Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Larrotxene Kultur Etxea

Larrotxene Kultur Etxeak 25 urte egin ditu 2012an. Hori ospatzea eta ireki den kultur etxe berriak haren izaerari inolako kalterik ez egitea izan dira aurtengo helburu nagusiak. Kultur Etxe berriak auzoari proposamen berriak ekarri badizkio ere, Larrotxenek, programazioari eusteaz gain, zenbait proposamen berri ere ekarri ditu. Batez beste, 3.300 erabiltzaile ditu Larrotxenek hilabetero (36.434 lagun urtean). Kultur Etxeak duen ordutegia zein kokapena kontuan izanik, erabiltzaile-kopurua egokitzat ikusten da.

Lagunekin Kantari programak bere hamaikagarren urtea ospatu du. Horretarako, programazioa ugaritu eta indartu da. Aurten, gure artean izan dira Petti edo Aire Ahizpak. Etxekoekin kantari inoiz baino etxekoagoa izan da, Itziar Zamorarekin batera urtetan Larrotxenen zein beste auzoetan kantari dabilen jendea igo baita oholtzara. Jon Sarasuak Xabier Leteren inguruko hitzaldi kantatu bat eskaini zigun, eta hau guztia 11 urte hauek biltzen dituen erakusketa batekin biribildu da.

Ruper Ordorika
Ruper Ordorika
Pantzart
Haur antzerkia: Pantzart

Bideoaldiak 24 urte egin ditu aurten. Aurten 15 lan ikusteko aukera izan dugu; 11 produkzio-ikastaroetan egindakoak dira, eta beste 4 koprodukzioak. Horietatik hiru, 13-16 urte bitarteko gazteek egindakoak. Goi-mailako profesionalak aritu dira irakasle-lanetan, hala nola Jorge Gil, Michel Gaztambide, Izibene Oñederra, Telmo Esnal, Leire Apellaniz edo Raúl López, besteak beste. Atzegikoekin abiatu genuen elkarlanak ere hor jarraitzen du, eta horren emaitzaz ere gozatzeko aukera izan genuen Bideoaldian, bi film labur aurkeztu baitzituzten. Sorkuntza zein bideo-produkzioa sustatzea da Bideo atalaren helburu nagusia, eta hori lortu nahian jarraitzen dugu. Moriarti produktorarekin ere elkarlanean aritu gara, beren azken lanerako hiru film labur Intxaurrondon estreinatu baitzituzten Bideoaldian.

Haur programazioa indartu egin da Larrotxenen. Hilabetean behin haur antzerkia programatzen da, Dejaburen Azken Portua, Biolin Magikoa, Boli-Boli edo Pon eta Pa pasa dira bertatik. Udan, kale antzerkira salto egiten dugu, eta auzoko festetan haurrentzako kale-ikuskizunak izaten dira; Hipo eta Tomax, Irrien Lagunak edo Potxin eta Patxin, besteak beste. Neguan, tailerrak eskaintzen dira ostegunetan. Gabonak Zuretzat-en programazioa ere indartu egin da Larrotxenen, goizero tailer edo pelikula bat izan dute eta Gabon-aroko bi aste horietan bi antzerki obra eskaini dira.

25. urteurrenaren ospakizunak irailean izan ziren. Bertan aurkeztu eta egin genuen Lehen Intxaurrondo Eguna. Argazki-erakusketa bat zein Aritz Morenok egindako bideo bat izan dira 25 urteoi errepasoa emateko egin diren bi lanak. (ikus bideoa). Auzoko eragile eta elkarteekin batera, egun osoko programa bat prestatu zen; haurrentzako tailerrak, bazkari herrikoia eta Ruper Ordorikaren kontzertua izan ziren nabarmentzekoak.

Bi jarduera labetik atera berri iritsi ziren Larrotxenera: Xabier Amurizaren Zazpi ebidentzia birjaiotzarako hitzaldia eta Bi arreba emankizuna, Chopin eta Xenpelar, Xabier Lizaso eta Andoni Egaña. Euskararen normalizazioan zein auzoan euskararen presentzia areagotzeko programatutako jarduerak.

Petti
Petti
Bi arrebak”
Bi arreba
“Aire ahizpak
Aire ahizpak

Larrotxeneko haur liburutegia erreferente bat da auzoaren behealdean. Interneteko haurren zerbitzuak duen arrakasta izugarria da, arratsaldero haur askok erabiltzen dute zerbitzu hori. Funtsei euskarri baten ekarpena egin zaie. Aurten bideoak eta jokoak (wii, Nintendo 3DX, Xbox, Playstation 3) mailega litezke liburutegian, eta oso harrera ona izan dute. Inguruan dauden Zurriola Ikastola eta The English School ikastetxeekin elkarlanean jarraitzen dugu, batzuetan bisita gidatuak eginez, eta bestela bisita egiten baitigute astero.

 

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 121 5.585
Antzerkia 12 978
Bideoa 6 99
Musika 7 896
Hitzaldiak 2 34
Erakusketak 2 665
Elkarteen bilerak eta jarduerak 32 537
Liburutegiko jarduerak 56 1.681
Hainbat 4 695
Zerbitzuak
                KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 15.030
Liburutegiko bisitariak 15.030
Prestakuntza
 Kopurua Erabiltzaileak
GUZTIRA 18  291
 2011/2012 6  78
 2012 - 2013 12  213
                                               
  • Bisitariak: 36.435