Abenduaren 31n, 77.931 bazkide zituen Donostia Kulturak (% 80, donostiarrak), tarjeta DKren jabe guztiak ere, 2012. urtean egindako 5.987 bazkide berriei esker..
Txartel horren bidez, helburu unibertsal bat bete nahi da: hiritar guztiei Kulturara sartzeko bidea erraztea; horren adibiderik onena udal liburutegiak dira, oso erabilera handia baitute. Horrez gainera, ikus-entzuleria jakin batzuk fidelizatu nahi dira, nola eta programa bereziak eskainiz musika-, arte eszeniko eta zine-arloetan. Beste horrenbeste esan daiteke San Telmo Museoaz ere (1.800 bazkide 2012ko abenduan, bitarikoak: DK eta STM), eta Victoria Eugenia Antzokiaz, Antzoki Zaharraz, Imanol Lartzabal aretoaz, Intxaurrondoz eta Gazteszenaz: DK txartela dute horiek guztiek tresnarik onena txarteldunei informazio hautatua, deskontuak eta zozketak eskaintzeko.
Txartel hori da hiritarrek Donostiako zerbitzuei eta kultura-programazioari buruz ageri duten interesaren eta partaidetzaren erakusgarri onena; 2012an hobekuntzak erantsi zitzaizkion, zeinei esker DK bazkideek are abantaila gehiago izango baitituzte. Izan ere, web atal berri bat jarri da martxan, bazkideen online atala, abantaila gehiago eskaintzeko asmoz, eta dagoeneko —lehen hiru hilabeteetan— 2.200 lagunek eman dute izena bertan.
Bazkideak | portzentaia | |
---|---|---|
Guztira | 77.931 | |
Donostiarrak | 62.241 | 80% |
Ez donostiarrak | 15.690 | 20% |
![]() |
Bazkideen %80a donostiarra da |
Barrio | Socias/os | Porcentaje |
---|---|---|
Total | 62.241 | |
Aiete | 3.919 | %6 |
Alde Zaharra (Parte Vieja) | 2.633 | %4 |
Altza - Larratxo | 5.894 | %9 |
Amara | 11.191 | %18 |
Añorga | 655 | %1 |
Antiguo - Ibaeta | 6.465 | %10 |
Bidebieta | 1.155 | %2 |
Egia | 4.966 | %8 |
Erdialdea (Centro) | 4.663 | %8 |
Gros - Ulia | 9.029 | %15 |
Igeldo | 170 | %0 |
Intxaurrondo | 6.7073 | 11% |
Loiola - Martutene | 2.274 | 4% |
Zubieta | 6 | 0% |
Zehaztu gabe | 2.514 | 4% |
![]() |
Bazkideak auzoka banatuta. |
Adina | Bazkideak | Ehunekoa |
---|---|---|
14-29 urte | 14.145 | %18 |
30-44 urte | 27.797 | %36 |
45-64 urte | 25.758 | %32 |
>65 urte | 10.231 | %13 |
![]() |
Bazkideen banaketa adinaren arabera |
Erabiltzaile kopurua | ||
---|---|---|
Emakumeak | 46.555 | %60 |
Gizonezkoak | 31.376 | %40 |
![]() |
Bazkideen banaketa sexuaren arabera |
Bazkide kopuruaren garapena 2005-2012
Kopurua | ||
---|---|---|
2005 | 35.306 | |
2006 | 41.000 | |
2007 | 47.000 | |
2008 | 53.399 | |
2009 | 59.521 | |
2010 | 65.329 | |
2011 | 71.944 | |
2012 | 77.931 |
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa