Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Kultur Ekintza

Donostiak kultur ekipamenduen udal sare bat du zabalduta auzoetan, herritarrei kultur zerbitzu eta jarduerak hurbiletik eskaintzen diena. Kultur Ekintzarako Zerbitzuak du kultur etxeotako programak zuzentzeko ardura, tokian tokiko eta sektorekako esku-hartzeari koherentzia emanez. Kultur Etxeak auzoetako egunerokoan integraturiko guneak dira, eta, horren adierazgarri, esan dezagun 2012. urtean 1.300.000 bisita baino gehiagok izan dituzte Kultur Etxeek.

 
Kultur Ekintzarako Zerbitzuaren beste helburuetako bat herritarrei zenbait kultur arlorekin harremanetan hasteko bidea ematea da, prestakuntzaren bitartez: alde horretatik, kultur etxeek egiten duten ikastaro-eskaintza nabarmendu nahi dugu, zenbait era eta iraupeneko proposamenak eginez, haurrentzat zein helduentzat. Alde horretatik, 2012an kultur etxe batzuek zenbait arlotan duten espezializazioari eutsi zaio: ikus-entzunezkoak eta zinea, antzerkia, komunikazioa, literatura, eta abar; eta gehitu egin da autore-ikastaroen eskaintza.

Kultur Etxeek aktiboki hartzen dute parte auzoetako eguneroko bizitzan, eta elkarte, kolektibo eta eragileen proposamenak eta eskariak bideratzen dituzte, haiei parte hartzen lagunduz Donostiako kultur programazioan

Nabarmentzekoa da, halaber, 2012an Larrotxene, Loiola eta Okendo kultur etxeen 25 urteak ospatu ditugula, bakoitzaren auzo horiekin (Gros eta Ulía, Intxaurrondo, eta Loiola) lotutako jarduera-programa baten bidez, atzera begirakoa eskainiz eta baita kultur etxe horien eta sare osoaren etorkizunari begira jarriz ere, urtez urte ari baitira berritzen.


Donostiako zortzi auzotan dauden hamar zentrok osatzen dute kultur etxeen sarea:

 

Programazioaren bitartez, Kultur Ekintzarako Zerbitzuak kulturarako irispidea erraztu nahi die herritarrei. Batez ere, beste kultur eragile eta elkarte batzuekiko lankidetzaren bidez garatutako programetan egin da lan, bai eta Donostia Kulturako beste unitate batzuekin edo Udaleko beste sailekin ere; hartara, hobeto erabili dira baliabideak.

Ondoren, programazioan azpimarratzeko moduko mugarri batzuk aipatuko ditugu:

 

Musika Parkean

2012an ere izan da Musika Parkean programa, aurreko edizioan hain arrakasta handia izan ondoren. Donostia Kultura eta The Glutton Club dira egitasmo hori aurrera eramateko arduradunak. Xedea herritarrek Donostiako gune irekiak egoki erabiltzea da, gastronomia, musika eta ingurugiroa bateratuz eta herritarren parte-hartzea sustatuz.

Musika parkean
Musika parkean Miramar Jauregian
Musika parkean
Musika parkean Benartegi Baserrian

“Mesedez, zapaldu belarra!” esloganaren pean, apiriletik irailera sei kontzertu eskaini dira Donostiako zenbait parke publikotan. Hala, Aiete, Benartegi (Loiola), Cristina Enea, Miramar, Ulia eta Urgulleko parkeetan piknikak eta kontzertuak izan dira, eta 2.000 lagunetik gora bildu dituzte.

Poltsiko Antzerki Jaialdia

Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia, Kultur Ekintzarako Zerbitzuaren programa sendoenetako bat, eta XXI. ediziora iritsi da 2012. urtean. Kultur Etxeek jendearengana hurbiltzen dute barietate-antzerkia, ohikoak ez diren agertokiak erabiliz, hala nola tabernak edota gau-aisiarako lekuak. Gainera, formatu txiki eta ertaineko jaialdi horri esker, proposamen eta ideia berriak esperimenta daitezke, eta horrek ere ikusle gazteagoengana iristen laguntzen digu.
 
Oraingo honetan, deialdia egin da sorkuntzarako proiektuen bigarren ediziorako. Udalaren Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea lankide izan dira programa horretan, zeinaren helburu nagusia euskarazko sorkuntza sustatzea baita formatu txikiko antzerkian.

Poltsiko Antzerkia
Poltsiko Antzerkia: Yogurinha Borova eta Nagore Gore (Las Fellini)
Musika parkean
Poltsiko Antzerkia: Aldatzen Laguntzen taldea

Maiatzaren 17tik ekainaren 3ra, 23 emanaldi izan ziren guztira, eta 1.600 lagun bildu zituzten; bestalde, 120 ikusle izan zituzten 2011n sorkuntzarako proiektua irabazi zuen antzerkiaren bi emanaldiek (Zer duzu Amy?, Oh my god konpainiarena)..

Lankidetzak

Kultur Ekintzarako Zerbitzua lankidetzan aritzen da auzoetako elkarte, kolektibo eta gizarte- eta kultur eragileekin programak eta jarduerak aurrera ateratzeko; horrez gainera, hala ere, instituzioekiko sare zabala sortuz joan da urteotan.
Esate baterako, 2012an zenbait hitzarmen sinatu edo luzatu dira, kultur eta gizarte-eragile berriak inplikatzeko eta hartara Donostia Kulturak hiriari egiten dion kultur ekarpena aberasteko. UPV/EHU, Gipuzkoako Liburuzainen Elkartea, Tolosako Ekinbide Etxea, Taller de Artes Escénicas de Donostia, EKE (Euskal Herriko Erakundea), (Iparraldearekiko lankidetza indartuz), Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea
2012an, gainera, hitzarmen berezi bat sinatu da Euskal Idazleen Elkartearekin, eta, berari esker, erakunde hori izan dugu Literaktum jaialdian.

 

 Jarduerak KopuruaErabiltzaileak
Anterkia 243 33.582
Dantza 72 11.473
Zinea 1 194
Bideoa 183 8.892
Musika 154 27.106
Hitzaldiak 122 5.050
Erakusketak 105 103.674

Elkarteen jarduerak eta bilerak

1.208 34.011
Aretoen alokairuak 44 6.093
Liburutegiko jardunaldiak 464 10.002
Hainbat 186 11.245
GUZTIRA 2.782 251.322

 

Zerbitzuak
 KopuruakErabilerak
GUZTIRA 1.904 852.533
Liburutegiko bisitariak 720.699
Haurtxokoa 657 25.291
Gaztelekua 592 24.309
Plus 55 331 16.277
Ikastaretoak 8.579
KZgunea 56.318
KZgunea (IT txartela) 324 1.060

  • Nº ordenadores uso público: 181

 

Prestakuntza
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 752 8.382
2011/2012 180 3.021
2012/2013 196 2.983
Ikastaro puntualak 2012 11 132
Udako Ikastaroak 2012  2 21
Beste 25 146
KZguneako ikastaroak 338 2.079

  • Bisitariak: 1.310.877