Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Antzoki Zaharra

Antzoki Zaharra da Donostiako antzokirik zaharrena eta, beraz, baita gune historiko nabarmen-nabarmena ere. 2012ko datuek erakusten dutenez, bizi-bizi jarraitzen du Donostiako kultur jarduerei loturik, frogatuz ezin hobeto moldatu dela Victoria Eugenia Antzokiarekin.

El chico de la última fila
El chico de la última fila.
Surfilm Festibal
Surfilm Festibal.
Para lo que hay
Para lo que hay.

Zinea
Zinean, bi dira betiere Antzoki Zaharreko ohiko programazioaren ardatz nagusiak: Nosferatu zikloen eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen programazioak.
Nosferatuk goitik beherako ikustaldia eskaini zion Federico Felliniren filmografiari, eta ziklorik arrakastatsuenetako bat izan da horixe azken urteotan ikusleen artean. Udazkenerako, Fundación 2012 eta Filmategiarekin lankidetzan, Zineak eta Gerra Zibilak Euskal Herrian izan zuten lotura berrikusteko aukera izan zen.
Beldurrezko Asteari dagokionez, berriz, zaleek kemenez erantzun zioten berriz ere programazioari, urteko titulurik erakargarrienetako batzuk ekarri baitzituen, egun eta gau luze, emozio indartsuz beteetan bizi izandako une gozoekin batera.

Euskal Herriko zinegileek beren lekua izan zuten, Filmategiak bi atzera begirako eskaini baitzizkien Ana Díez eta Alex de la Iglesia zuzendariei.
Formatu ertaineko zinemaldi espezializatuek —Dock of the Bay dokumental musikalen sailean, eta Surfilm— leku erosoa aurkitu dute Antzoki Zaharrean. Ez da harritzekoa 2012an beste ekinbide batzuk sortu izana, hala nola Menditour, mendiko zineko proiekzioz gainezka.

Izan ere, Donostia Kulturak emendatu egin du zine-programazioa zenbait kolektiborekiko lankidetzari esker. Aipatuez gainera, gehitu behar dira: Ehgam, Zinegoakeko lanak hona ekarri zituena, Emakumeen etxea, Delphine Seyrigi eskainitako zikloarekin, edo Plazandreok-en Feministaldia.

Nosferatu: Fellini
Nosferatu: Fellini zikloa.
Bodologuak
Bodologuak.

Antzerkia

2012ko Udako Antzerkiaren denboraldiak parte hartze maila onari eutsi zion. Programazioak ondo funtzionatu du ikusle leialei esker, lehen mailako antzerki-erreferentziatzat baitaukate gure programazioa. 2012an, nabarmenena euskarazko ikuskizunak udako programazioan sartzea izan da: Besteak beste, Bodologoak eta Ernesto Caballeroren Erreleboa. Emaitza on horrek hurrengo edizioetan ere ildo horretatik jarraitzera animatzen gaitu.
Charo López, Arturo Fernández, Quique San Francisco, Gabino Diego, Javier Gurrutxaga, Manuel Galiana izan ditugu, besteak beste, Antzoki Zaharreko agertokian.

Neguko antzerki-denboraldian, berriz, eutsi egin zaie 2011n ikusleen aldetik izandako emaitzei, programazio gaztea, kalitatezkoa eta arriskatua eskainita. Nabarmentzen hasita, aipatuko dugu, Oksanen-en eleberrian oinarritua, Vaivén konpainia euskalerritarraren estreinaldia, edo Juan Mayorgaren El chico de la última filaren estreinaldi Manolo Gómezek zuzendua, edo Historia de dos, Jesús Bonillarekin. Eta nabarmendu behar da, batez ere, Antzoki Zaharra Euskal Herriko eta euskarazko sorkuntzaren antzokia dela.

Euskara Zerbitzuak euskal programazioaren erregulartasunari eta antzerkian hizkuntza-normalizazioari ematen dion bultzadari esker, programazio berezia eta bakarra da Euskal Herri osoan: dozena bat proposamenen adibide gisa, aipa daitezke, halaber, Txaloren Betirako lagunak, Ados-en Wilt, Hikaren Hitzak estreinaldia ere.
Gainera, dantzaren munduari ere eskaini zitzaion begirada bat: Choni flamenko-konpainiaren La Gloria de mi mare.