Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

dFERIA 2012

dFERIA12, Victoria Eugenia 100 urte

22 ikuskizun programatu zituen dFERIA 2012k, honako sei agertoki hauetan: Victoria Eugenia (Areto Nagusia eta Kluba), Antzoki Zaharra, Gazteszena, Imanol Larzabal eta Intxaurrondo Kultur Etxea.

309 akreditatu izan genituen (% 26 gehiago; Argentina, Kolonbia, Brasil, Mexiko, Uruguai, Polonia, Portugal eta Frantziako programatzaileak), eta 5.668 lagunek gozatu zuten programaturiko emanaldiez. Batez beste, aretoak % 77an bete ziren, eta feria bere osoan hartuta, 8.713 lagun baino gehiagok hartu zuten parte. Horrek esan nahi du: 2011n baino % 25 gehiago.

Tío Vania
Tío Vania.
Centenario del Victoria Eugenia
Victoria Eugeniaren mendeurrena.
dFeria 2012
Jose K. Torturado.

Jarduera paraleloetan —edizio honetan ikusleei zuzendu zaizkie batez ere—, 3.045 lagunek parte hartu zuten.

4 gala, Victoria Eugeniako funtzio bakoitzaren hasieran bat, zeinetan Oscar Terolek Victoria Eugenia Antzokiarena egiten baitzuen, Musikeneko musikariek lagunduta. dFERIAk omen egiten die hala Antzokiaren 100 urteei, umorez azpimarratuz antzokiaren beraren "gaztetasuna".Topalekua Mikel Berezibarrek apaindu zuen, antzokiaren mendeurrenaren ospakizunen karietara.

Workshopa izan zen Yamila Uzorskis-ekin.

Antzerki-lantegia: testutik sorkuntzara, Javier de Dios-ekin (La Barca Teatro).

Beste jarduera batzuk:

Eskenaren batzarra: Esquina Norte-ko antzoki publikoen bilera

Sarearen bilera: Estatuko Arte Eszenikoen feriek sorrarazitako negozioari buruzko azterketaren aurkezpena.

dFeria 2012
Dantza ikuskizuna.
Cantica II
Cantica II.

Berrikuntzak

dFERIAk, adin-nagusitasunera iritsi den honetan, zenbait berrikuntza ekarri ditu:

Edizio honetako kartela aukeratzeko lehiaketa; Ekain Olaizolak irabazi zuen.

Intxaurrondo Kultur Etxeko antzokia gehitu zaie lehendik zeudenei.

Euskarak leku gehiago izan du dFERIAn.

Itzulera, Factoría de Fuegos: (lau hizkuntzatan)

Sialuk hartz txikiaren bidaia, En la lona

El viaje de Sialuk, la osita parda, En la lona

Act of God, Ertza

Tempus, -i, Anakrusa euskarazko hitzak zituen dantza

Lau gala euskaraz eta erdaraz

*% 65 estreinaldiak izan ziren era batera edo bestera, eta horrek argi uzten du konpainiek dFERIAren aldeko apustua egiten dutela, erakusleiho ezin hobea delako ikuskizunentzat. Halaxe gertatu da kasu hauetan:

Itzulera, Factoría de Fuegos: estreinaldi erabatekoa

Tempus, -i, Anakrusa: estreinaldi erabatekoa

Agosto, cuadros de amor y humor fresco, Metamorfosis Producciones Teatrales: estreinaldi erabatekoa

In corpore sano, Organik dantza-antzerkia: estreinaldi erabatekoa

Rosmersholm, Gonçalo Waddington: estreinaldia espainiar estatuan

Cantica II, Studio Emiliano Pellisari: estreinaldia espainiar estatuan

Materia Viva, La Instalacion Yamila Uzorskis: estreinaldia espainiar estatuan

Instrumento de cuerdas, La Instalacion Yamila Uzorskis: estreinaldia espainiar estatuan

Ali Baba eta 40 lapurrak, Borobil Teatroa: estreinaldia gaztelaniaz

Sialuk hartz txikiaren bidaia, Compañía en la lona estreinaldia gaztelaniaz

Animals' Party, El Punto ! Danza Teatro: estreinaldia EAEn

Jose K. Torturado, Studio Teatro: estreinaldia EAEn

Tio Vania, L'Om Imprebís: estreinaldia EAEn

Estrés por tres (tres comedias salvajes), La Barca Teatro: estreinaldia EAEn

Dantza eta Antzerkia. Oreka handia izan zen dantzaren eta antzerkiaren artean (% 45 eta % 55, hurrenez hurren), Feriak bi arte-adierazpideok indar berberaz zaintzen dituen seinale.

Ikuskizunen jatorria. % 55 Euskal Herriko ekoizpenak izan ziren; % 27, Estatukoak (Madril, Gaztela-Leon, Andaluzia eta Valentzia); eta % 18, beste herrialde batzuetakoak (Portugal, Italia eta Artentina).

Laburtuz, pozik eman diogu amaiera dFERIA 2012 edizioari, arte eszenikoen sektorea nabarmen inplikatu delako (+ % 26) eta ikusleen erantzuna bikaina izan delako (+ % 65 sarreren salmentan).

Gure esker ona adierazi nahi dugu azken urteotan dFERIA babestu eta babesten duten instituzioen lankidetzagatik: INAEM, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa. Baita El Diario Vasco eta SGAEren lankidetza berezia ere; baina, batez ere, aintzat hartzen dugu, oro har, antzerki eta dantzako euskal konpainien inplikazioa, eta bereziki Eskenarena (Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak).

 

Areto ikuskizunak
 IkuskizunakEmanaldiakIkusleak
GUZTIRA 22 24 5.668
Victoria Eugenia
4 4 1.923
VEA Club 4 4 410
AZ 3 3 903
Egia 4 5 998
Lugaritz 3 4 816
Intxaurrondo 4 4 618

 

Sektoreko profesionalak
GUZTIRA 309
Programatzaileak 103
Banatzaileak 23
Komunikabideak 70
Konpainiak - Produktoreak 74
Hainbat 39


 

Jarduera osagarriak
 Parte - hartzaileak
GUZTIRA 3.045
Sareako asamblada 54
VEA 100 urte Galak 1.923
Eskena: bilera 7
Esquina Norte: bilera 6
Aurkezpena Estatuko AAEEkoetako feriek sortutako salerosketen azterketa: 110
Dantza Garaikideari buruzko workshopa 8
Antzerkia tailerra: Testutik ekintzara 25
Profesionalen topagunea 1.000

Erakundeak