Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

San Miguel DonostiKluba 2012

Musika-zirkuitu horren datuak, entzule-kopuruaren aldetik, harrituta eta pozarren utzi gaituzte: 12.500 ikus-entzuletik gora izan dira urtean programatutako 45 kontzertuetan. Harrera on hori ikusita, pentsatzekoa da egitasmo hori, lehenagoko Donostiklubaren ondorengoa, betetzen ari dela bere helburua, hau da, Donostiako formatu txiki eta ertaineko musika-jarduera ikusgai jarri eta nabarmenaraztea.
San Miguel Donostikluba zirkuituko areto publiko eta pribatuen sareari beste leku pribatu batzuk gehitu zaizkio, Donostiako gazte sortzaileen taldeek kontzertuak ematen jarrai dezaten eta, hartara, sustapen bidea izan dezaten.

San Miguel Donostikluba Zirkuitua: logotipoa
San Miguel Donostikluba Zirkuitua: logotipoa.
2.SMDK.We Are Standard
We Are Standard Intxaurrondo Kultur Etxean.
1. SMDK.La Casa Azul
La Casa Azul Gazteszenan.

Nabarmendu ditzagun kontzertu batzuk, non musika independentea eta entzuleria gaztea izan baitira kultur etxeetako protagonista: Gazteszena aretoan, Sidonie, Lisabo eta Berri Txarrak; El Columpio Asesino eta Zea Mays Itxaurrondo Kultur Etxean; Me and The Bees eta Xiu Xiu Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan; Eta Hip Hop Larratxo kontzertua Altzan. Gainera, Musikaren Eguneko beste edizio bat egin da kalean, eta harrera ezin bikainagoa izan du; baita San Miguel Donostikluba Jaialdiak ere, Gazteszena aretoan.