Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Aiete Kultur Etxea

Lehenengo bi urtetan Aiete Kultur Etxea asko aurreratu da auzoarekiko harremanetan. ala, eta ohiko jarduerez gainera, programazioa egitasmo berriz osatu da 2012an, zenbait elkarte eta erakunderekiko lankidetzan.

Bertsolariak
Lujanbio eta Egaña bertsolariak.
Haur Antzerkia: “Txiki Bi” antzezlana
Didgeridoo ikastaroa.
haur antzerkia
Haur antzerkia.

Programazioari dagokionez, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearekiko lankidetzan, 2012a erakusketa interesgarri batekin hasi zen: Kim Manresa argazkilari katalanaren Beste mundu batzuetako eskolak. Bakearen  Etxeak antolatu du Ondarretako kartzelaere, probintziako kartzela politiko  hartako argazkiz , objetuz  eta abarrez osatutako  atzera begirakoa.

Ilustrazioaren txokoa erakusketa-egitasmo berri bat izan da; Donostia Kulturaren eta Galtzagorri elkartearen arteko lankidetzari esker jarri da martxan, ilustratzaileen lana ezagutarazteko asmoz. Liburuen munduan, idazleen lanak beti jaso izan du aitortza, baina ilustratzaileak itzalpean geratu dira maiz. Horregatik, Aiete Kultur Etxeko instalazio honen bitartez, nabarmendu eta hobeto ezagutu nahi da ilustratzaileen lana. Eta ekinbide interesgarri hori martxan jartzeko, Iban Barrenetxea hautatu dugu, 2012ko Euskadi Literatura sarietan El cuento del carpintero ilustratzeagatik saritua.

Musika Parkean ekitaldia Aieteko parkean
Musika Parkean ekitaldia Aieteko parkean.
“Munduan Anaiak” Aieteko parkean
“Munduan Anaiak” Aieteko parkean.

  Zerbitzuei dagokienez, haur bisitariak ugari dira  orain ere; asko etortzen dira Haurtxokora, haur liburutegia eta bertako  jarduerak arrakastatsu  gertatzen dira, eta etxeko txikienentzat  programatutako jarduerak  ugaritu egin dira zine eta antzerki gehiago sartuz, batez ere eskola-oporraldietan.

Gainera, txikiek izena eman dute marrazki- eta pintura-lantegietan, bai eta "euskal dantzak familian" izenekoan ere.

Gaztelekuak auzoko gazte gehiago erakartzea lortu du; aurten, gitarra-ikastaro bat programatu da haientzat.

Aurten, Aiete Faktor ikasturteari amaiera emateko modurik onena bihurtu zen ekainean; Aieteko talentu gazteek jardun zuten bertan. Dantza, eskujokoak, gimnasia, musika eta abar izan genuen;erabateko arrakasta.

Helduentzako ikastaroen eskaintzari  dagokionez, ohikoez gainera, aurten beste proposamen batzuk izan dira;esate baterako, ardo-dastaketa eta oroimen lantegia. Azpimarratzekoak, txalaparta, didgeridoo eta pandero ikastaroak; originalak izan dira, eta jendeak oso ondo hartu ditu.

Liburutegia oso zerbitzu dinamikoa da Kultur Etxean, eta, ematen dituen zerbitzuez gainera, beste zenbait jarduera eskeini ditu: zenbait gida tematiko (Kultur Etxeko  erakusketa eta egitasmoei buruzkoak), ipuinaren ordua, Irakurketa kluba, Liburu bat mundu bat... Azpimarratzekoa Bookcrossingak izan duen arrakasta handia, irakurketak konpartitzeko bide gisa. Ekinbide hori urtearen erdialdean hasi zen, eta 500 bat liburu trukatu dira. Leku publikoetan uzten dira liburuak (gurean, Kultur Etxearen sarreran),  beste irakurle batzuek haiek hartu eta gauza bera egin dezaten.

Hala, bada, beste urtebete auzoari eta hiriari zerbitzu ematen; aietearrak -eta, oro har, donostiarrak- buru belarri sartu dira horretan, eta oso ondo hartu dituzte.

Jarduerak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 247 30426
Antzerkia 25 1900
Bideoa 43 2519
Musika 4 580
Hitzaldiak 28 1327
Erakusketak 14 19436
Elkarteen bilerak eta jarduerak 63 2574
Aretoen alokairuak 3 410
Liburutegiko jarduerak 60 1423
Hainbat 7 257

 

Zerbitzuak
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 293 91233
Liburutegiko bisitariak 80710
Haurtxokoa (jarduerak) 150 7949
Gaztelekua (jarduerak) 142 2549
Plus 55 1 25
  • Erabilera publikoko ordenagailuen kopurua: 19

 

Prestakuntza
 KopuruaErabiltzaileak
GUZTIRA 24 276
2011/2012 11 120
2012-2013 12 141
Udako ikastaroak 2012 1 15
  • Bisitariak:107.863