Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Literaktum 2012

Literaktum topagune izan da 2012an ere literaturaren eta hainbat eratako hizkuntzen zale direnentzat. Edizio honetan, nabarmendu behar da euskal idazle eta sortzaileen presentzia; Ramon Saizarbitoria, Iban Zaldua edo Pako Aristi izan ziren gurekin. Casares-Tomasene Kultur Etxean, Maribel Quiñones Martiriok denok harritu gintuen emakumea eta koplari buruzko hitzaldi batez, Jabier Muguruza lagun zuela. Eta Deustuko Unibertsitatean, Eduardo Galeanok Los hijos de los días liburua aurkeztu zuen ekitaldi jendetsu batean.

7.literaktum.martirio 8.literaktum.galeano
Jabier Muguruza eta Martirio           Eduardo Galeano

 

Berrikuntzen artean, Donostian zehar egindako literatur ibilbideen lehen edizioa dugu; 2012an, Katalina Erauso eta Katalina Eleizegi izan ziren protagonistak.

Eta nabarmentzekoa da, nola ez, Urumea ondoko Poesia jardunaldia ere, non Menna Elfyn, Xuan Bello, Eli Tolaretxiki eta Kirmen Uribe izan baitziren; egun hartan bertan, Musika Parkean programako beste piknik bat izan zen Benartegi baserrian, eta PLV Havoc eta The Bright taldeak aritu ziren.

Laburtuz: bi asteko jaialdian, ia 1.000 lagunek parte hartu zuten proposatutako jardueretan, eta gogoeta eta ezagutzarako tokiak eta guneak sortu ziren.