Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Intxaurrondo K.E.

Kultur etxea zabaldu genuela bi urte dira, egonkortze bidean lanean ari gara eraikinari eta edukiari dagokionean. 164.500 bisitari ibili dira gure espazioetan aurten, 72.000 inguru liburutegian.

Kultur Etxearen espezializazioan sakontzen jarraitu dugu aurten eta bere osotasunean eta atal guztietan antzematea nahiko genuke. Hiru lan ardatzen inguruan aritu gara lanean MUSIKA atalean, formazioa, sorkuntza eta zabalkundea. Formazioa, musika eskolako gela bat dugu eta bertan arratsaldero taldeka zein bakarka pianoa eta musika mintzaira irakasten da. Musikan publiko berriak sortzeko asmoz oso era xumean bada ere, Lauaizeta Ikastolarekin elkarlanean hasi gara euskal kantariak ikastolan zein kultur etxean ikusteko. Gabriel Arestiren sentikaria edo Betagarrirekin enkontruak adibide. Sorkuntza babesteko bi egonaldi izan ditugu; Gabrielen Lekua eta Lloba proiektua. Azkenerako jende gehien erakarri duen zabalkundea ekarri dugu. Musika talde asko pasa dira aurten gure aretotik, eta lehengo urtean izandako publikoaren ia bikoitza izan dugu aurten (5.500 entzule inguru). Artistei dagokionean bertakoak eta nazioartekoak izan ditugu. Bertakoetan Xabier Solano eta DJ Zigor Gazta Zati bat ikuskizunarekin, Anai-arrebak, John Berkhout, Itziarren Semeak, On Musika, Gabrielen Lekua (Andoni Egaña, Rafa Rueda, Oier Guillan....), Betagarri edo Anari. Nazioartekoetan besteak beste Ocean Colour Scene, Edwyn Collins, Toundra, Fuel Fandango, The See See, Manel, Kakkmaddafaka edo Anna Calvi.

INTXAURRONDO LAS PRIMITIVAS Argazkia J.A.Areta Goñi Juxe

Las Primitivas

Argazkia: J.A Areta Goñi (JUXE)

INTXAURRONDO Betagarri Ikastolan
Betagarri
INTXAURRONDO gabrielen lekua
Gabrielen Lekua

Liburutegiak %35ean igo ditu bere bisitariak, eta liburu zein ikus-entzunezko materiala berdintsu mailegatzen dira, %51 eta % 49 hurrenez hurren. Lehengo urteko bi literatur solasaldiez gain (Iñaki Urdanibia eta Iratxe Retolaza) komikien inguruko beste bat abiatu da euskaraz zein gazteleraz, Antonio Altarriba eta Iosu Mitxelenarekin, liburutegiak duen komiki bilduman sakondu eta adituen bidez komiki munduan murgiltzeko.

Auzoarekin elkarlanean aritu nahi dugu eta hori da elkarteei eskaintzen dieguna, hainbat jardueraren antolakuntza partekatua. Kultur Etxeak auzoaren kultur jardunaren parte izan nahi du. Horren adibide dira Emakumeen Astea, Ibiltariaren Astea, II. Intxaurrondo Eguna, Extremeñoen Elkartearekin Miajadas herriarekin bizikidetza edo Plazara goaz euskara elkartearekin batera urtean zehar programatzen ditugun jarduera ezberdinak.

Gure eguneroko jardunean zeharlerro moduan hartzen badugu ere euskara, Plazara Goaz euskara elkartearen daukagun elkarlanak babes eta dinamika handia ematen digu. Eta hiru literatur solasaldi dira elkarlanean aurten antolatu ditugun jarduerak. Euskararen presentzia aregotzen ahalegindu gara Emakumeen Astean eta Ibiltariaren Astean. Emakumeen astean euskarazko filma bat ikusi dute ("80 egunean" eta Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariak bertan izan ziren). Ibiltariaren astean euskarazko hitzaldi batetik bira etorri gara. Izarrak Plazara gazteei zuzendutako euskarazko sorkuntzaren plaza erakustaldi bihurtu dugu aurten. Urtea bukatzeko Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldi berria izan dugu.

Ez genuke erakusketen atala ahaztu nahi: gela balioanitza izan arren aurten 11 erakusketa egin ditugu. Artista hasi berriak eta izeneko artistak izan ditugu; Keixetaren "Gernika, zerrenda amaitu gabe" edo Josu Truebaren "Kuidado que muerden", Iker Mediavillaren "Glutten", Gorka Salmeron eta Oscar Pereiraren argazki erakusketak. Auzoari ere tartea uzten saiatzen gara Emakumeen Elkarteak eta Extremeñoen Elkartekoen erakusketak izan ditugu horren adibide.

Zerbitzuak berriak eta berrituak euren eskaintzarekin aurrera jarraitzen du, +55 programaren bidez urteko programazioa eta auzoko eragileekin elkarlana sendotzen ari da. Aurten 27 jarduera egin dituzte eta 890 pertsonek parte hartu dute.

Haurtxoko eta Gaztelekuan egunero zerbitzua eskaintzeaz gain jarduera bereziak ere antolatzen dituzte. Zerbitzua finkatu da eta auzoko eragileekin elkarlana areagotzen ari da horren adibide da Kaldero Jaun jaietan haurtxoko eta gaztelekua Sagastieder Plazan izan zirela.

 

INTXAURRONDO pirritx porrotx 2013
Pirritx, Porrotx eta Marimotots
INTXAURRONDO keixeta expoGERNIKA
Gernika, zerrenda amaitu gabe. Keixeta.
       

JARDUERAK
 DenakEuskaraGazteleraElebiduna
  Kopurua ErabiltzaileKopurua ErabiltzaileKopuruaErabiltzaileKopuruaErabiltzaile
Antzerkia 24 2.449 7 1.314 17 1.135
Dantza 2 137 2 137
Bideoa 5 185 1 40 9 484 3 173
Musika 40 5.587 16 638 7 1.433 17 3.516
Hitzaldiak 17 812 3 149 14 663
Tailerrak eta ikastaroak 15 252 5 160 10 92
Erakusketak 14 8.595 1 747 6 3.231 7 4.617
Elkarteen bilerak eta aktibitateak 59 2.238 8 895 26 270 25 1.073
Aretoen alokairuak 1 15 1 15
Liburutegiaren jarduerak 38 671 29 536 9 135
Besteak 168 4.324 7 300 1 120 160 3.904
GUZTIRA 391 25.777
72 4.619
95 7.646
224 13.512

 

      ZERBITZUAK                                                                     
  Kopurua Erabiltzaile
Liburutegiko bisitak 92.247
Plus 55 (jarduerak) 27 890
Haurtxokoa (jarduerak) 188 6.381
Gaztelekua (jarduerak) 140 7.758
GUZTIRA 355 107.276

 

Emakumeen formakuntza
 GuztiakEuskaraGaztelania
 KopuruaErabiltzaileKopuruaErabiltzaileKopuruaErabiltzaile
GUZTIRA 11 125 3 31 8 94
 2013/2014 ikastaroak 11 125 3 31 8 94

 

     Gizonezkoen formakuntza
 GuztiakEuskaraGaztelania
 KopuruaErabiltzaileKopuruaErabiltzaileKopuruaErabiltzaile
GUZTIRA 11 46 3 6 8 40
2013/2014 ikastaroak 11 46 3 6 8 40

  • Bisitari guztira: 257.077