Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Literaktum 2013

Literaktum maiatzaren 8tik 23ra bitarte egin da, helburu nagusi hau izanik: pentsaera kritikoa, gogoeta eta eztabaida sustatzea literaturaren inguruan, ikuspegi irekia izanez beste arte-hizkuntza eta arte-arlo batzuen aurrean.

Jaialdi hau, egun sendoturik badago ere Donostiako kultur agendan, 1995ean sortu zen, Okendo Kultur Etxeak eta Liburutegi Nagusiak Literatur sorkuntzako jardunaldiak antolatu zituztenean. 2005. urtetik aurrera, beste kultur etxe batzuk gehitu zitzaizkion programari, eta gaur egun sarean egiten den jaialdi bat da, zenbait kultur eragilerekin lankidetzan ( 2013an, Euskal Idazleen Elkartea (EIE), Musika Parkean eta Koldo Mitxelena Kulturunea, Gipuzkoako Liburuzainen Elkartearekin).

Bilakaeran, Literaktum beste era bateko helburu batzuk hartuz joan zen, literatur gertaerari modu aktibo, parte-hartzaile eta sortzailez ekiteko, literatura beste arte-forma batzuekin lotuz eta teknologia eta formatu berriak eta gaur egungo joerak ere jaialdira ekarriz.

2013ko edizioan, 875 lagun inguruk parte hartu zuten egindako 11 jardueretan (eguraldi txarragatik, bertan behera utzi behar izan zen Benartegi baserriko Musika Parkean-en edizioa).

>stm vicente verd baja  07 literaktum 3
Vicente Verdú San Telmo Museoan Alberto San Juan y Fernando Egozcue Lugaritz Kultur Etxean.

Euskal autoreak eta nazioartekoak pasatu ziren Aiete, Casares-Tomasene, Ernest Lluch, Loiola, Lugaritz eta Okendo kultur etxeetatik, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretotik eta San Telmo Museotik, eta Koldo Mitxelena Kulturunetik: idazleen artean, Oier Gillan, Miren Agur Meabe, Antonio Casado, Agnés Agboton, Katerina Iliopoulou eta Antonio Orejudo; Aleix Saló marrazkilaria; Vicente Verdú kazetaria; Itxaro Borda poeta eta bere taldea; Alberto San Juan aktorea eta Fernando Egozkue musikaria; eta Rafael Berrio musikaria eta Roger Wolf poeta.

2013ko beste berritasun bat izan zen haur eta gazteentzako bi jarduera programatzea: Boli Bili Boli txotxongilo-proposamena, Juan Kruz Igerabidek sortua; eta Laura Gallego gazte-literaturako autorearen hitzaldia.