Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Arte Eszenikoak

2011n eskola-antzerkiaren egitasmo berri bati eman genion hasiera, Eskolatik antzerkira izenekoari, Arte Eszenikoak txikienen artean sustatzeko asmoz, ikastetxeekin lankidetzan; 2012an, berriz, beste egitasmo bat jarri dugu martxan, ANTZ3RKIZ, Autonomia Erkidegoko hiriburuetako hiru antzoki nagusien artean ikuskizunak ekoizteko: Bilboko Arriaga Antzokia, Gasteizko Principal Antzokia eta Victoria Eugenia Antzokia. Horrela, euskal dramaturgia martxan jartzen lagundu nahi dugu, sorkuntzaren mundua bultzatu, eta tamaina handiko ikuskizunak ekoizten ahalegindu kontratazio-baldintza onargarrietan. Etorkizuna duen bidea delakoan, eta are gehiago krisialdian, hortik sakontzekotan gara. Egitasmo horren emaitza gisa, urrian Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea estreinatu zen, Fernando Bernuésen zuzendaritzapean, Tanttaka antzerki-konpainiarekin batera ekoitzia. Baina Donostia Kulturak parte hartu du beste koprodukzio batzuetan ere: Hors Serie-ren Apache ikuskizun multidisziplinarioa, eta Zer duzu, Amy, Oh my God taldearena, euskarazko antzerki-lana. Orobat, Victoria Eugenia Antzokiak Malandain Ballet Biarritzen ikuskizun berri bat koproduzitu zuen, La última canción izenekoa.

Hostoak
Hostoak.

2012an, Genevako Balleta, Carlos Latre, Tricicle eta José María Pou pasatu ziren Victoria Eugeniatik, besteak beste. Donostia Kulturaren lau antzokiek (Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra, Gazteszena eta Imanol Lartzabal) 400 funtzio baino gehiago programatu zituzten, antzerkia eta dantza, eta 95.000 ikusle baino gehiago bildu.

Euskarazko antzerki-proposamenentzako saririk garrantzitsuena, Donostia Antzerki Saria, Dejabu konpainiak irabazi zuen, Gure bide galduak ikuskizunagatik.

Jaialdiei dagokienez, dFERIA 2012k 5.668 ikusle bildu zituen eskainitako 24 ikuskizunetan eta jarduera paraleloetan.  Eta Poltsiko Antzerkiaren zikloak, berriz, 1.600 lagun erakarri zituen 23 emanalditan.

Azkenik, nabarmentzekoa da BALLET T, tempus berria sendotu egin dela eta etapa berri bati ekin diola bere jardunbidea berrindartzeko, prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak azpimarratuz. BALLET T-ren bitartez, Victoria Eugenia Antzokiak Malandain Ballet Biarritzen ikuskizun berri bat koproduzitu zuen, La última canción izenekoa. Egitasmo horri esker, bost dantza-ikuskizun ekoitzi ahal izan ditugu, Malandain Ballet Biarritz-en kalitate-zigiluaren jabe bostak ere. Bultzada berria eman zaio 2012an koreografia-jarduera osoari. Sorkuntza-lantegiak, dantza tradizionalekoak, master class-ak (Toni Jodarekin), probasaio irekiak (Anakrusarekin), koreografo gazteei laguntzeko Dantzaklubak, zenbait koreograforekin egindako solasaldiak (Thierry Malandain, Sharon Lavi) eta beste hainbat jarduera, ikus-entzule berriak sentsibilizatzeko eta erakartzeko xedez pentsatuak, nola eta dantzaren mundura hurbilaraziz lehen mailako espezialista eta artisten eskutik. Hori guztia BALLET T. izenburupean biltzen dugu, baina 2012an tempus berria jarri diogu azpizenburu; izan ere, hasierako aldia gainditu ondoren, sakontzeko etapa berri batean hasi gara sartzen.

Euskarak programazioan bere lekua izan dezan saiatu gara, eta horretarako Udalaren Euskara Zerbitzuaren lankidetza ezin hobea izan dugu; saiatu gara dantza garaikideak gure agertokietan bere lekua izan dezan ere.

Baina, batez ere, lortu dugu antzerki- eta dantza-muntaketa handiekin batera beste txikiago batzuk ere izan daitezen, beren txikian interesgarriak gertatu baitira gizarte-, giza edota poesia-edukien aldetik. Euskal ekoizpenik onenak pasatu dira gure agertokietatik, bai eta espainiar eszenako izen handiak eta nazioarteko konpainia garrantzitsuak ere. Gainera, leihotxo bat ireki dugu Latinoamerika aldera begiratzeko.

Bejondeigula
Bejondeigula.
Sharon Levi
Sharon Levi.

Donostiar udako emaitza ere ona izan da.

Musikalentzako plaza gisa ere eutsi dio Donostiak. My Fair Lady, Parchis…Antzerki eta Dantza Unitateko gakoak, bere hartan jarraitu ez ezik, indartu egin dira ikus-entzuleen erantzuna dela medio. Nabarmentzekoak, halaber, haurrei zuzenduriko lau programazio egonkorrak, Antzoki Zaharrean eta Imanol Lartzabal, Gazteszena eta Altzako aretoetan. Horretarako, haurrentzako programazio zabalaz gainera, eskola antzerkiko beste egitasmo bat jarri zen martxan 2011n, Eskolatik antzerkira izenekoa, txikienen artean arte eszenikoak sustatzeko xedez, ikastetxeen laguntzarekin.

Egia Kultur Etxeko Gazteszena Aretoak datu onak eman ditu dantza garaikideko programazioan: Thomas Noone Danza, Fridam cia., besteak beste. Datuak onak dira antzerki garaikideari eta zirku berriari dagokienez ere: Yllana, Ander Lipus, eta abar.

Thomas Noone Dance
Thomas Noone Dance.
Publikoari gorroto
Publikoari gorroto.

Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal aretoak formatu txikiari eta haurrentzako antzerkiari begira jardun du, eta oso ikusle-kopuru ederrak lortu ditu bi alorretan. Antiguako aretoa Donostiako eszenan sarbidea izateko modu bat da, artista gazteei eta konpainia hasi berriei irekitako atea, pixkanaka beren ikusleak sortzeko eta, bide horretatik, Donostiako beste agertokietara iritsi ahal izateko. Chapitô eta El Pont Flotant izan dira Herizko pasealekuko agertokia bisitatu duten erreferente batzuk.

 

 EspectáculosFuncionesEspectadoras/esHora Joven
Neguko Antzerkia
Antzerki profesionala Euskaraz 10 20 5.650 167
Antzerki profesionala Gazteleraz 25 58 20.310 675
Haurrentzako antzerkia Euskaraz 19 27 8.438
Haurrentzako antzerkia Gazteleraz 5 5 675
Club Aretoa Euskaraz 3 10 578
Antzerki amateur-a Euskaraz 9 9 1.438
Antzerki amateur-a Gazteleraz 7 7 906
Eskolatik Antzerkira 6 33 7.114
GUZTIRA Neguko antzerkia
84 169 45.109
842
 
Udako Antzerkia
Antzerki profesionala Euskaraz 3 12 1.574 343
Antzerki profesionala Gazteleraz 14 58 18.473 509
Club Aretoa Euskaraz 1 8 605
GUZTIRA Udako antzerkia 18 78 20.652 852
Danza: BALLET T, Tempus berria

Dantza profesionala 61 80 16.366 247
Club Aretoa 3 3 271
GUZTIRA Dantza
48 61 17.730
 
Lirika 2 4 1.897 4
GUZTIRA Lirika
2 4 1.897 4
Musikala 2 10 3.921 81
GUZTIRA Musikala
2 10 3.921 81
Jaialdiak
dFERIA 22 24 5.668
Poltsiko Antzerkia 11 25 1.709
Gazte Antzerkia 22 22 2.017
GUZTIRA Jaialdiak
55 71 9.394

Beste jarduerak
BALLET T, Tempus berria
25 85

9021

ESZENA T
4 6

194

GUZTIRA 29 91 9.215
2.026

 

Erakundeak