Ezarri ondorengo bigarren urtean, donostiakultura.eus-ek 647.919 bisitaldi izan zituen (aurreko urtean baino % 38,49 gehiago), eta 2.065.478 orri ikusi ziren (% 37,45 gehiago). Hori, Donostiako eta Donostialdeko kultur eta jai-programazioa biltzeari esker lortu zuen hein handi batean, eta aukeren artean honako tresna hauek eskaintzeari esker:
2012an, hauxe ikusi da gehien:
Nabarmentzekoak, halaber, gailu mugikorretatik egindako bisita gero eta ugariagoak, donostiakultura.tv ikus-entzunezko webaren jarraitzaileenak, 103.633 bisitarekin (% 158,23 gehiago), eta, batez ere, sare sozialetatik egindakoak ―twitter y facebook-etik, batik bat―; horiekin guztiekin, Donostia Kulturaren jarraitzaile-sare trinkoa ari da ehuntzen, bazkideenaren parekoa.
Ezin ahaztu, halaber, Donostia Kulturako programatzaileen blogak, hala nola .Liburu dantza, liburuak gomendatzen dituen blog irekia, eta Liburutegien ahotsa, biak ere literaturaren eremukoak; Subtítulos, zinekoa; eta Musika bulegoa, musikakoa.
2012an, hobeto osatu zen Casares Kultur Etxean dagoen irrati horren emankizun-zerrenda, gizarte-eragile eta gizarte-taldeekin eta sail arteko edukiak integratuz.
Guztira, bertan sortutako 13 programa eman dira astean zehar, eta 35 lagunek parte hartu dute.
Casares Irratia kulturan eta gizarte-gaietan espezializatuta dago, baina, horrez gainera, ikastaroak eta prestakuntza-lantegiak egin dira: 2011-2012 ikasturte akademikoan eta 2013. urtean, guztira ikastaro bat eta bost lantegi eman dira. 43 erabiltzailek parte hartu dute. /p>
Zine sailetik, Zinea eta Gerra Euskal Herrian liburua argitaratu zen. Eta San Telmo Museotik, Josep María Sert/ Modeloaren argazki artxiboa, Pantaila Globala eta Donostian ibiltari katalogoak.
ZINEMA | Nosferatu
Nosferatu aldizkariaren ale berria, 2012an argitaratua.
SAN TELMO| Katalogoa
"Modeloaren argazki artxiboa" izeneko erakusketaren katalogoa.
SAN TELMO | Katalogoa
"Pantaila Globala" erakusketaren katalogoa.
SAN TELMO | Katalogoa
"Donostiako ibiltariak" erakusketaren katalogoa.
Donostia Kulturako prentsa-kabineteak erakundearen ohiko komunikazio-premiei erantzuten die, eta batez ere programei: jaialdi edo oroitzapen-ospakizunak (2012an, Victoria Eugenia Antzokiaren Mendeurrena). Horretarako, jarduera asko ditu; besteak beste, honako hauek:
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa