaldia profesionalei zuzendua. Koldo Mitxelenako, Eusko Jaurlaritzako eta Tabakalerako liburutegi digitalak eta gure liburutegi digitalaren ibilbidea aurkeztu ziren. Gai honetan aditua den Javier Leivak emandako "On-line ospea. Nola agertzen gara sare sozialetan?” hitzaldi irekia oso arrakastatsua izan zen.  Jardunaldi hauek Asun Balzola gogoratuz amaitu genituen, beste hainbaten artean, bere laguna zen Mariasun Landa idazlearekin. Tabakalerarekin elkarlanak aurrera darrai, eta aurtengo antolakuntzaren berrikuntza gisa Koldo Mitxelenak hartu du parte. Lehen aldiz hitzaldi guztiak streaming bidez eskaini genituen.

Azkenik aipatu behar da, Euskal idazleen elkartearekin eta Euskara sailarekin elkarlanean,  "Su haietatik hitz hauek:Euskara Bretxako zirrikitutik arnasbide berrietara 1813-2013" lanaren argitalpenean hartu dugula parte.

liburuaren-eguna
Liburuaren eguna 2013
literaktum-meabe-alberdi-urkia2
Literaktum 2013
Liburutegiare eguna- Asun Balzolaren munduan murgiltzen
Liburutegiaren eguna 2013

  LIBURUTEGI-ZERBITZUA ZENBAKITAN

Liburutegi kopurua 17
Populazioa 183.113
Bilduma modernoko funtsak (1). 398.708
Liburu eta liburuxkak 312.315
Braille liburuak 54
Entzuteko dokumentuak 32.874
Dokumentu elektronikoak 4.815
Ikus-entzunezko dokumentuak 41.860
Musika inprimatua 6.407
Grabatuak 243
Mapak 30
Liburu elektronikoen irakurleak 60
Ordenagailu eramangarriak 28
iPad 22
 
Euskarazko funtsa 71.008
Gaztelaniazko funtsa 278.672
Beste hizkuntzetako funtsa 49.028
Bilduma historiko katalogatua 63.752
Mikrofilmak/mikrofitxak 8.109
 
Altak 27.740
Bajak 13.662
Bildumaren hazkundea %-tan 6,36
Bildumaren berrikuntza %-tan (2) 6,96
 
Erabilera publikoko ordenagailuak 305
Internet / CD-ROM sarbide-postuak 267
OPAC 39
Opac kontsultak (bisitak) 263.417
Opac kontsultak (orriak) 2.486.945
Web kontsultak (bisitak) 114.168
Web kontsultak (orriak) 316.195
Hemeroteka digitaleko kontsultak (bisitak) 25.739
Hemeroteka digitaleko kontsultak (orriak) 555.327
Liburu Dantza blog-a (orriak) 4.099
euskarazko post berriak 7
gaztelerazko post berriak 22
post elebidun berriak 8
Liburutegien ahotsa blog-a (orriak) 3.080
euskarazko post berriak 12
gaztelerazko post berriak 12
 

Liburutegi Zerbitzuko bazkideak

119.541
2013. urteko bazkide berriak 6.008
14 urtetik gorako bazkide berriak 4.218
14 urtetik beherako bazkide berriak 1.790
2013ko bazkide aktiboak %32,26
 
Liburutegira egindako bisitaldiak 1.069.407
Eguneko bisiten batez bestekoa 3.612,86
 
Maileguak 575.461
Liburu-maileguak 343.767
Enzuteko dokumentuen maileguak. 30.302
Dokumentu elektronikoen maileguak. 4.402
Ikus-entzunezko dokumentuen maileguak. 174.732
Musika inprimatuaren maileguak. 3.162
Aldizkarien maileguak 11.300
Bideojokuen maileguak 4.905
Liburu elektronikoen irakurleei egindako maileguak 330
Ordenagailu eramangarrien maileguak 2.560
 
Internet / CDROM / Wi-Fi kontsultak 180.923
KZ aretoetan 86.670
Aretoan 57.520
Wi-Fi 36.733
 
Jarduera-kopurua 863
Euskarazko jarduera-kopurua
647
Jardueretara etorritakoak 21.361
Erakusketak 15

 (1) Amundarain Mediatekako funtsak aparte
 (2) PAB (Bertelsman Fundazioarena) liburutegiak aztertzeko programaren arabera.